Mundua ez da biribila
    Hasiera » Energia » Frackinga: momentu egokiaren zain?
    ots05 0

    Frackinga: momentu egokiaren zain?

    Atalak: Energia, Ingurumena

    (Argazkia.: Ed Andrieski/AP).

    (Argazkia.: Ed Andrieski/AP).

    Kronika gehienen arabera, euskal herritar arruntok 2011ko urrian-edo izan genuen lehen aldiz frackingaren berri, Patxi Lopez artean lehendakaria AEBetara egindako txango entzutetsua medio. Gogora ekarri nahi nuke, hala ere, urte hartako urtarrilean honako oharra zabaldu zuela euskal kazetari batek:  “Ikasi hitz berri hau: fracking. (…) Fracking entzun eta irakurriko dugu sarritan gaurgero”. Bai asmatu ere, gure Pello Zubiriak!

    Gaia oso garrantzitsu bihurtu dela ezin ukatu. Askoren galdera zen eta da: oposizioan egon bitartean frackingarentzat moratoria eskatu duen EAJk, zer jarrera izango du behin Jaurlaritzara itzulita? Joan den astean sailburu bik publikoki hitz egin dute gaiaz. Biek, Ana Oregik bezala Arantza Tapiak, Ingurumenaren eta Garapenaren arduradun nagusiek hurrenez hurren, hauteskundeen aurreko jarrerari eutsi diote: gaur-gaurkoz, ez dago segurtatuta frackinga segurua denik, eta beraz baztertuta dago gasa ustiatzeko teknika modura.

    Arantza Tapia, EAEko Garapen Sailburua (Arg.: J.M. Peman).

    Arantza Tapia, EAEko Garapen Sailburua (Arg.: J.M. Peman)

    “Gaur-gaurkoz”, “oraindik”, “momentuz” eta antzeko adberbioak mezuan argi eta garbi ager daitezen kontu handiz ibili dira sailburu biak, edo nire irudipena da? Hasteko, garbi eduki behar da alde handia dagoela EAJk (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) defendatzen duenaren eta frackingaren aurka azaldu diren gainerako elkarte-talde-alderdiek diotenaren artean, aurreko Jaurlaritzaren aurkakotasunean, batzuetan, elkar besarkatu duten arren: EAJk gasa ustiatu nahi du. Frackingaren aurkari puruek –barka atrebentzia– ez bezala, EAJk uste du gasa ustiatzea klima aldaketaren aurkako borrokarekin bateragarria dela. Jeltzaleek erregai fosilik gabeko etorkizun bateranzko trantsiziotzat dute gasa, Javi Carro legebiltzarkideak hau sinatzen duenari azaldu zionez. Arazoa frackinga da: demostratua dago ez dela segurua, beraz itxaron dezagun teknika seguru bat garatu arte.

    Ana Oregi, EAEko Ingurumen sailburua (Arg.: www.irekia.euskadi.net).

    Ana Oregi, EAEko Ingurumen sailburua (Arg.: www.irekia.euskadi.net).

    Frackingaz galdetu dietenean, Oregi eta Tapia sailburuek ingurumenaren arloko legedia errespetatu beharra azpimarratu dute, azpimarratu beharra balego bezala. Baina, noiz eta nork erabakiko du teknologia segurua dela? Ez dezagun ahantzi gaur egun badagoela frackingak inongo arazorik sortzen ez duela dioenik. Horien artean, eta hau bai azpimarratzekoa, Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den SHESA konpainia publikoa. SHESAko arduradunek iritziz aldatu beharko dute nagusi berrien aginduz, edo pixkanaka, ia oharkabean, EAJk aurkituko du “orain bai, orain frackinga egin daiteke beldur gabe” esateko momentu aproposa? Ez naiz Pello Zubiria bezain ona aurreikuspenak egiten eta ez naiz ausartuko gehiegi bustitzera, baina seguru nago gauza batez: korapiloa askatzeko orduan, faktore nagusia ez da ingurumenaren babesa izango.

    EAJ atakatik ateratzeko bide bat, akaso, Frantzian indarra hartzen ari dena da: fracking hitza itsusia denez, esan diezaiogun beste era batera. Louisianako Unibertsitateak egin berri duen ikerketa baten arabera, fracking izenaren ordez beste bat erabiltzen denean, gauza bera adierazteko bada ere, herritarrek hartaz duten iritzia asko leuntzen da. Badirudi fracking berbak oso bizi dakarkigula gogora hausturaren ideia. Horregatik enpresa-jabeak hasi dira, haustura hidraulikoa (gaur-gaurkoz, oraindik, momentuz) debekatuta dagoen Frantziako Estatuan, hizkera amultsuagoa erabiltzen, ia erotismoaren eremuan sartzeraino. Haitzari masajea emateaz hitz egiten da orain, edo haitza kitzikatzeaz, bere hidrokarburoak aska ditzan.

    Fracking hitza ez omen da herritarren gustuko. Hobe masajeaz hitz egitea.

    Fracking hitza ez omen da herritarren gustuko. Hobe masajeaz hitz egitea.

    Ikusiko da norainoko arrakasta duen gudu terminologikoak. Badaezpada, izan gogoan Frantziako elkarte ekologistek, bere momentuan, mesfidantzaz hartu zutela frackinga debekatzeko Parisek egin legea, haren benetako helburua, ingurumena babestea beharrean, gizarte mugimendua lokarraraztea zelakoan, behin giroa lasaituta berriz asmo zaharrei ekiteko. Ahots kritiko horiek diotenez, legea ez da behar bezain zehatza frackinga zer den definitzeko orduan. Izendapenaren kontua anekdota bat baino askoz gehiago izan liteke.

    Eguneraketa: Artean ez nekien, baina azken paragrafoa idatzi nuenerako, legearen definizio ezari aurre egiteko urratsa egina zuten Frantziako Asanblea Nazionaleko hainbat diputatuk, ia denak Europe Ecologie alderdikoak. Urtarrilaren 16an aurkeztu zuten lege proiektu bat, hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa eta ustiaketa debekatzeko eskatuz, erabiltzen den teknika edozein dela ere. Nafarroako Fracking Ez plataformak frantsesez eta gaztelaniaz jasota dauka bere webgunean lege proiektuaren testua.

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

     

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak
    • Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
    • Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA