Mundua ez da biribila
    Hasiera » Ingurumena » Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
    urt18 0

    Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Atalak: Ingurumena, Osasuna

    Eurobarometroak berriki egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen %79 kutsaduraren aurkako politika gogortzearen alde dago (Arg.:Reuters).

    Eurobarometroak berriki egindako inkesta baten arabera, EBko biztanleen %79 kutsaduraren aurkako politika gogortzearen alde dago (Arg.:Reuters).

    Europar Batasunak, bere hiritarren biriketara sartzen denaz kezkatuta agidanez, Airearen Urtea izendatu du 2013, eta kutsadura atmosferikoari buruzko araudia hobetzeko konpromisoa agertu du. Zuk, Europako hiritar horrek, martxoaren 4ra arte duzu aukera zure iritzia edota proposamenak emateko, horretarako propio zabaldu den kontsulta publikoaren bitartez.

    Hona kontsultaren webgunea gaztelaniaz eta frantsesez; galdetegia ingelesez besterik ez dago (pdf), ordea. Hizkuntza kontuak oztopo ez badira zuretzat, eta gogoa baduzu, Europako Batzordeari gogorarazi ahal izango diozu gaur egungo araudiak erroan duela gaitza: substantzia kutsagarri askorentzat ezarrita dituen gehienezko balio onartuak sano handiagoak dira Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen dituenak baino.

    Horregatik apur bat harritzen nau –hitz gogorragoak ez erabiltzearren– Europar Batasunak hau esateak: “Kutsadura atmosferikoak 350.000 heriotza goiztiar eragiten ditu oraindik EBn”. Aurrerapausoak eman diren arren kutsatzaile batzuek arazoak sortzen jarraitzeagatik kezka agertzen du Europako Batzordeak, “maiz gainditzen baitituzte segurtasun mugak”. Nola ez da hala izango, EBk segurutzat duenaren eta benetan segurua denaren artean hain tarte zabala egonda?

    Trafikoa da kutsadura atmosferikoaren eragile nagusia.

    Trafikoa da kutsadura atmosferikoaren eragile nagusia.

    Hori guztia esan diezaiokezu EBri zabaldu duten kontsultaren bitartez, baina ikusteko dago noraino aintzat hartuak izango diren zure hitzak. Arerio gogorrak dituzu eta. Komeni da gogoratzea, ikerketa zientifikoek kutsaduraren ondorioak uste baino latzagoak direla esaten joan ahala, kontrako norabidean ibili dela Europa, arautegia bigunduz alegia. Sektore batzuei galera handia ekarriko lieke herritarren osasuna benetan babestuko lukeen araudi bat betetzeak. Eta sektore horien ahotsa zurea baino sarriago entzuten dute EBn erabakiak hartzen dituztenek. Bruselan 15.000 lagun inguru dabil lobbygintzan –2007ko datua da, aldatzekotan handitzeko izango zen–, zureak ez beste batzuen interesak defendatzen.

    Hori nahikoa ez balitz, 2011ko azaroan hainbat erregiotako gobernuek malgutasuna eskatu zioten Europako Batzordeari, legedia osatzean. Hau da, zenbait eskualderen ezaugarriak kontuan har zitzatela. Oso eskualde industrializatuez ari gara, eta bertan bizi direnen osasuna behar bezala babestea garesti atera ahal zaie… batzuei.

     

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

     

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila - [...] Joan den astean esan genuenez, EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egin erabakiko du aurten. Zehaztu beharreko gauza ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak
    • Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
    • Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA