Mundua ez da biribila
    Hasiera » Ingurumena » Historia europar bat
    Abe21 0

    Historia europar bat

    Atalak: Ingurumena, Osasuna

    A bisfenola etengailu endokrinoa biberoiak egiteko erabili izan da.

    A bisfenola etengailu endokrinoa biberoiak egiteko erabili izan da.

    Etengailu edo disruptore endokrino esaten zaio hormonen funtzionamendu arrunta oztopatzen duten zenbait substantzia toxikori. Ez ditugu aspaldiko ezagunak; 90eko hamarkadako lehen urteetara arte ez ziren hasi zientzialariak orobat onartzen substantzia horien toxikotasuna. Oso litekeena da etengailu endokrinoek rol garrantzitsua izatea gaixotasun askoren garapenean: diabetesa, loditasuna, zenbait minbizi mota… Fetuaren garapenari kalte egin diezaioketela eta gizonezkoen antzutasunarekin zerikusia eduki dezaketela ere uste da. 

    Ia 900 balizko eta ez hain balizko etengailu endokrino izan dira identifikatuak gaurdaino. Horien artean, glifosato herbizida, A bisfenola eta ftalatoak, azken bi horiek kontsumo arrunteko hamaika produkturen osagai direnak, eta ez dira bakarrak. Lobbyen lana hurbiletik aztertzen duen Corporate Europe Observatory (CEO) elkartearen esanetan, disruptore endokrinoen arriskuez gehiago jakin ahala, substantzia horiek merkaturatzen dituzten enpresek hainbat taktika erabili dituzte, nola haien erregulazioa atzeratzeko hala haien kalteez zalantzak sortzeko. Batez ere, CEOk azpimarratzen du zeregin horretan ECETOC eta CEFIC elkarteek izandako garrantzia; bien jarduna da Europar Batasunaren aurrean industria kimikoaren interesak babestea.

    Ondorioz, dio CEOk, EBn oraindik indarrean dagoen araudia ez da egokiena produktu kimikoen propietate disruptoreak neurtzeko. Nolanahi ere, Europar Batzordeak, azkenik, erregulazioari ekitea erabaki zuen 2009an. Horretarako lehen urratsa definizio bat ematea zen; lehenbizi, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ikerketa bat egiteko eskatu zuen. Lan horren ondorioz, txosten bat argitaratu zen aurtengo urtarrilean (etengailu endokrinoen definizio zabal ematen duena), eta harrezkeroztik Ingurumen Zuzendaritza gaiari buruzko ekimen zabala ari da garatzen, aditu askoren parte-hartzea barne.

    Urrian etorri zen ezustea: Osasun eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak iragarri zuen EFSAri (Europako Elikagaien Segurtasunerako Agentzia) eskatuko ziola iritzi zientifiko bat, elikagaietan disruptore endokrinoen balizko presentziak pertsonen osasunean zein ingurumenean eragingo lituzkeen kalteez. Ustez, martxoan eman behar du EFSAk bere iritzia.

    Hura ikusita, Osasun eta ingurumen gaiez arduratzen diren hainbat GKEk azalpenak eskatu zizkioten Europar Batzordeari. Batetik, jakin nahi zuten ea zergatik hartu behar zuen bere gain Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzak ordurako beste zuzendaritza batek hasita  zeukan lana. Bestetik, eta are garrantzitsuago, GKEek galdetu zuten nola litekeen disruptore endokrinoei buruzko iritzia eskatzea EFSAri, kontua izanda organismo horrek gaiarekiko agertu izan duen jarrera polemika iturri izan dela. Esaterako, EFSAk muzin egiten dio bai ebidentzia zientifikoari bai AEBetako Toxikologia Programa Nazionala bezalako erakundeen adierazpenei, eta ez du oraindik onartzen A bisfenola etengailu endokrinoa denik. “EFSAk ez die jaramonik egin nahi milaka ikerlani eta endokrinologiaren alorrean hamarkadetan egindako ikerkuntzari”, adierazi du Frederic vom Saal estatubatuar endokrinologoak.

    CEOk zalantza agertzen du, Osasun eta Kontsumo Zuzendaritzak egindako jokaldiaren helburua industria kimikoa lasaitzea ote den. Hipotesi horren arabera, aurrez Ingurumen Zuzendaritzak abiarazitako prozesua asko oinarritzen zen industriaren eraginetik aske egindako ikerkuntzan. Agian industriak espero du, galdetzen du CEOk, EFSAk etengailu endokrinoen definizio estuagoa emango duela, eta ondorioz produktu asko aztertuak izatetik libratuko direla?

    EFSAn gaia aztertzeko eratu den batzordeak hamazortzi kide ditu. Stéphane Horel kazetariak egindako ikerketaren arabera, horietatik zortzik interesak dauzkate industrian, eta beste hiruk Alemania eta Erresuma Batuko administrazioa ordezkatzen dute. Bi estatu horiek dagoeneko onartua dute etengailu endokrinoen definizio bat, ahulegia aditu askoren ustez. Bestalde, hamazortzi kideetatik lauk baino ez dute curriculum esanguratsua etengailu endokrinoen azterketan, eta euretako bakarra ere ez da aritu giza-endokrinologiaren eremuan. Azkenik, Pesticides Action Europe elkarteak dio gehienak ez direla zientzialari aktiboak, alegia, ez dute ia ezer argitaratu azken bost urteetan.

    CEOren azken galdera, eta nirea: norainoko askatasunez jokatu du EFSAk “aditu” talde hori osatzerakoan?

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila - [...] erabakia ez da loteslea, baina Batzordeak kontuan hartu beharko du legedia garatzean. Beste indar batzuk ere badira jokoan, eta ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Zeru arrosa, fracking segurua
    • Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA