Dinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read MoreBilduren “zabortegiak”
“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi...
Read MoreFCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako...
Read More“Japoniako krisia Txernobyl da, kamera geldoan”
Esaldi hori irakurri diogu Marcel Coderch ingeniariari, El Temps egunkarian (1397 zk) egin dioten elkarrizketan. Energia kontuetan aditua izateaz gain, Kataluniako Generalitatearen Garapen Iraunkorreko Aholku Batzordeko kide ere bada Coderch, eta esaldi gorriak bota ditu: “Uste dut honek guztiak eszenatoki okerrenean amaituko duela”, “Frantziako gobernuak esan du: Txernobyl baino okerragoa izan liteke”. Gemma Aguilera kazetariak egindako elkarrizketa laburra da, baina Coderchek...
Read MoreNork esan zuen antinuklearra hilda zegoela?
Bat baino gehiago harrituta geratuko zen Alemaniako Saxoniako basoetan egunotan ikusten ari garen borrokaren aurrean. Aldaketa klimatikoaren aitzakiapean, erregai fosilen agortzearen akuilupean, nuklearren aldeko jarrera indartzen hasi zela ematen zuen, 70eko mugimenduaren sortzaileetako batzuk ere hasiak ziren balantza nuklearren alde jartzen. Zapaterok Garoñaren bizitza luzatu zuen iaz, behin betiko itxiera data ere iragarri zuen: 2011. Baina ezer ez da behin betiko, behin betiko egiten den...
Read MoreHipermerkatu ongileak
Plastikozko poltsen inguruan ETB2k atzo gauean eman zuen notizia deigarria izan zen. Komertzio txikian erosketak egiterakoan zenbat poltsa erabiltzen ditugun frogatzeko kale ikerketa moduko bat egin zuen kazetariak. Okindegian plastikozko poltsan sartzen diote eskatutako ogi barra, Ordiziako ferian ere berdin sartzen diote plastikotan nola patata kiloa hala ardi gazta, baita harategian Goierriko mondeju ederra ere. Ordu erdian poltsa mordoa pilatu zaiola kexa da, kontsumitzaile pasiboarena...
Read More

Iruzkin berriak