Angelu itsua
    Hasiera »

    Itziarren alaba

    2013-05-20  //  Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

    Anparo Arangoa, 1976an modu basatian torturatu zuten emakumea.

    Tentaturik izan naiz erreportajeari izenburu hori jartzeko, baina ez nintzateke beste askok esandakoa errepikatzen arituko baizik (1). Hala ere, ondo mereziko luke Anparo Arangoak halako abestirik.

    Egiaz, borrokarako letrak dira Monzónek egindakoak. Andoni Arrizabalaga ondarruarra etsenplu bezala jarri nahi izan zuen, 22 egunez “zakurren aurrean tinko eta ixilik” egoteagatik (2). Esango nuke kanta hori kasik krudela ere badela, amak kargu hartzen dionean: “Izenik eman al duk? Esan zak egia!”. 1975ean, Pantxoa eta Peiok ezagun egin zutenean, halakoxea zen giroa.

    Oilo ipurdia jartzen du pentsatzeak guardia zibil berak torturatu zituela Arangoa eta Arrizabalaga: “Lau aldiz sartu naute urean burua…”. Bere bikotekide Txomin Olaetxeak honakoa esan zigun bisitan joan ginenean: “Ez zuen txintik ere soltatuko, horregatik uste dut izango zela dena hain azkar”. (gehiago…)

    Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak

    2013-05-03  //  Ekonomia, Ingurumena, Osasuna  //  Iruzkinik ez

    Sakanan auzokonpostarako etxolak egurraren inguruko bertoko enpresek diseinatu eta produzituko dituzte, bertoko ekonomiaren garapenaren mesedetan. Argazkian ikusten den hau laster zabalduko dute. (Arg.: Dani Blanco)

    Legazpiko Udalak hondakinen bilketa bikoiztua egiteko hartutako erabakiak errauste zaleak jokoz kanpo dauzka. Materia organikoa biltzeko aukera ezberdinak eskaintzeak, dekapitatu egin du atez atekoari beldurra haizatzeko diskurtsoa. Sakanan atez atekoa aurki jarriko dute, eta hemen ere herritarrari hasieratik aukera ezberdinak eskainiko dizkiote organikoa bildu edo kudeatzeko. Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariarekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu hurrengo astean, hemen aurrerapentxo bat: (gehiago…)

    Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan

    2013-04-16  //  Azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna  //  Iruzkinik ez

    Sarea eusteko pareta baino ez da ageri portuan eta habeak zeuden tokietan hormigoia hautsita dago.

    Pasaiako portuko agintaritzak 137.000 euro inbertitu zituen txatarraren hautsa harrapatzeko balio duen “kutsaduraren kontrako sistema sofistikatuan”. Ez du negua iraun. Ezarritako bi sareetako bat jadanik ez dago (ikus. argazkia), eta bestea baxuegia da inguruko etxeak babesteko. (gehiago…)

    Nork hil du R2?

    2013-04-12  //  Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena  //  Iruzkinik ez

    R2-D2, ingeniaritza akatsak konpontzeko robot astro-mekanikoa.

    Ez. Ez naiz Star Wars-eko droide nanoaz ari, baina historia honek badu zientzia fikzioarekin zerikusirik, Jaizkibelgo super portuarekin zehazki. Ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspuntutik bakarrik ez, ingeniaritzaren aldetik ere aberrazio bat litzatekeen fantasia horrekin.

    R2, estatistikan erabiltzen den koefiziente mugatzailea da. Nolabait esateko, horren bidez kontrolatzen dute ingeniari, matematikari edo dena delakoek euren aurreikuspenak onargarriak diren. Ingeniaritza amaitu duen donostiar bati esker jakin berri dugu, Pasaian kanpo portua egitea proposatzen duen dokumentu ofizialak ez duela R2aren kontrola gainditzen, areago, ez du R2rik aplikatu ere egiten.

     

    (gehiago…)

    Perezaguako komunistak

    2013-04-08  //  Historia  //  2 iruzkin

    Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira.

    2010ean Abantoko Enarak dantza taldeak ikuskizun berezia sortu zuen gerran ibilitako batailoi errepublikarren omenez. Goiko bideoan zati esanguratsuenak ikus daitezke. Besteak beste, Facundo Perezuaga batailoiak Legutioko  eta Asturiasko borrokaldietan izandako parte hartzea irudikatu zuten dantzariek. (gehiago…)

    Alemaniara goaz?

