Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
Pasaiako portuko agintaritzak 137.000 euro inbertitu zituen txatarraren hautsa harrapatzeko balio duen “kutsaduraren kontrako sistema sofistikatuan”. Ez du negua iraun. Ezarritako bi sareetako bat jadanik ez dago (ikus. argazkia), eta bestea baxuegia da inguruko etxeak babesteko. Pasaiako portuak 2012ko uztailean iragarri zuen bere webgunean paratutako prentsa oharrean hainbeste kalte eragiten duen txatarraren hautsetatik babesteko 11 metroko garaiera eta 50 metroko zabalera zuten bi sare...
Read MoreNork hil du R2?
Ez. Ez naiz Star Wars-eko droide nanoaz ari, baina historia honek badu zientzia fikzioarekin zerikusirik, Jaizkibelgo super portuarekin zehazki. Ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik bakarrik ez, ingeniaritzaren aldetik ere aberrazio bat litzatekeen fantasia horrekin. R2, estatistikan erabiltzen den koefiziente mugatzailea da. Nolabait esateko, horren bidez kontrolatzen dute ingeniari, matematikari edo dena delakoek euren aurreikuspenak onargarriak diren. Ingeniaritza amaitu duen donostiar...
Read MoreZementugilearen malkoak
Zementugileen lobbyak aste honetan sos garrasi lazgarria egin du, bere egoeraz denok jabetu gaitezen. Antza, 1936ko gerra zibiletik ezagutu ez den beherakada handiena izan du zementu kontsumoak. Baina nondik sortu dira malko horiek? Zeren eskean ari dira? Oficemen Espainiako zementugileen elkarteak emandako datuen arabera, 2012an aurreikuspen guztiak gainditu dira eta zementu kontsumoa 20 milioi tonatik 13 milioi tonara murriztu da Espainian, “eta okerrena da 2013rako %20ko jaitsiera...
Read MoreGestio planik gabe, Jaizkibelek zer etorkizun?
Zortzi urte dira Jaizkibel eta Uliako labarrak Europako Natura 2000 Sarean sartu zituztela. Europar Batasunean mehatxatuta dauden espezieak eta habitatak epe luzera babesteko tresna nagusiena da sare hori –Jaizkibelgo itsasertzak 15 kilometroko luzeera du eta euskal kostaldeko eremu birjin handiena da–. Izendapenak baina, ez du ziurtatzen helburuak betetzea, beharrezko neurriak ez badira aplikatzen. Jaizkibel-Uliak urteak daramatza gestio planik gabe, eta dirudienez, horren eskumena duen...
Read MoreEz hain berde, ez hain garbi
Gasteizko zabor bilketaren inguruko ustelkeria kasu baten berri eman digu egunotan PRISA taldeko El País egunkariak. FCC enpresak PPko zinegotzi ohi baten zerbitzuak erabili ditu Gasteizko Udaleko kontratu ugari lortzeko. José Antonio Pizarrok 2004an utzi zion zinegotzi izateari eta berehalakoan aholkularitza enpresa bat sortu zuen. Geroztik urteak daramatza FCCri eskainitako zerbitzuengatik dirua kobratzen “hilabetero 18.000 euro” El Paísek dioenez. Urte horietan, FCCk milioika euroko...
Read MoreBilduren “zabortegiak”
“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi...
Read More

Iruzkin berriak