Mundua ez da biribila
    Hasiera » Osasuna » Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du
    Aza28 0

    Elikadura-alergiak bikoiztu egin dira hamar urtetan, eta batzuetan euria egiten du

    Atalak: Osasuna

    Hilaren 10etik 12ra Elikadura-Alergiei buruzko Nazioarteko Sinposiuma egin da Bartzelonan. Besteak beste, EuroPrevall egitasmoaren txostena aurkeztu dute bertan. 25 herrialdetan egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu txostenak; hemeretzi Europakoak. 100.000 lagunen kasua aztertu dute ikerlan eskergaren egileek, eta ondorio nagusia da, nire aburuz behintzat, elikagaien ondoriozko alergiak azken hamar urteetan bikoiztu egin direla.

    Dokumentu honetan (PDF, gaztelaniaz) txostenaren laburpena aurkituko duzue. Gauza asko esaten da hor. Montserrat Fernandez Rivas doktoreak, EuroPrevall-eko ikertzaile nagusietako batek, honela azaldu ditu lanaren helburuak: “Elikagaiek eragindako alergien benetako egoera ezagutu nahi genuen, haren prebalentzia neurtu, diagnosirako metodo berriak garatu eta, batez ere, patologia horren kostu sozioekonomikoa, hala nola Europako biztanleen bizi-kalitatean daukan eragina zehaztea”.

    Hamar urtetan bikoiztu egin dira alergiak, eta igoera horren zergatiaz ez duzu hitzik aurkituko dokumentu osoan. Nola liteke? Prebentziorako armak garatzea ez litzateke lehentasunezkoa izan behar (diagnosia zein tratamendua hobetzearen garrantzia ukatu gabe)? Horrelako zifra kezkagarriek ez lukete zientzialarien jakin-mina piztu behar?

    Interneteko bilatzaileetan erantzun bila hasita, ahalegin handirik gabe iritsi naiz www.europrevall.org webgunera. Letra handian, hasierakoan, azaltzen dute EuroPrevall diziplina anitzeko egitasmoa dela, Europar Batasunean abiatua baina beste herrialde batzuk ere partaide dituena. 67 kidek osatzen dute: osasungintzako erakundeak, izena aipatzen ez den dozena erdi enpresa, alergiaren gaineko ikerkuntzan buru diren elkarteak (webguneak dio hori, ez nik)… Letra txikiagoan, ikus daiteke Institute of Food Research (Janariaren Ikerketa Institutua) delakoak mantentzen duela webgunea. Beste klik bat.

    Institute of Food Research Britainia Handiko erakunde bat da. Munduko liderretakoa da elikadura-osasunaren ikerketan eta elikadurarekin zerikusia duten gaixotasunen prebentzioan, betiere beren hitzetan. BBSRC delakotik finantzazioa jasotzen duen zortzi institutuetakoa bat dela ere kontatzen diote jakin nahi duen orori. BBSRC, berriz, Biotechnology and Biological Sciences Research Council-en siglak dira, alegia, Bioteknologiaren eta Biologia-Zientzien Ikerketa Kontseilua, Londresko Gobernuak sortutako erakundea.  BBSRCren erabaki organo gorenak hamazazpi kide ditu; horietatik zazpik, gutxienez, ardura-karguak edota akzioak dauzkate zenbait enpresa garrantzitsutan. Batzuk elikaduraren arlokoak (genetikoki eraldatutako organismoak merkaturatzen dituztenak barne), beste batzuk farmazeutikak. Datu horiek BBSRCren webgunean bertan daude.

    Hasieran aipatu dugun nazioarteko sinposiumera itzuliko gara orain. SEAICek antolatu du, alegia, Alergologia eta Immunologia Klinikoko Espainiar Elkarteak, zeinaren presidente eta presidenteordea, bide batez esateko, euskal herritar bi diren: Jose Maria Olaguibel mediku alergologo nafarra eta Ignacio Antepara, Basurtuko ospitaleko Alergologia Saileko burua. Dagoeneko ezagun dugun Montserrat Fernandez Rivas ere izan zen, orain urte batzuk, SEAICeko presidentea. Irabazi asmorik gabeko elkarte profesional eta zientifiko modura aurkezten dute beren burua, eta euren webgunean ikus daitekeenez, lotura estua daukate SEAICeko Fundazioa izeneko elkartearekin, irabazi asmorik gabe hori ere beraien aurkezpen-txartelari jaramon egin behar badiogu. Fundazio horrek patronatu bat du, zeinaren barruan dauden “Fundazioa diruz laguntzeko helburua duten patroi batzuk”, irakur bedi enpresa batzuk, hamazortzi guztira, den-denak industria farmazeutikoaren arlokoak. Laguntza ez da finantzaziora mugatzen: Fundazioa azpiegiturez eta giza-baliabide zein baliabide materialez hornitzeko konpromisoa daukate enpresa horiek.

    Ondo. Normala. Elikagaien eta sendagaien industriek ez badute interesik agertzen jaten dugunak eragindako alergiez, nork agertuko du? Kontua da ea zergatik ez dioten funtsezko galderari erantzuten: zerk eragin du alergien prebalentzia orain dela hamarkada bat baino bi aldiz handiagoa izatea? Zer aldatu da elikagaietan? Ala gu aldatu gara? Zergatik hitz egiten du hainbeste EuroPrevallek alergiak diagnostikatu eta sendatzeaz, eta hain gutxi prebenitzeaz? Airean utziko ditut galdera horiek, eta erantzun argia jaso bitartean hiritar txintxoa zaingo naiz eta ametitu egingo dut EuroPrevallen txostenak iradokitzen duena: alergiak bikoiztu dira… bikoiztu direlako.

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Kausa-ondorio (minbizia eta beste) - [...] zieten arreta eskaintzen txostenaren egileek, gorakada izugarri horren zergatiei erreparatu gabe. Artikulu honetan, txostenaren atzetik zer motako enpresak zebiltzan ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak
    • Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
    • Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA