Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
Atalak: Energia
Juantxo Estebaranzek Hego Euskal Herriko energia ereduen bilakabidea eta erresistentziak gogoratu zituen bere hitzaldian (Estebaranzek utzitako argazkia).
Gasteizko Energia Jardunaldien lehen eguna izan zen atzo. Energia, garapena eta erresistentziak hizpide, eta lehen hizlaria Juantxo Estebaranz, historian doktorea eta kapitalismoaren aurkako aktibista ezaguna. Berak jaurti zuen, beste era batera formulatuta bada ere, izenbururako hautatu dudan galdera.
Hego Euskal Herrian azken 50 urteotan izandako aldaketen gainbegiratua egin zuen Estebaranzek bere hitzaldian. Aldaketak jendartean eta horiei lotuta aldaketak energia ereduetan, agian zuzenago litzateke alderantzizko ordena erabiltzea. Edozelan, haren aurkako erresistentzien bitartez aztertu zuen bilbotarrak bilakabide hori, aktibismoaren betaurrekoak jantzita hortaz. 50eko hamarkadatik 70ekora frankismoak bultzatutako uraren zikloaz jardun zuen; sasoi hartan, agintariek sustatutako urbanizazio eta proletarizazio prozesua izan zen Espainiako Estatuan –landaren kalterako–, eta Estebaranzen esanetan aldaketa hura gauzatzeko behar zen energiaren %95 urtegietatik eskuratu zen.
60ko hamarkadan zentral nuklearrak gonbidatu zituzten energiaren festara, eta hogei urte geroago, zentral termikoak. Erresistentzia borroka handien garaia ere hortxe hasi zen; Euskal Herrian, zer esanik ez, Lemoizen kontrako mobilizazioekin batez ere. Pixkanaka, 1992. urteko mugarri garrantzitsura iritsi zen Estebaranzen kontakizuna: Rioko lehen gailurraren urtea izan zen, garapen jasangarriaren erditzea. Edo behintzat, bataioa. Estatubatuar kapitalismoa bera, mundu finituan bere ereduak irauterik ez zuela ohartuta, berriztagarri izendatutako energiak bultzatzen hasi zen, baina beti ere lehengo jendarte ereduari eutsiz, eta ez, inolaz ere, sistemaren kontrola duten jendarte eredu berriak bultzatuz.
Boroako zentral termikoa, Zornotzan (Arg.: Kepa Diez Ara, CC By SA).
Hamarkada bat geroago, kapitalismoa jabetu egin zen berriztagarrietatik energia guztiaren %20 baino gehiago ez zuela lortuko, eta energi iturri nagusia erregai fosilak izango zirela oraindik. Zentral termiko mota berria hasi zen orduan indarrean jartzen: ziklo konbinatukoak. Behin horretara iritsita, Boroako zentralaren kontra egindako borroka azpimarratu zuen Estebaranzek. Oso erresistentzia handia izan zen, baina proiektuaren sustatzaileek tinko eutsi zioten beren helburuari, eta zentrala egin egin zuten.
Hor bota zuen Estebaranzek bere galdera: borroka protokolo guztiak gauzatuta ere, tokian tokiko erakundeak proiektu baten aurka jartzea lortuta ere, sustatzaileek aurrera jarraitzen badute, zein da egin beharreko hurrengo urratsa?
Erantzuna ez duzue hemen aurkituko.
Eguneraketa (2013-V-10): Jardunaldien lehenengo saioko hiru hitzaldien audio osoa duzu lotura honetan. Dena dago gaztelaniaz.