Angelu itsua
    Hasiera » Azpiegiturak » FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
    Abe22 0

    FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan

    Atalak: Azpiegiturak, Energia, Gizartea

    Hiru Mugak Baterak dokumentala egin du Olatzagutiako errauste proiektuaren kontra

    Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da.

    Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako Lautadan, Ameskoan eta Gipuzkoako Goierrin ere. Esaterako, uztailean Altsasun inoiz ezagutu den manifestaziorik handiena egin zen errausketaren aurka (3.000 lagun); abuztuan berriz, Aratz mendipean dagoen Araia herritxoan, ehunka lagun bildu zen mobilizazio batean; duela egun gutxi Lizarran bildu ziren errausketaren kontra eta ehunka izan ziren han ere. Nekazariak, abeltzainak, turismo elkarte eta partzuergoak, talde ekologistak, auzo elkarteak, zinegotzi eta alkateak, guraso elkarteak, sindikatuak, merkatariak, idazle eta artista ezagunak… Kontrako jarrera bizia sortu du Portland-en proiektuak eta errausketaren kontrako borrokan fronte berri bat ireki da Euskal Herrian.

    3.000 lagun bildu ziren uztailean Altsasun Portland-en egitasmoaren kontra

    Dena den, Olatzagutiko errausketa egitasmoak badu berezitasunik gainerakoekin alderatuta. Zabalgarbiko eta Zubietako erraustegiak erakunde publikoek bultzatu dituzten lantegi berriak dira –enpresa pribatuen akuiluak zerikusirik izango duen arren–, besterik gabe zonalde batean prantatuak. Aldiz, Olatzagutian, Portland fabrikaren itzalpean erreko dira hondakinak, mendea pasatxo duen 152 langileko enpresa errotuan.

    Ibilbide luzeko lantegiek, inguruko herritarrentzako lanpostuak sortzeaz gain, bizitza sozialean eragin handia izan dute filantropiaren bidez, seguruenik estrategia horrek onurak ekartzen dizkiolako bueltan enpresari. Euskal Herrian adibideak ugari dira –Lasarteko Michelin Kirol Kultur Elkartea datorkit burura, Kontxako Bandera irabazi zuen hura– eta Portlandek ere rol hori jokatu izan du (Portland San Antonio…). Gertatzen dena da, batzuetan, ordain gisa, enpresaren jarduerak kalte larriak sortzen dituela osasunean, ingurumenean edo ondarean. Astakeria asko egin dira egoera horretaz baliatuz –Hernaniko Zikuñagako Amaren lapurretaz akordatu naiz, anekdota moduan– eta batzuetan jendeak planto egiten du. Egunotan albiste esanguratsua ibili da hedabideetan: Britainia Handiko kultur munduko milaka lagunek protesta egin dute British Petroliumek arte erakundeei emandako 12 milioi euroko laguntzagatik, gogoraraziz BPk Mexikoko golkoan egindako barrabaskeria.

    Olatzagutiako Portland 1903an sortu zen eta eragin itzela izan du herriaren historian

    Badirudi FCCk –Portlanden jabea 2002tik– kalkulua egina zuela, Nafarroako Gobernuak hondakinak erretzeko baimena eman zionean, ez zuela halako erresistentziarik aurkituko. Euskal Herrian eta Espainian barreiatuta dituen beste plantetan ez baita zalaparta handiegirik izan hondakin arriskutsuak kiskaltzen hasi direnean. Ustekabean harrapatu du errebolta honek eta kontra-errebolta antolatu behar izan du langileen artean, herrian zatiketa sortuz. Ez da gauza berria. Garoñan, esaterako, adierazgarria da langileek hartutako jarrera zentralaren itxieraren aurka. Portlanden kasuan ez da itxierarik eskatzen, hondakinak ez ditzala erre baizik. Hala ere, lantegiaren itxieraren beldurra astindu dute –eskualdean %22ko langabezia tasa dago–, eta horrek muturreko jarrerak sortu ditu.

    Giroa ozpinduta dabil Olatzagutian. Aurreko legealdian NaBaiko hiru alkatek dimititu egin zuten “ezker abertzalearen presioengatik”, eta antza, errauste proiektuak ba omen zuen zerikusirik dimisio horiekin. Bestalde, enpresa batzordeko UGTko eta CCOOko delegatuak proiektuaren alde daude eta langileen zati batek bilkurak egin dituzte euren “etorkizunaren alde”.  Irailean, Sakana Bizirik-eko kideek prentsaurrean salatu zuten taldeko hainbat partaidek mehatxuak jasan dituztela, bai eskutitz bidez eta baita euren etxean bertan ere.  Hiru Mugak Batera-k prestaturiko dokumentalean ere salatzen da egoera hori: “Enpresako zuzendaritzako hurbileko sektoreek gure lana oztopatu eta zangotrabatu egin dute. Hormetatik kendutako kartelak, sinadura orrien lapurreta, mehatxu zuzenak…”.

    Fabrikako hainbat langileren bilkura

    Kontua da hondakinak erregai baliotsu bilakatu direla etekin handiagoak lortzeko eta porlan fabrikak haien atzetik dabiltzala aspaldion negozioa egin nahian:  hondakin tona bakoitzagatik kobratu egiten dute, lehengaia aurrezten dute, eta diru-laguntzak jasotzen dituzte energia “berriztagarria” sortzen dutelako. Zaborra bildu, erre eta kobratu. Negozio biribila FCCrentzat.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. » FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan Zubieta – SOS - [...] Nafarroa: “FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan” (Argia), “Nafarroan zero zabor politika ezarri eta errauste planta uzteko eskatu ...
    2. Irakurgaiak 20111231. Ez dira hain zaharrak! | Horrela bizi bagina beti! - [...] hartzen ez duen familia eredua Daniel Udalaitz: Finantza eta ekonomia krisia: Badago alternatibarik FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia ...
    3. Auzitegi Gorenak ere errauskailua kolokan jarri duela dio Usurbilgo Udalak (+ Urtarrileko albisteak) « Zero Zabor - [...] Nafarroa: “FCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan” (Argia), “Nafarroan zero zabor politika ezarri eta errauste planta uzteko eskatu ...
    4. Lana eta osasuna - [...] Valderrivas  enpresak eta Nafarroako Foru Gobernuak. Errausketak dakartzan arriskuen jabe izanda, Hiru Mugak Batera plataforma osatu zuten Sakanako, Lizarraldeko, ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • URL --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA