Mundua ez da biribila
    Hasiera » Politika » Getxoko arma negoziantea
    urr16 0

    Getxoko arma negoziantea

    Atalak: Politika

    Pedro Morenes.

    Pedro Morenes.

    Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste.

    Kargu publiko horietan jardun aurretik sektore pribatuan aritutakoa zen, eta horra itzuli zen PPk boterea galdutakoan, 2004an. Urtebete geroago Instalaza S.A., armagintzaren eremuko konpainian sartu zen kontseilari (sosik kobratu gabe bere hitzetan). Eta 2010ean Espainiako sekzioko zuzendari nagusi izendatu zuten MBDAn, misilak fabrikatzen dituen transnazional europar batean.

    Baina itzul gaitezen Instalazara. 2008ra arte, enpresa hori izan zen Espainiako luku-bonba ekoizle nagusia. Urte hartan, arma mota hori legez kanpo utzi zuen Dublingo Hitzarmenak, eta Madrilgo Gobernuak iragarri zuen ez zela halako bonbarik egongo Espainian 2009ko ekainetik aurrera. Instalazak salaketa jarri zuen Gobernuaren aurka erabaki horregatik, eta 40 milioi euroko kalte-ordaina eskatu zuen.

    2011n, PP boterera itzultzeaz batera, beste sektore batzuetan bezala armagintzan edo, eufemismoa erabiltzearren, defentsan, ate birakariek zein ondo funtzionatzen duten agerian geratu zen hamaikagarrenez: Defentsa ministro izendatu zuten Pedro Morenes, eta 2012ko udaberrian, epaitegiek Instalazari arrazoi eman eta estatuak 40 milioi euroak ordaindu behar zizkiola esan zuten. Momentuz, Gobernuak helegitea dauka jarrita epai horren aurka. Aurtengo urtarrilean, Morenesek Instalazarekin lotura eduki zuela jakin zenean, ministroak Diputatuen Kongresuan adierazi zuen 2007an eten zuela lotura hori; luku-bonben afera gertatu baino lehenago, beraz. Aldiz, hainbat hedabidek frogatu zuten Morenes gezurretan aritu zela –PPren Gobernuak “huts” bat izan zela argudiatu bazuen ere–, Instalazako kontseilari jardun baitzuen 2009ra arte. Izan ere, jardun horren etetea 2011ko irailean jakinarazi zen ofizialki Zaragozako Merkataritza Erregistroan. Hau da, hauteskundeak baino aste bi lehenago.

    (Artikulu hau ARGIAren 2.341. zenbakian argitaratuko da).

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Zeru arrosa, fracking segurua
    • Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA