Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo...
Read MoreSinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena. (PSOEren jarrera analizatzeari uko egingo diot momentuz, ulergaitza baitzait kasik auzo batetik bestera hain mezu kontrajarriak erabiltzea). Halaber, albiste pozgarria behar luke, eta hein batean bada noski, frackingaren aurka dagoen ororentzat. Baina Haustura Hidraulikoaren Aurkako...
Read MoreEta klima aldaketarena uste baino are okerragoa balitz?
Joan den hilabeteko artikulu bat irakurtzen ari naiz New Scientist aldizkariaren webgunean: lehenbiziko aldiz, frogatu egin da klima aldaketa giza hondamendi baten kausa izan dela. 2011n, gutxienez 50.000 pertsona hil ziren Afrika ekialdean lehorteak eragindako gosetearen ondorioz, eta lehorte haren arrazoietako bat negutegi efektuko gasen igorpena izan zen. Bat frogatuta, susmoak zientoka. Eta okerrera egingo du, iragarpenei sinestera. Martxokoa hau ere: Kanadako Artikoko glaziarren suntsiketa...
Read MoreFrackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik
Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta. Ez dakit EHNEren ekimenak zenbateko...
Read MoreBABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta...
Read MoreFrackinga debekatzea eta frackinga debekatzea ez dira gauza bera
Azken egunotan titular saltsa ederra dabil hedabideetan frackinga dela eta, behar bezain adi ez dagoena nahasteko modukoa. Albistegi, egunkari eta bestelako informazio emaileek diotenari azaletik baino erreparatzen ez dionak pentsa lezake Eusko Legebiltzarra aldi berean dagoela frackingaz eztabaidatzearen alde eta kontra. Esan gabe doa hori ezinezkoa dela, ezta anbiguotasun politikoa arte bihurtu den herri honetan ere. Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu Fracking Ez Arabak aurkeztutako herri...
Read More

Iruzkin berriak