Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela. Espero zitekeenez, kontrako kanpaina izugarria izan zen. Askok Food and Chemical Toxicology-ra idatzi zuten, Séralinik zioena ezeztatzeko...
Read MoreTeoria kosmologikoak berraztertzera behartuta
Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin. Mikrouhinen hondoko erradiazioa (CMB, ingelesezko sigletan) Big Bang-aren oihartzuna da, nolabait. Izan ere, CMB aurkitzeak eman zion Big Bang-aren...
Read MoreMadrilek ez dauka garbi klima aldaketaren kontu hori… baina bai nola aurre egin
Espainiako Gobernuak zientzialari gehienen kontsentsua, ez sinestarazi nahi digutena bezain zabala, jartzen du bermetzat hainbat jokabide justifikatzeko, genetikoki eraldatutako organismoak –lagunartean transgeniko– sustatzea berbarako, baina beste kasu batzuetan ez dirudi kontsentsuari –kasu horietan bai, ia erabatekoa–hainbesteko garrantzia ematen dionik. Klima aldaketa dugu horren adibide bat. Berriki, Espainiako Ingurumen Estatu idazkariak, Federico Ramosek, esplikatu zuen zer plan...
Read MoreZientzia klandestinoa
Arto transgenikoa eta minbizia, hamaikagarren kapitulua. Berriki jakin da Gilles-Éric Séraliniren lan taldeak egindako ikerketa, transgenikoak egunerokotasunaren lehen lerrora ekarri dituena, zer nolako baldintzetan egin izan duten Caengo Unibertsitateko biologoak eta haren lankideek. Hazi transgenikoak ezkutuan eskuratu zituzten Kanadan, eta ezkutuan eraman Frantziaraino. Ezkutuan prestatu zituzten, halaber, esperimentuan erabilitako arratoiei eman zizkieten kroketak. Beren posta...
Read MoreTransgenikoak eta lerratutako ikerlanak
Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. Dagoeneko...
Read MoreZientziaren independentzia
Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera. Hau sinatzen duen kazetariari emandako erantzunetan, Mari Carmen Jaizme-Vegak ideia bi azpimarratzen ditu oroz gain. Batetik, transgenikoen onurak frogatzeko abiatzen diren ikerketa-lerroek bedeinkapena jasotzen dutela, baina kontrako...
Read More

Iruzkin berriak