    2013-03-13  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

    Expansión egunkariak albiste deigarria publikatu du egunotan: “Espainia Alemaniaren eredurantz doa: enpresen errentek, soldatena gainditu dute 30 urtean lehen aldiz”. Egunkariak erabili ohi duen hiztegi ekonomizista murtxikatuz, artikuluak egoera berriaren abantailak eta onurak azpimarratu ditu. Krisiak Espainiaren ekonomia norabide onean jarri omen du.

    Expansión egunkariak egindako grafikoa (geuk itzulia)

    (gehiago…)

    Kartzelarik gabeko herria

    2013-02-26  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

    Zaballa “luxuzko” kartzelaren inaugurazioa (Argazki Press / J.R.).

    Utopia ematen du, baina zergatik ez? Josu Chuecak aste honetan gogoratu digu trantsizio garaiko eskaera nagusietako bat: Presondegiko murruak behera! Amnistiaren aldarrikapenak akuilatutako leloa zen hura. Orain ezinezkoa dirudite biek –hala esaten digute behintzat–, bai kartzelarik gabeko gizarteak, baita amnistiak ere. Baina orduan ere ez al ziruditen ezinezko? (gehiago…)

    Boterea salbu, dena da ilusio

    2013-02-05  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

    Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Josep Fontanarekin izandako elkarrizketan. Minutu dezente generaman boterea eskuratzeko moduez hitz egiten, marxismoaren eta anarkismoaren praxiez, goitik edo behetik sortutako eraldaketa sozialaz… Eta azaldu zigun Perun izan zenean –Sendero Luminosoren garai gogorrenetan– estribillo iraultzaile horixe kantatzen zutela Limako presoek Warszawiankaren doinupean: “Nahi duzuen usaina izan dezake horrek, baina hausnarketarako balio du: oso zaila da gauzak behetik aldatzea”, esan zigun maisuak. Gurean chino mentiroso  kantatzen genuen bitartean, Perun beste erritmo baten airera ari ziren. Ikusi segidako bideoa 3:00 minututik aurrera:

    (gehiago…)

    Fontanaren klase magistrala

    2013-01-24  //  Historia  //  Iruzkin bat

    Azken liburuarekin “mundu mailako historialari” bihurtu da Fontana (arg.: Gorka Bereziartua).

    Fakultateko gelako aulkira itzularazi digu hiru orduz. Gure jakin mina asetzen saiatu da pazientzia osoz, zalantzak argitzen, akatsak zuzentzen… Pompeu Fabrako ikasleekin egiten duen moduan. Vamos a ver  batekin hasi du klase magistrala egonarriz. 172. Larrun aldizkaria izan da Josep Fontanarekin (Bartzelona, 1931) izandako elkarrizketaren emaitza. (gehiago…)

    Zementugilearen malkoak

    2013-01-18  //  Azpiegiturak, Ekonomia, Ingurumena  //  Iruzkinik ez

    Olatzagutiko porlan fabrika.

    Zementugileen  lobbyak aste honetan sos garrasi lazgarria egin du, bere egoeraz denok jabetu gaitezen.  Antza, 1936ko gerra zibiletik ezagutu ez den beherakada handiena izan du zementu kontsumoak.  Baina nondik sortu dira malko horiek? Zeren eskean ari dira? (gehiago…)

    1 / 10123410Hurrengoa»

    Urko Apaolaza Avila

    Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

    @urkoapaolaza Twitterren

    Jarraitu @urkoapaolaza

    @urkoapaolaza(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itziarren alaba
    • Sakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
    • Txatarraren hautsetik babesteko sareetako bat erori egin da Pasaiako portuan
    • Nork hil du R2?
    • Perezaguako komunistak

    Iruzkin berriak

    • Urko Apaolaza --> Perezaguako komunistak
    • Urtzi Urrutikoetxea --> Perezaguako komunistak
    • Urko Apaolaza --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • oier --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
    • Ni --> Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Otsaila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urtarrila 2008
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Martxoa 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Gizartea
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA