Angelu itsua
    Hasiera » Gizartea » Aberria eta askatasuna
    urt04 0

    Aberria eta askatasuna

    Atalak: Gizartea, Historia

    XIX. mendeko Kubako esklabotza kapitalismoaren aurpegirik makurrena izan zen

    XIX. mendeko Kubako esklabotza kapitalismoaren aurpegirik makurrena izan zen

    Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua  argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh Thomasen aburuz.

    Lehenago ere ekarri izan ditugu gurera arabar tratantearen kontuak, eta pertsonaia horretan sakondu nahi duenak Eduardo Marreroren Julián de Zulueta y Amondo. Promotor del capitalismo en Cuba (Habana, 2006) liburua irakur dezake. Bestalde, dokumental bat ere abian da Angel Katarain eta Amaia Apaolazaren eskutik, Siete Calles de la Habana proiektuaren baitan (aurrerapena ikusteko, hemen).

    Norbaitek pentsatzen badu Kubako esklabotza Moisesen denborako ohitura atzeratu baten azken uztarra zela, oso oker dago. XIX. mendean, ingelesek abolitua izanagatik ere, Kuban sekulako gorakada izan zuten azukre fabrika edo “ingenioek” eta eraginkortasun handiz –termino enpresariala erabiltzearren– esplotatzen zituzten ilegalki inportaturiko esklaboak. Esklabo trafikoak 1859an jo zuen goia: 30.473 gizon eta emakume eraman ziren urte horretan Antilletako irla handira.

    Eneida Villegas Zulueta, Julian Zuluetaren esklaboen ondorengoa, azalpenak ematen Katarain eta Apaolazaren dokumentalean.

    Esklabotzaren alderdi kapitalista ikuspegi marxistarekin ikertzen lehena, Manuel Moreno Fraginals historialari handia izan zen, El ingenio (Habana, 1964) maisulan miretsian. “Erakusten digu nola gizarte batek erabili dezakeen produkzio teknologia aurreratuena eta bete-betean sartu munduko merkatuan, baina ez horregatik ihes egin azpigarapenari”, zioen Josep Fontanak, Críticak argitaraturiko edizio berriaren hitzaurrean.

    Julian Zulueta, sakarokrata eta enpresari horien paradigma da. Ustiapen sistema modernoenak erabili zituen bere kanabera sailetan: baporezko makina berriak, ferrokarrilak, konpartimentuekin banandutako barrakoi erraldoiak… Motorra koipeztatzen den moduan, esklaboei txertoa jartzen zien, edota erietxera eraman funtzionatzen ez bazuten. Gizakiaren pribatizazio hutsa, ekoizpen gailu bihurtzeraino.

    Manuel Moreno Fraginals-en “El ingenio” liburuak, kapitalismoaren barruko sistema gisa ikusarazi zuen esklabotza.

    Baina halakoak ez dira hain arrotz gaur. Pribatizatzen ditugu ospitaleak, aurrezki kutxak, pentsioak… Langileak eta bezeroak esplotazio gordinaren balantzean sartzea besterik ez zaie falta konpainia handiei, herritarrak ere pribatizatzea, alegia.

    Zorionez, badakigu pelikula nola amaitzen den. Haitin, Dutty Boukman apez buduak iratzarrita, milaka esklabo beltzek irlako zuri gehienak hil zituzten eta bertako ingenioak txikitu, 1804an askatasuna erdietsi zuten arte. Kuban aldiz, 1868ko urriaren 8ko ilunabarrean, Carlos Manuel de Cespedesek Demajaguako bere esklabo guztiak askatu zituen, eta matxetea eskuan oihu eginez, esklabotzaren abolizioa eta Kubaren independentzia ekarri zuen prozesu iraultzailea hasi zuten.

    Hortik urte gutxira José Martík bere antzezlan sendoena idatzi zuen: Patria y libertad (pdf), aberria eta askatasuna.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • URL --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA