Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Kukutza, biharamuna
Atalak: Gizartea
(Argazkia: M15M-Bizkaia)
Atzoko egun luzearen ostean, Kukutzaren desalojoak eragindako informazio guztia bilduta eta digerituta, analisi lasaiago baterako une egokia dateke oraingoa. ErNEk, Ertzaintzaren sindikatuak, hedabideei igorritako prentsa-oharra erabiliko dut abiapuntu gisa. Gaztelania hutsez bidali du ErNEk bere idazkia, ohi duenez. Merezi duelakoan, euskaratzeko lana neureganatu dut. Hona:
Gehiegi ez luzatzearren ez ditut puntu guztiak aipatuko, baina batzuk ezin utzi iruzkin gabe pasatzen. Hasteko, 2. puntuak dioena ez da guztiz zuzena, nire uste apalean. Bestelako irtenbideak bazeudela (oraindik badaudela) egia da, baina ez da egia alde guztiek aukera izan dutela horien bila aritzeko. Gizarte-mugimendua tematu da, tematu denez, alde guztientzat onuragarria izango den konponbidea lortzen, baina jaramon gutxi egin diote. Egoera birbideratzeko benetako giltza gutxi batzuen esku egon da, eta ez dute baliatu, oraingoz. Iñaki Azkunaren adierazpenak irakurri ostean, ez dirudi, gainera, Bilboko Udaletxeak asko aldatu duenik bere jarrera. Beste kontu bat da epaileak bihar zer ebatziko duen.
(Arg.: euskalherriasozialista.blogspot.com)
4. puntuari dagokionez, ez dut ezer esango Kukutza barruan gertatutakoaz, ez nuelako ikusi. Sinetsi beharko diot ErNEri segadaz beteta zegoela gaztetxea, gaztetxekoei sinetsi beharko diedan bezala ertzainek beren egoitza suntsitu zutela eta ez-ohiko bortizkeriaz jardun zutela bertan zeudenen kontra (ez dakit desalojo aginduak beren-beregi hala eskatzen zien, edo besterik gabe desalojoetarako poliziak darabilen esku-liburuak pasarte bat daukan horretaz). ErNEk ulertu ez duena, itxuraz, zera da: neurrigabe aritzearen salaketa batik bat gaztetxe kanpoko gertakariengatik egin dutela, ez lau tximaluzek eta hiru panfleto anarkistak, Euskal Herriko eragile askok baizik. Ez ErNEren, ez Rodolfo Ares sailburuaren hitzek, ez dituzte konbentzituko atzo Errekalden gertatutakoaren lekuko (non ez biktima) zuzena izan ziren ehunka lagun. Ertzainak eurak izan zirela erasotuak dio prentsa-oharraren 8. puntuak. Ez nago ados, baina ez dut eztabaidatuko; tantoa ErNErentzat. Alta, gaztetxeko eraso eta segadez defendatzeko modu zuzena espaloian dabiltzan auzokideen aurka mendeku hartzea da? Jesarrita eta eskuak altxatuta dauden manifestariak porraz behin eta berriz kolpatzea da? Argi eta garbi lanean ari diren kazetariei hitz zakarrez identifikazioa eskatzea da? Zirkulazio askerako eskubidea hainbat orduz galaraztea da?
(Arg.: La Onduladura)
Bada, beharbada bai, beharbada Ares jaunak eta ErNEk gogoan daukaten demokrazia ereduan atzoko polizia-operazioa neurrikoa izan zen. Beharbada benetan sinesten dute esaten dutenaz. Beharbada benetan has gaitezke beldurtzen.
Amaitzeko, hitz batzuk Legearen inperioaz eta agindu judizialez. Errekaldeberriz elkarteko abokatuari entzun nion, atzo, gaztetxearen eraiste-agindua errekurrituta dagoela, eta azken batean horregatik onartu zuela epaile batek agindu hori bertan behera uztea momentuz. Esaldi honek eman zidan atentzioa batez ere: “Hondatuta dauden eraikin askoren eraiste-aginduak urteak ematen dituzte bete gabe, norbaitek helegitea aurkeztu duelako. Zergatik ezarri behar diote Kukutzari erregimen juridiko berezia?”. Epaileak izango du azken hitza, bihar, baina bitartean, Rodolfo Aresek aipatutako hiru zaurituek dozenaka joan behar izan dute erietxera.
Konspirazioetan gehiegi sinestea leporatuko didate, baina ez esan erraz jartzen ez dutenik.