Angelu itsua
    Hasiera » Politika » Eta burujabetza 1986an aldarrikatu izan bagenu?
    urr03 0

    Eta burujabetza 1986an aldarrikatu izan bagenu?

    Atalak: Politika

    1986ko hastapenetan, Galdakaoko baserri batean bildu ziren alde batetik Xabier Arzalluz EAJko burua eta bere bi kolaboratzaile, eta bestetik HBko Iñaki Esnaola eta kazetari bat. Negoziazio prozesua ernetzen ari zen, gerora Aljerreko elkarrizketak izango zirena, eta Txomin Iturbe ETAko buruzagiak jakin nahi zuen EAJ zertara iristeko prest zegoen armak utziz gero. “Arzalluzek interesa izango du hasieratik, eta ozen pentsatzen ariko balitz bezala, gelatik paseatzen hasten da: ‘Eusko Legebiltzarrean euskaldunoi dagokigun autodeterminazio eskubidea onartu dezakegu EAJren eta HBren gehiengo zabalaz…’”. Jose Felix Azurmendik kontatu du bere PNV-ETA. Crónica oculta (1960-1979) liburuan bilera hartan gertatutakoa, bera baitzen Esnaolaren ondoan zegoen kazetaria, Egineko zuzendaria hain justu.

    “PNV-ETA. Crónica oculta (1960-1979)”. Jose Felix Azurmendi. Ttartalo, 2012.

    Liburuak aurreragoko garaiak ditu ardatz, Agirre lehendakaria hiltzen denetik (1960) Leizaola lehendakaria Hego Euskal Herrira itzultzen den arte (1979). Nolabaiteko harreman gorabeheratsua margotzen du Azurmendik gerra ezagutu zuten EAJko arduradunen (Irujo, Ajuriagerra, Leizaola, Landaburu…) eta beste belaunaldi batekoak ziren ETAko kideen (Txillardegi, Eskubi…)  artean.  Batez ere iturri epistolarra erabiliz, egileak erakusten du bien arteko harremana ez zela sekula erabat eten; batzuetan paternala, bestetan tentsio handikoa… Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa egin berri diote, liburuaren mamia azaldu du bertan.

    Hurbilagokoak diren urteetan ere zenbait buruzagiren artean harreman hori mantendu dutela dio liburuaren amaieran kazetariak. Hortxe kokatzen du hasieran aipatu dugun 1986ko pasartea. Bilera hartatik beste bilera publiko bat  egitea adostu zuten EAJk eta HBk Bergaran, apirilaren 25an, ETAk Madrilen bost guardia zibil hil zituen egun berean. Hortik gutxira Frantziako poliziak Txomin Iturbe atxilotu zuen eta Aljerrera deportatu zuten; 1987ko otsailean hil zen, istripuz, prozesu hartan giltzarri izan zitekeen etakide historikoa.

    Baina hori guztia bagenekien, ikertua eta argitaratua baitago. Ez genekiena da –ez da asko zabaldu behintzat– Galdakaon Lizarra-Garazi moduko bat entsaiatu zutenik. Kataluniako Parlament-an autodeterminazio kontsulta egitea onartu berri duten honetan,  Arzalluzek baserri hartan gure burujabetzaz “proposatutakoa” ezerezean geratu izanak, halako sentsazio garratza sortzen dio bati, 22 urte igaro baitira. U-21eko hauteskundeen ondoren jakingo dugu berriz ere halako zerbait egiteko gehiengo zabalik, eta batez ere, borondaterik ote dagoen.

     

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak
    • Alemaniara goaz?

    Iruzkin berriak

    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Ni --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA