Hasiera »
Unai Brearen bloga - Mundua ez da biribila
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
AEBetako merkatura iristear da glifosatoari erreleboa hartu nahi dion herbizida
2015-05-08 // Ingurumena // Iruzkinik ez
Monsantoren Roundup herbizida (glifosatoa), momentuz munduan salduena (Arg.: Mike Mozart-CC By).
Gaur-gaurkoz, munduko herbizidarik arrakastatsuena –salmentei dagokienez– glifosatoa da, Monsanto konpainia entzutetsuak mundua barrena Roundup izen komertzialarekin saltzen duena. 2000tik beste izen batzuekin ere saltzen da, orduan agortu baitzitzaion patentea Saint Louiseko multinazionalari.
Gogoan izan Mosantoren negozioaren oinarria ‘Roundup+Roundup jasan dezakeen arto transgenikoa’ binomioa dela, dena pakete berean salduta. Glifosatoak osasunean eragiten dituen kalteez froga ugari eman da honezkero, eta kostata bada ere Osasunaren Mundu Erakundeak minbizi eragile probableen zerrendan sartu du joan den apirilean.
Koktel batean jartzeko osagai egokiena ez izateaz gain, glifosatoak akabatu nahi dituen belar “txar” horiek sekulako erresistentzia garatzea eragiten duela ere ezagun da. Horri buruzko datuak zabaldu dituen azkena ez da, ez, ingurumenaren aldeko GKE bat izan, Monsantoren alor berean dabilen beste enpresa bat baizik: Syngenta.
Amarantoa da glifosatoarekiko erresistentzia handiena garatu duen belarretako bat (Arg.: Kurt Stüber-CC By SA).
Azken lau urteetan, AEBetan, %50 handitu da artoari kalte egiten dioten belar txarren izurritzea, Syngentaren esanetan. Hori aldarrikatu eta berehala, euren laborategietan sortutako panazea berriaren abantailak zerrendatzen ditu suitzar konpainiak. Acuron du izen komertziala, eta biziklopirone izeneko zerbait da haren osagai aktibo nagusia. Ez ditu belar txarrak hiltzen; jaiotzen ere ez die uzten, nonbait. Esan gabe doa Acuronek ez duela belar txarren erresistentzia areagotuko, Syngentari kasu egin behar bazaio behintzat. Tira, eta super-belar txar berriak sortzen badira, errua beste bati botako diogu.
Iaz eskatu zioten AEBetako Ingurumen Agentziari Acuron merkaturatzeko baimena, eta apirilaren 30ean lortu dute. 2015 amaitu baino lehen hasiko da salmenta.
OMEk eta Syngentak amaiera eman diote glifosatoaren aroari, agidanez.
García-Bercero: “TTIPek ez du kolokan jarriko europarren babesa ingurumen, osasun eta lan arloan”
2015-02-22 // TTIP/TAFTA // Iruzkinik ez
Ignacio García-Bercero espainiarra, europar ordezkaritzako burua TTIPen negoziaziorako (Arg.: Reuters).
Carne cruda espainiar irratsaioak elkarrizketa egin dio Ignacio García-Bercerori, TTIP itunaren negoziazioetarako Europar Batasuneko ordezkaritzako buruari. Esaldi hau nabarmendu dute izenburuan: “TTIPen ez dugu onartuko europar hiritarrei kalte egiten dien ezer”, nahiz eta elkarrizketaren transkripzioan (Carne cruda-ren webgunean ikusgai dago) esaldi zehatz hori ez den ageri. (gehiago…)
Europako Batzordeak lobby pribatuen iritzia lehenetsi zuen TTIP prestatzeko
2015-02-12 // TTIP // Iruzkinik ez
CEOk egindako infografietan argi erakusten da Europako Batzordeak, TTIPen negoziazioak prestatzeko garaian, interes pribatuaren iritziari eman diola lehentasuna.
AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak 2013ko uztailean abiatu ziren. Aurretik, 2012an eta 2013ko lehen hilabeteetan, Europako Batzordeko Merkataritza Saila hainbat eragilerekin bildu zen negoziazio horiek prestatzeko asmoz. Corporate Europe Observatory (CEO) elkartearen txosten baten arabera, bilera horien %92 sektore pribatuko lobbyekin egin zituzten. (gehiago…)
Bizkaiko 34 udalek esan diote frackingari ezetz honezkero
2015-01-29 // Frackinga // Iruzkinik ez
Fracking gabeko Bizkaiko udalerriak 2015 hasieran. (Iturria: EH Bildu).
2012an Araban gertatu zen bezala, Bizkaian udal asko frackingaren aurkako jarrera agertzen ari dira. Dagoeneko herrialdeko udalen heren batek onartu ditu teknika horren kalteak salatu eta hidrokarburo ez-konbentzionalen ikerketa bertan behera uzteko eskatzen duten mozioak. Goiko mapan dituzue. (gehiago…)
Lehorrean eragin dugun espezie galera itsasoan errepikatzeko zorian gaude
2015-01-22 // Ingurumena // Iruzkinik ez
Orain arte itsas espezie gutxi desagertu dira giza jardueraren erruz, baina mende honetan egoerak okerrera egingo du, konponbiderik ezean.
Lehorreko bizidun espezie ugari desagertzea eragin duten faktoreak itsasoetan ere atzematen hasiak dira, Science aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez. Egileen esanetan, itsas animalia eta landareen populazioak osasuntsutzat jo ditzakegu oraindik, baina baliteke datozen ehun urteetan hori aldatzea. (gehiago…)
Data zehatza proposatu dute Antropozenoaren abiapuntutzat: 1945eko uztailaren 16a
2015-01-21 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Historiako lehen eztanda nuklearra Alamogordon gertatu zen, AEBetako Mexiko Berria estatuan, 1945eko uztailaren 16an, Hiroshimako sarraskia baino 21 egun lehenago. Hemen eztandak eragindako suzko bola ikus daiteke (Arg.: Berlyn Brixn).
Ideia ez zuen hark asmatu, baina esan daiteke Paul Crutzen kimikariari (eta, esan beharko, Nobel saridunari) zor zaiola Antropozeno terminoaren zabalkundea. Antropozenoa garai geologiko berria izango litzateke, gizakiok planetan eragindako aldaketen ondoriozkoa. Gaztelaniazko Wikipedian irakur dezakegu Crutzeni beroaldi batean bururatu zitzaiola hitza. Nolanahi, ezin da ukatu ideiak arrakasta eduki duela. (gehiago…)
Frackinga debekatzeari buruzko eztabaidaren entrenamendu argigarria
2014-12-19 // Frackinga // Iruzkinik ez
Eusko Legebiltzarrak ez du onartu PSE-EEk hidrokarburo ikerketei buruz egindako legez besteko proposamena. (Arg.: www.irekia.euskadi.net)
2014ko abenduaren 18a. New Yorkeko estatuak frackinga debekatuko duela jakin zen egun berean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Nafarroan teknika hori debekatzen zuen legea. Gasteizko Legebiltzarrean horrelako lege bat ezartzeaz eztabaidatuko dute datozen hilabeteetan, eta eztabaida horretan alderdi bakoitzak izango duen jarrera argi geratu zen azkenik, PSE-EEk egindako proposamen baten harira. Sozialistek egindako biraketa da azpimarragarriena, hain zuzen. Hori guztia gertatu zen, abenduaren 18an.
(gehiago…)
Klima aldaketa: erabaki garrantzitsuak 2015erako utzi dituzte
2014-12-15 // Klima aldaketa // Iruzkinik ez
Negoziazioak beste 36 orduz luzatu arren, COP20 konferentziatik atera den akordioa ez da nahikoa IPCCko adituek eskatutako neurriak bermatzeko. (Arg.: Andina)
Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutik gorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako Deia deitua izan den bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri. (gehiago…)
Zertaz ari dira hitz egiten Limako Klimaren Gailurrean?
2014-12-04 // Klima aldaketa // Iruzkinik ez
195 estatutako ordezkariak ari dira COP 20 gailurrean parte hartzen. (Arg.: El Comercio).
Abenduaren 1etik, ia munduko estatu guztiak parte hartzen ari dira Limako Klimaren Gailurrean, edo bestela esanda, COP 20 biltzarrean. Bertatik atera behar da 2020an Kiotoko Protokoloa ordezkatuko duen nazioarteko akordio berriaren zirriborroa. Datorren urtean, Parisen egitekoa den COP 21en, behin betiko forma emango zaio hitzarmenari. Dagoeneko Pariseko Protokoloa esamoldea erabiltzen hasiak dira batzuk. (gehiago…)
Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean
2014-11-27 // Osasuna, Transgenikoak // Iruzkin bat
Factor GMO ikerlanak hiru urte irango du, milaka arratoi erabiliko ditu eta 25 milioi dolarreko aurrekontua izango du. (Arg.: Factor GMO).
Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak. Errusiako Sysin Institutua arduratuko da ikerlana egiteaz; proiektuak hiru urteko iraupena eta 25 milioi dolarreko (hogei milioi euro inguru) aurrekontua izango ditu. Errusiako Osasun Ministerioari atxikitako erakundea da Sysin, eta giza osasuna eta ingurumena ditu aztergai. (gehiago…)