Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Arias Cañete, Europako ekologistek inola ere nahi ez duten komisarioa
Atalak: Ingurumena
Klima aldaketaren aurkako politika petrolio-konpainietan interesak dituen norbaiten esku uztea ez da ondo hartua izan.
Europako Legebiltzarrak datozen egunotan jakinarazi beharko du Miguel Arias Cañete, Europako Batzordeak proposatutako hautagaia, Energia eta Klima Ekintza komisarioa izateko pertsona egokitzat ote duen. Irailaren 10ean Jean-Claude Juncker EBko presidenteak publikoki iragarri zuenetik, espainiar ministro ohiaren hautagaitzak ezkerreko taldeen eta, batez ere, ekologisten kritika ugari jaso ditu.
Arias Cañete kargurako proposatu izanak ezinegona eragin du askorengan. Ezkerreko hainbat alderdi espainiarrek agiri bat zabaldu dute #StopCañete! lelopean, gutxienez 75 legebiltzarkideren atxikimendua eskuratu duena (guztira 751 dira). Gainera, protesta ekintza baterako deia egin zuten urriaren 1ean, Miguel Arias Cañete Legebitzarreko Industria-Energia eta Ingurumen Batzordeen aurrean agertu baino ordu gutxi lehenago. Agerraldi horretan, berriki arte Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroa izan denak hiru orduz erantzun behar izan zien diputatuen galderei.
Batzordeak komisario izateko hautagai izendatu dituen guztiek egin behar dute era horretako agerraldi bat. Ondoren, Legebiltzarrak proposatutako Batzorde osoari eman behar dio baiezkoa edo ezezkoa, baina oso agerikoa bada hautagai bat gustuko ez duela, litekeena da presidenteak beste hautagai bat aukeratzea haren ordez. Ez da askotan gertatu, baina gertatu izan da.
Arias Cañete, urriaren 1ean Europako Legebiltzarraren aurrean egindako agerraldian. (Arg.: Olivier Hoslet /EFE).
Ekologisten kritika erabatekoa da: ezin dute irudikatu Arias Cañete baino pertsona desegokiagorik klima aldaketaren aurkako politika aurrera eramateko. Hainbat arrazoirengatik. Esate baterako, 2011tik aurtengo apirilera arte, Espainiako Ingurumen ministro modura izandako jardunagatik. Juan Lopez de Uralde Equoko bozeramaileak eldiario.es egunkari digitalean esan bezala, Arias Cañete “espainiar berriztagarrien industria desegin duen, eta energi politika frackingean, hidrokarburoen esplorazioan eta nuklearren jarduna luzatzean oinarritu duen” gobernu bateko kidea izan da.
PPko politikariak agudo erantzun die salaketa horietako batzuei, esanez erabakiok berak ez baizik eta Jose Manuel Soria Energia ministroak hartu zituela. Lopez de Uraldek azpimarratzen du, ordea, Ingurumen ministeriotik bertatik atera zirela, Arias Cañeten gidaritzapean, ingurumenari kalte egingo dioten zenbat erabaki, hala nola Kostalde legearen erreforma. “Eta bere alderdiak, PPk, ez dauka jarrera argirik klima aldaketaren jatorri antropogenikoaz”, gehitu du Espainiako Greenpeaceko zuzendari ohiak.
Petrolioaren industriarekin lotura
Baina larriena, akaso, interes gatazkak dira. Irailaren 10ean, komisario izateko hautagaitza ezagutu zen egunean, Arias Cañetek akzioak zituen petrolio-konpainia bitan: Petrolífera Ducar eta Petrologis Canaris. Are gehiago, bietan ere administrazio kontseiluko presidentea izan zen 2011n ministro kargua eskuratu arte.
Zer gerta ere, Miguel Arias Cañetek fite saldu zituen aipatutako konpainietako akzioak. Irailaren 18an, hain zuzen. Interes gatazkarik inork leporatu ez diezaion egin omen du; arazoa da bi enpresak komisariogaiaren senideen kontrolpean daudela. “Koinatuarena kontatu!”, oihu egin zion baten batek Europako Legebiltzarraren aurrean jesarri zenean, klima aldaketaren aurka nola borrokatuko duen azaltzera.
Eguneraketa: milaka sinadura haren aurka Europa osoan
Petroleoburu bat ingurumen komisario? Galdera hori egin eta sinadura bilketa egiten ari dira Arias Cañeteren aurka. Ehunka mila bildu dituzte egun gutxian, eta unez une gora doa.