Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
Joan den astean AEBetan argitara eman diren txosten biren arabera, frackingaren zabalkundeak burbuila bat –eta haren eztanda– eragin dezake datozen urteetan. Frackingaz hitz egitean hedabideen arreta, batez ere, teknika horrek sortzen dituen kutsadura arazoei zuzendu zaie, baina “badago are mehatxu larriagoa”, dio Steve Horn kazetariak www.policyimic.com webgunean: “Frackingaren industriak pikutara bidal lezake munduko ekonomia”. Zerikusirik ez hainbatek iragartzen duten burujabetza...
Read MoreMadrilek ez dauka garbi klima aldaketaren kontu hori… baina bai nola aurre egin
Espainiako Gobernuak zientzialari gehienen kontsentsua, ez sinestarazi nahi digutena bezain zabala, jartzen du bermetzat hainbat jokabide justifikatzeko, genetikoki eraldatutako organismoak –lagunartean transgeniko– sustatzea berbarako, baina beste kasu batzuetan ez dirudi kontsentsuari –kasu horietan bai, ia erabatekoa–hainbesteko garrantzia ematen dionik. Klima aldaketa dugu horren adibide bat. Berriki, Espainiako Ingurumen Estatu idazkariak, Federico Ramosek, esplikatu zuen zer plan...
Read MoreEkonomia berdea: biomasari buruzko mitoak
Amaitu da Rio+20, eta handik 40 kilometrora egin den Herrien Goi Bileran parte hartu duten taldeei kasu egin behar badiegu, egin ez balitz bezala gaude, okerrago ez esateagatik. Gailurrak ez baitio konponbiderik emango Lurrak duen krisi ekologikoari, baina gainera oinarriak ezarriko ditu krisi hori areagotzeko. Ardatz bi izan ditu Rio+20k: ekonomia berdea eta ingurumenaren zaintzarako nazioarteko erakundeen sorrera. Gaia arretaz jarraitu baduzue, behin baino gehiagotan entzungo zenuten honen...
Read MoreGlobalizazioaren aurkako gerra handian azkenaurreko gudua: Erralde
Bihar aste bat beteko da Durangoko Erralde hiltegia itxi zutela, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aginduz. Astebete darama Bizkaiak hiltegi barik, Karrantzakoa –udalean aritzeko baimena baino ez daukana– kontuan hartzen ez badugu. Itxura guztien arabera, eta zorionez, egoera hori ez da asko luzatuko. Erralde afera, nolanahi, ekonomiaren lehen sektorea, ekonomia bera azken batean, ulertzeko modu antagonikoen arteko borroka agerian uzten duten hamaika adibideetakoa da. 2005ean itxi...
Read MoreCO2-zko errezela
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza...
Read MoreQatar: putakumeak, baina geureak
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Qatarrek lankidetza batzordea eratuko dutela irakurtzen ari naiz EiTB.com-en. Hitzarmenaren helburua “etorkizunean eman litezkeen kolaborazioak aztertzea da”. Patxi Lopez lehendakaria izan da han, Qatarren, eta harekin batera baita CAF enpresako hainbat ordezkari ere; Beasaingo erraldoiak itxaropena du Qatarrerako tranbia bat eraikitzeko kontratua (300 milioi euro) eskuratzeko. Munduko per capita errentarik handiena du Qatarrek, hori ere ikasi dut gaur. Dirua...
Read More

Iruzkin berriak