Mundua ez da biribila
    Hasiera » Gizartea » Biolin-jotzaileari konektatutako emakumea
    Aza06 0

    Biolin-jotzaileari konektatutako emakumea

    Atalak: Gizartea

    Ernst Haeckel (1834-1919) alemaniar biologoak egindako irudi honetan hainbat espezietako enbrioien garapena konparatzen da. Gizakia eskuma-eskumakoa da.

    Ernst Haeckel (1834-1919) alemaniar biologoak egindako irudi honetan hainbat espezietako enbrioien garapena konparatzen da. Gizakia eskuma-eskumakoa da.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Joan den astean Argian kaleratu genuen abortuari buruzko erreportajean, zenbat gauza geratu zitzaidan esateke! Konparazio baterako, Mendebalde deritzon honetan abortuaren aurkako mugimenduaren gorakadaz zertzelada batzuk –begira hemen eta hemen– emateko gogoz lotu nintzen; edo, zehazte aldera, Espainiako Gobernuak mugimendu hori diruz nola saritzen duen kontatzeko. 

    Hala ere, zerbaitek min egin bazidan, Gloria Marin feministak idatzitako Biologia eta bioetika alderdiak abortuaren eztabaidan dokumentuaz luzeago ez jardutea izan zen. Uste dut merezi duela pasarte batzuk euskaratzea:

    Biziaren aldekotzat agertzen den diskurtsoan behin eta berriz agertzen den gai bat da biziaren eta giza-biziaren arteko nahasketa, edo giza biziaren eta pertsonaren edo gizakiaren artekoa. Hierarkia katolikoak eta eskuinak etengabe esaten dute ernaltzetik bizia dagoela. (…) Zigotoak bizia du? Noski, bizirik ez balego ezin izango luke ugaldu. Bizi orok dauka bizitzen jarraitzeko eskubidea? Hori defendatzea oso zaila da: bakterioak zelula biziak dira, eta lixiba eta antibiotikoak erabiltzen ditugu; letxugak ere bizirik daudela batzen ditugu. Zein bizi mota dauka ernaltzearen produktuak? Zigotoa zelula mikroskopikoa da. (…). Giza biziak mila milioika zelula duen gorputza eta ondo koordinatutako organoak –tartean burmuin bat– behar ditu.

    Aukeratzearen aurkako diskurtsoek behin eta berriz esaten digute “sorkundearen unea”-rekin bat hasten dela bizitzeko eskubidea. Errealitate materialean, ordea, ez dago “sorkundearen une”-rik, hau da, ez dago ezerezetik –eskubide gabeko zelulak– pertsonaranzko urrats dramatikoaren baliokidetzat har daitekeen berehalako gertakaririk. Ernaltzeak hainbat etapa dituen prozesua da (…), zeinetan gertatzen da pertsona eratzen duen aldaketa?

    Hainbat egilek azaldu duenez, gaur egungo amatasunaren mitoa sortu zen estatu-politikariak ohartu zirenean populazioa dela nazioen ondasunik handiena –eta haien ejertzitoen zimendua–, eta beraz haur-hilkortasuna kezka iturri bihurtu zenean. Umezaroaren higienearekin batera haurdunaldiaren higienea sortu zen, eta ondorioz, profesionalen kontrola. Orain mitoak eskatzen digu, seme-alabak maitekiro zaintzea ez ezik –haien biziraupena ziurtatzeko–, gure umeak ahalik eta perfektuen izatea, eta urrats bat harago joanda, fetuaren ongizateaz arduratzea. Dagoeneko mende eta erdi daukan korronte horrekin batera, beste bat garatu da azken hamarkadetan: haurdunaldiari lotutako interes ekonomiko handiak (….). Ez da mende bat igaro pertsona izateko bataiora bizirik iritsi behar zen garaitik, eta orain familia-albumak lehen ekografiarekin hasten dira.

    Ezin zaio inori inposatu bere gorputzarekin egin nahi ez duena egitea, “inor” hori emakumea bada ere, eta fetuari balioa aitortuko bagenio ere. Judith Jarvis feminista iparramerikarrak alegiazko egoera batekin esplikatzen zuen hori. Emakume bat itzarri da eta konturatu da biolin-jotzaile bikain bati, gizartearentzat baliotsua den pertsona bati, konektatuta dagoela. Hurrengo bederatzi hilabeteetan emakumeak dena partekatu behar du harekin; deskonektatzen bada, biolin-jotzailea hil egingo da. Behartu daiteke emakumea lotura hori mantentzera? Ez (…). Odola emateko garaian ere aukeratzeko eskubidea daukagu. Hori baliagarria bada onuraduna pertsona bat denean eta ematea behin gertatzen denean, are baliagarriagoa izango da fetu bat hainbat hilabetez mantentzeari dagokionean.

     

     

     

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak
    • Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
    • Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA