Ez erlaxatu laneko atsedenaldietan?
Covid-19aren bigarren olatua “egonkortu” egin dela adierazi du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak aste honen hasieran. EAEko koronabirusaren kutsatze datuen bilakaerarekin “oso pozik” agertu da, baina hala ere zuhurtasuna eskatu du, aldaketa baten aurrean gauden jakiteko asteak beharko baitira. Foku garrantzitsurik ez dute identifikatuta, baina behin uda garaia amaituta, lanean “kontu handiarekin” ibili behar garela...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read MoreAHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreEuskaldunaren kolapsoa
Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten –tiragomak sinbolo bihurtu ziren–. Bestaldean, tankeak eta benetako su-balak. Espainiako polizia iritsi zen egunero 400 ke-pote eta 1.000 gomazko pilota jaurtitzera. 1984ko azaroaren 23a. Borroka gogor eta ausart baten alde...
Read MoreGerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read MoreEkonomia eraldatzailea, inteligentziaz muga zulatzen
Lurralde izaera eta jendeen harremanak kontuan izango dituen ekonomia baten alde lanean diharduten eragile ugari dago gurean. Halaxe ikusi genuen Hendaian, Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen Lehen Topaketan. Bidasoako urak banatzen dituen lerro ikusezin hori zulatu eta denon ongizaterako pentsaturiko proiektu eta asmoak aurkeztu zituzten. OlatuKoopek Hendaiako Herriko Etxeko enplegu zentroarekin eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile sozioekonomikorekin elkarlanean (Andere Nahia...
Read MoreMapa berri bat, herriak bizi daitezen
Urtarrilaren 31n tokiko administrazioaren erreformarako lege proiektua onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Gobernua sostengatzen duten lau alderdien babesa izan du proposamenak, baita Orain Bai taldeko lau parlamentariena ere –azken orduko azken minutuan–. Oposizioak gogor kritikatu du legea, ez delako “eraginkorra” PSNren ustez, eta EH Bilduri botere munizipala ematea beste helbururik ez duelako UPNren ustez, “politika sektarioak” egiteko. Baina datu objektiboek bestela diote: 30...
Read MoreGero eta zaharragoak gara, gero eta solidarioagoak izan behar dugu
Bilboko udaletxe aurrean txistu eta oihu artean hartu zituzten Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroaren hitzak astelehenean: “Gobernuak ezin du konpromisorik hartu”, esan zuen 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinaren aldarrikapenaren aurrean. Euskal Herrian pentsionistak erakusten ari diren indarraldia itzela da, eta astelehenean beste behin Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian bildutako milaka lagunak dira horren erakusgarri. Ministroen agenda mugitu eta Gobernuak presiopean...
Read MoreHamar urte krisian… eta kasino globalaren pitzadurak hor jarraitzen du
2008ko irailaren 15ean Lehman Brothersek kiebra onartu zuenean paradigma eta uste asko ere hondoratu ziren berarekin. Atzeraldi Handia-ren hasiera izan zen, nahiz eta finantza kapitalismoa aspaldi zebilen sistema irrazional baten mamua begiztatzen etxe-orratz distiratsuetan islatuta. Agintariek, egoera bideratu beharrean okertu egin dute: jendea ari da krisia pagatzen eta bankuek jarraitzen dute erruleta arriskutsuaren jokoan. Ekonomia ziztuan zihoan. 2008ko udan Europako Banku...
Read MoreTurismoaren beste balantze bat
Apartamentu turistikoetako egonaldiek %27 egin dute gora Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aurtengo uztailean, iazkoarekin konparatuta. Eustat-ek egindako azken “turismo-balantzearen” arabera, orotara 355.930 sarrera erregistratu dira lurraldeotako hotel, ostatu eta landa-etxeetan. Gurera etortzen diren turisten motibazio eta diru-ekarpenen berri ere badakigu Eusko Jaurlaritzaren Ibiltour ikerketari esker: pertsonako eta eguneko 104 euroko gastua egiten dute aisialdira...
Read More
Iruzkin berriak