Kataluniako fracking legea bertan behera; EAEkoa hurrena?
Espainiako Gobernuak ipinitako helegitea aintzat hartuta, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du haustura hidraulikoari (fracking) buruzko Kataluniako legea. Beste autonomia erkidego batzuen kasuetan bezala, estatuari baizik ez dagozkion eskumenak bereganatu nahi izatea egotzi dio Auzitegiak legeari. EAEn frackinga oztopatzen duen legearen aurka helegitea jartzeko espainiar gobernuak erabilitako argudio bera da. Aurrez zenbait erkidegok (Nafarroa barne) hartutako bidea antzua izan zela...
Read MoreFrackinga EAEko aurrekontuetatik kanpo dagoela dio PSEk, baina…
PSEk dio, eta hala jaso dute hainbat hedabidek, 2016ko aurrekontuetatik frackinga kentzera behartu duela EAJ. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak zuzenketa bat iragarri du aurretik eginda zeukan aurrekontu-proposamenetan –abenduaren 23an eztabaidatu eta bozkatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean–, hidrokarburoak bilatzeko Enara baimen-eremuari buruzko aipamena ezabatuz. Zuzenketa hori EAJk eta PSEk egindako aurrekontuei buruzko akordioaren ondorioa litzateke, alegia, sozialistek akordioa onartzeko...
Read MoreBizkaiko 34 udalek esan diote frackingari ezetz honezkero
2012an Araban gertatu zen bezala, Bizkaian udal asko frackingaren aurkako jarrera agertzen ari dira. Dagoeneko herrialdeko udalen heren batek onartu ditu teknika horren kalteak salatu eta hidrokarburo ez-konbentzionalen ikerketa bertan behera uzteko eskatzen duten mozioak. Goiko mapan dituzue. Euren lurretan frackingik gura ez duten 34 udal horietatik, hamaseitan EH Bilduk du alkatetza, zortzitan EAJk eta hirutan PSEk. Gainerako zazpietan udal hautagaitza bat dago agintean. Jeltzaleak...
Read MoreFrackinga debekatzeari buruzko eztabaidaren entrenamendu argigarria
2014ko abenduaren 18a. New Yorkeko estatuak frackinga debekatuko duela jakin zen egun berean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Nafarroan teknika hori debekatzen zuen legea. Gasteizko Legebiltzarrean horrelako lege bat ezartzeaz eztabaidatuko dute datozen hilabeteetan, eta eztabaida horretan alderdi bakoitzak izango duen jarrera argi geratu zen azkenik, PSE-EEk egindako proposamen baten harira. Sozialistek egindako biraketa da azpimarragarriena, hain zuzen. Hori guztia...
Read MoreEusko Jaurlaritza, frackingari oztopoak kentzen
Hego Euskal Herriko zati handi bat dago haustura hidrauliko bidez gasa ustiatu nahi duten enpresen jomugan. Araba eta Bizkaiaren kasuan, ia lurralde osoa. Gauzak astiro doaz ordea. Bistan da oraindik ez direla zulatzen hasi; eta zulatzen hasteko unea atzeratuz doa gainera. 2007rako lehen putzuak egiteko asmoa zutenek nekez pentsatuko zuten 2014 ere makinak lanean jarri gabe joango zitzaienik, joango zaienez. Munduko bazter honetan frackingaz hitz egiten hasi zenean, begi guztiak Subilla Gasteiz...
Read MoreJolastu frackingarekin baina asko zikindu barik, dio Europak
Klima aldaketaren aurkako borrokan EBk bere politika ahuldu duela esan genuen herenegun. Besteak beste, Europar Batzordeak konpainia elektrikoen handien presioari men egin eta oso helburu apalak ezarri ditu energia iturri berriztagarrien garapenari dagokionez. “Energia fosilek nagusi izaten jarraituko dute, eta horrek oso ondorio kaltegarriak edukiko ditu”, izan da ekologisten erantzuna. Energia fosilen nagusigo hori indartuko dute, halaber, EBk frackingari buruz hartutako neurriek. Ez...
Read MoreFracking-edabe tragoxka bat nahi?
Haustura hidraulikoak etengailu (edo disruptore) endokrino kopuru esanguratsuak aska ditzake inguruko uretara, Missouriko Unibertsitateko (AEB) zientzialariek egindako ikerketa batetik ondorioztatu daitekeenez. Colorado ibaian hartutako laginak aztertuta –fracking putzu kopuru handia dagoen eskualde batean–, ikertzaileek behatu zuten atzemandako substantzia batzuek, zenbait kasutan portzentaje handietan, aktibitate estrogenikoa, anti-estrogenikoa, androgenikoa eta anti-endrogenikoa zutela....
Read MoreFrackinga eta industriaren hitz-jokoak
Ekologistak Martxanek haustura hidraulikoari buruz jarduteko daukan Fractura Hidráulica blogean aurkitu dugu David Manthos estatubatuarrak azaroaren 8an Ecowatch webgunean argitaratutako artikulua: Industry Word Games Mislead Americans on Fracking. Osorik euskaratu dugu, eta hau da emaitza: Fracking izenaz ezagunago dugun haustura hidraulikoak, eta beste zulatze teknika batzuek, lehen iritsiezinak ziren gas eta petrolio erreserbak askatu dituzte AEBetan eta mundu osoan. Haatik, frackingari...
Read MoreFrackinga Nafarroan: lege ahul baten jaiotza
Joan den astean, urriaren 10ean zehatzak izate aldera, Nafarroako Parlamentuak haustura hidraulikoa debekatzen duen legea onartu zuen, UPN eta PP ez beste alderdi guztien botoei esker. Madrilgo Gobernuaren erreakzioa berehala etorri zen. Hiru egun lehenago, hain zuzen. Legea onartuz gero Espainiako Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako helegitea jarriko zuela iragarri zuen Estatuko Energia idazkari Alberto Nadalek. Argudioa da lege horren bitartez Nafarroak muturra sartu nahi duela...
Read MoreZeru arrosa, fracking segurua
The sky is pink, frackingari buruzko film laburra, gaztelaniaz (bikoiztuta) eta frantsesez (azpitituluekin) ikusteko aukera duzue ondorengo bideo bietan. Josh Foxek zuzendu du filma, alegia, Gasland zuzendu zuen berberak (hona Gasland-era loturak gaztelaniaz eta...
Read More
Iruzkin berriak