Angelu itsua
    Hasiera » Historia » Fontanaren klase magistrala
    urt24 1

    Fontanaren klase magistrala

    Atalak: Historia

    Azken liburuarekin “mundu mailako historialari” bihurtu da Fontana (arg.: Gorka Bereziartua).

    Fakultateko gelako aulkira itzularazi digu hiru orduz. Gure jakin mina asetzen saiatu da pazientzia osoz, zalantzak argitzen, akatsak zuzentzen… Pompeu Fabrako ikasleekin egiten duen moduan. Vamos a ver  batekin hasi du klase magistrala egonarriz. 172. Larrun aldizkaria izan da Josep Fontanarekin (Bartzelona, 1931) izandako elkarrizketaren emaitza.

    Josep Fontana historialaria da, analista, ekonomian jantzia, irakaslea, editorea… Bere pentsaeraz gehiago jakin nahi duenak ikus dezake, esaterako, TV3ko Els Matins saioko elkarrizketa, eta Kataluniaz eta burujabetzaz duen iritzia jakiteko irakur dezake Enric Gonzalezekin Jot Down aldizkarian izandako berriketaldia, baita Vilaweb-i 2007an esandako hitzak ere, (“M’apunto a la independència si és ralitzable sense danys per ningú”). Bestalde, egungo munduaren norabideaz lezio ugari eman ditu Fontanak Más allá de la crisis hitzaldi aski ezagunean.

    Bere bulegoko atea ireki dugu azken liburuaren peskizan (arg.: Gorka Bereziartua)

    Guk, ordea, beste lan baten peskizan ireki dugu bere bulegoko atea. Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente, 2011) liburua arrastoa utziko duen horietakoa da. Fontanak 80 urterekin jo du goia, bere lan monumentalena idazteko 15 urte behar izan ditu: 1.230 orrialde, azkeneko ia 300ak bibliografia infinitu bati errepasoa emateko. Orain arteko historiografiaren errebisio kritikoa da honakoa, beste historia bat. Gerra hotzaren gezurra agerian uzten du, bizi dugun krisi sistemikoaren erraiak disekzionatu, agintari gorenak karikatura eta ironiaren bidez larrutu, anekdotak irakasgai bihurtu…

    Obra honekin Fontana “mundu mailako historialari” bihurtu dela dio Borja de Riquer katedradunak El Paíseko aipamenean. Egungo mundua historia sozialaren bidez ulertzen saiatzeko E.P.  Thompson, Eric Hobsbawm, Pierre Villar edo Tony Judt irakurtzea ondo dago, baina Fontana irakurtzea, ezinbestekoa da.

    —————————————–

    ARGIAk Josep Fontanarekin izandako elkarrizketaren une esanguratsu batzuk honako bideoan bildu ditugu:

    Iruzkin bat

    1. jon artano izeta | Urtarrila 30, 2013 at 11:02 pm

      Zorionak talde guztiari elkarrizketagatik. Luxua.

      Erantzun

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Kartzelarik gabeko herria | Angelu itsua - [...] zerbait gertatu zen Sobiet Batasunean, baina alderantziz. Fontanaren Por el bien del Imperio liburuan irakur daiteke. Nikita Jrushchovek 1959an ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak
    • Alemaniara goaz?

    Iruzkin berriak

    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Ni --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA