Angelu itsua
    Hasiera » Historia » Boterea salbu, dena da ilusio
    ots05 0

    Boterea salbu, dena da ilusio

    Atalak: Historia, Politika

    Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Josep Fontanarekin izandako elkarrizketan. Minutu dezente generaman boterea eskuratzeko moduez hitz egiten, marxismoaren eta anarkismoaren praxiez, goitik edo behetik sortutako eraldaketa sozialaz… Eta azaldu zigun Perun izan zenean –Sendero Luminosoren garai gogorrenetan– estribillo iraultzaile horixe kantatzen zutela Limako presoek Warszawiankaren doinupean: “Nahi duzuen usaina izan dezake horrek, baina hausnarketarako balio du: oso zaila da gauzak behetik aldatzea”, esan zigun maisuak. Gurean chino mentiroso  kantatzen genuen bitartean, Perun beste erritmo baten airera ari ziren. Ikusi segidako bideoa 3:00 minututik aurrera:

    Salvo el poder todo es ilusión / asaltar los cielos / con la fuerza del fusil dio zehazki estribilloak. Antza, Leninek esan omen zuen “boterea salbu, dena da ilusio”, eta Sendero Luminoso gerrilla maoistak bere egin zuen esaldia 1980ko hamarkadan. Sendero Luminosoren historian egia eta gezur ugari daude (milaka hildako tartean, pentsaera dogmatikoak, narkotrafikoarekin ustezko lotura…), baina bistan da zapalduta zeuden nekazarien erregaia erabili zuela Fujimoriren erregimena ia kiskaltzeko. Gaur egun eskualde oso zehatzetan baino ez omen dabiltza ihesean gerrillariak, nahiz eta antza, hura jaio zen tokian, Limako unibertsitateetan, berriz ere iraultzarako haize komunistak badabiltzan. Movadef alderdiaren sorrerak ere hautsak harrotu ditu nonbait. Perun sekulan ez da ahaztu “boterea salbu, dena da ilusio” leloa, onerako eta txarrerako.

    Limako Canto Grandeko presondegiko emakume horien ahotsa sendo entzuten da bideoan –Peruko Alderdi Komunistaren barruan emakumeek garrantzia berezia izan zuten, dirudienez–. Ez didazue esango nolabaiteko zirrara pizten ez duenik, langile borrokaren doinu klasikoetako batekin lagunduta.

    Warszawianka edo “Varsoviarra” 1893an idatzi zuen Waclaw Święcicki poeta poloniarrak, tsar inperialisten kontrako gerran kartzelaraturik zegoela. Iritzi nagusiaren arabera, herri doinua du jatorri, eta laster zabaldu zen langileen artean. Konposizioaren bertsio ugari zabaldu izan dira –Espainian anarko-sindikalisten ereserki izan zen 1936ko gerran ¡A las barricadas! goiburuarekin– eta horietako bat da Peruko Alderdi Komunistak erabiltzen duena.

    Baina aukeratzen hasita, Errusiako Aleksándrov koroak, mundu osoan “Armada Gorriaren Koroa” gisa ezagutzen denak interpretaturikoa ere entzun liteke. Musika kritikari batek hobeto esplikatuko du teknikoki konposizioa nola den. Niri, bertako ahotsak inurritegitik ateratzen diren inurriak iruditzen zaizkit, isilik, instrumentuen konpas laburren pausuan, eta azkenean masa erraldoi haserretua bilakatzen da koro osoa, behetik gorako iraultza, alegia. Baina tira, irudimena askotarako iristen da:

     

    Bideo hori Madrilgo Helga de Alvear galerian dago ikusgai eta bi artistek egindako Los encargados erakusketaren parte da. Performanceak duen kritika sozial eta politikoa ukaezina da. Bestalde, sarean daukagu , baita ere, Ctutchi Zamarra aktibista eta kantariak MOC talde antimilitaristaren laguntzarekin osatutako bideo hau. Badirudi herritarren eta langileen egoera larritzen denean, Święcicki poetaren melodia sakonago iristen zaigula.

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Ni --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA