Itziarren alaba
Tentaturik izan naiz erreportajeari izenburu hori jartzeko, baina ez nintzateke beste askok esandakoa errepikatzen arituko baizik (1). Hala ere, ondo mereziko luke Anparo Arangoak halako abestirik. Egiaz, borrokarako letrak dira Monzónek egindakoak. Andoni Arrizabalaga ondarruarra etsenplu bezala jarri nahi izan zuen, 22 egunez “zakurren aurrean tinko eta ixilik” egoteagatik (2). Esango nuke kanta hori kasik krudela ere badela, amak kargu hartzen dionean: “Izenik eman al duk? Esan zak...
Read MoreKartzelarik gabeko herria
Utopia ematen du, baina zergatik ez? Josu Chuecak aste honetan gogoratu digu trantsizio garaiko eskaera nagusietako bat: Presondegiko murruak behera! Amnistiaren aldarrikapenak akuilatutako leloa zen hura. Orain ezinezkoa dirudite biek –hala esaten digute behintzat–, bai kartzelarik gabeko gizarteak, baita amnistiak ere. Baina orduan ere ez al ziruditen ezinezko? Chuecak presondegien iraganean barrena garamatza eta ondorio nagusi bat atera du: kartzelak, bergizarteratzeko egitura gisa...
Read MoreAberria eta askatasuna
Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh...
Read More1936ko fusilatzeen froga grafikoa
Ez da Robert Caparen foto ezezagun bat, ezta Ferroleko artxibo militarrean gordeta zegoen dokumentu ezkutua ere. Baina askorentzat esanahi handia izango du. 1954an aireplanotik ateratako irudi honetan orban zuri lotsagarria ageri da Hernaniko hilerriaren bazterrean. Sendatu gabeko zauria. 1936ko iraila eta azaroa artean hortxe ehortzi zituzten 200 lagun ingururen hilotzak, frankistek beruna eman ondoren. Hura bizi izan zutenen memoria gero eta lausoago iristen zaigun honetan, gertaera haiek...
Read MoreDinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read MoreCastilblanco basatia
Extremadurako Castilblancon, gure abuelok eta abuelak lan egin zuten herrian, lau guardia zibil hil zituzten 1931ko urtezaharrean. Alkateak guardia zibilei agindu omen zien manifestazio bat eragozteko eta halako batean pertsona bat hil zuten tiroz. Herritarrek, asaldatuta, guardia zibilen kontra egin zuten matxeteak, labanak eta harriak erabiliz. Matrailezurrak hautsi zizkieten, begiak atera, inguruan dantza egin zuten… Amorru kolektibo baten pean aritu ziren. Castilblancoko Gertaerak deitu...
Read More

Iruzkin berriak