Angelu itsua
    Hasiera » Politika » Starring… Auzitegi Nazionala
    ira19 0

    Starring… Auzitegi Nazionala

    Atalak: Politika

    Hernaniar gazteak Madrilen, epaiketa hasi aurretik (Arg.: HGA)

    Pablo Ruz epaileak Hernaniko hamar gazteren kontra idatzitako auzipetze autoa (pdf) eskuetan hartzen baduzu, telesail errepikakor batek aspertuko zaitu. Gidoi hori egitea ez da zaila: lehenik, aipatu erregistroetan aurkitutako kamisetak, pinak, etxafuegoak, paskinak –ez ahaztu Txalapartako liburuak– eta abar. Aukeran, “kaptazio” hitza erabiltzeak asko janzten du gidoia. Horri gehitu Gazte Asanblada arriskutsu bat, AHT gisako sigla erakargarriren bat, eta zer arraio!, 1990eko hamarkadako “Y” famosoa ere bai, kutsu retro bat emango dio-eta. Elementu inportanteena, trama guztia askatuko duena, amaierarako utzi: auto-inkulpazioak.

    Edozein izan daiteke gaur egun Auzitegi Nazionaleko gidoilari.

    Bultzada politikoa duten auzietan gertatu izan den bezala, fiskalak ez du frogarik hamar gazte horiek kale borroka erasoetan parte hartu zutela demostratzeko, ez eta Segiko kide zirela esateko ere. Atzo eta gaur Madrilen epaimahaiaren aurrean ukatu egin dute gazteek Segikoak izatea. Frogarik ezean, perituen hipotesietan eta atxilotuen inkomunikazio aldian egindako deklarazioetan oinarritzen da akusazioa, 7-9 urteko kartzela zigorra eskatzeko. Hernaniko Kronikan oso ondo adierazi dute auzipetuek zein den egoera:

    Fiskaltzak informe bat egin du eta informe horrek dauzka bi zati nabarmen: batetik, poliziaren ikerketa, eta ez dute aurkitu froga objetiborik. Bestetik, inkomunikazio ga­rai­an ateratako deklarazioak daude eta hauek ez dute balio juridikorik. Ez dauka besterik. Gainera, ikerketa polizialak egiten dituzte hipotesietan oina­rrituta. Eta nahi duten be­zala sar­tzen zaituzte beraien hipotesietan. Hor sartzen da inkomunikazioaren erabilera.”

     

    Segiren kontrako pertsekuzioak jauzi tamalgarria eman zuen 2007ko urtarrilean, Auzitegi Gorenak “talde terrorista” izendatu eta hainbat lagunen kontrako zigorrak gogortu zituenean. ETAk T-4a lehertu berri zuen eta Loiolako prozesua porrot eginda zegoen jada.

    Jurisprudentzia hori eskuan, operazio polizial basatiak egin zituzten hainbat herritan hurrengo urteetan, tartean Hernanin. Guztira 150 lagun atxilotu zituzten Segikoak izatea eta kale erasoak egitea egotzita, kasu batzuetan beste talde eta elkarte batzuk nahasiz gainera. Espainiako Justiziak sarea zabaldu zuen hortaz eta “dena da Segi” esaten hasi zen nolabait. Horrela uler liteke nola amaitu behar izan duten batzuek epaileari esplikatzen Hernaniko Akelarrean parte hartzea ez dela Segiren deabrukeria bat.

    Epailearen aurrean Segikoak izatea ukatu dute auzipetuek (Arg.: EFE)

    Auzitegi Nazionalari, “dena da ETA” teoriaren garai beroetatik heredatutako auzi korapilatsu batek irrist egiten dio eskuetatik berriz ere; Hernanin 2009ko martxoan egindako operaziotik hona gauzak arras ezberdinak baitira. Segi bera desegin egin da hiru urte iraun duen hausnarketaren ondoren. Egoera labainkorra bihurtzen ari da. Agian horregatik fiskalak jada ez dizkie kale eraso ekintzak leporatzen? Inkomunikazio aldian atxilotuek deklaratutako kale erasoak froga modura erabili nahi ditu, gazteak Segikoak zirela erakusteko, baina ez ditu ekintza zehatz horiengatik zigorrak eskatu. Kuriosoa da.

    Dena den, Espainiako Justizia abila da esperpentoak inprobisatzen, horren jakitun dira egunotan Madrilen daudenak. Nolatan daude bestela jarduera armatuaren amaiera ahalbidetu nahi izan zutenak kartzelan?

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • URL --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA