Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Japoniakoaren epe luzeko ondorioak: kutsadura nuklearra eta Lurraren biraketa-ardatzaren desplazamendua
Atalak: Gizartea
Fukushimako zentraleko leherketa.
Joxerra Aizpurua gure kolaboratzailearekin solasean nengoen aurrekoan, ARGIAn jorratzeko zientziari buruzko gai interesgarrien bila. Erregai fosilen ordezkoak aurkitzea zientziaren lehentasunetako bat dela ziostan Aizpuruak, eta honezkero hasita dagoen lasterketan posizio egokia lortu guran dabiltzala batzuk eta besteak. Horien artean, energia nuklearraren aldekoak. Aizpurua eta biok, bat etorri ginen energia nuklearrak oso istripu larriak eragin dituela, baina oso gutxi. Izatez, kontuan hartzeko moduko bi besterik ez, Txernobil eta Harrisburg. Iritzi publikoa konbentzituko balute segurtasuna erabatekoa dela, aipatuak bezalako salbuespenak ere ez direla berriro gertatuko… asko lukete irabazita nuklearraren aldekoek. “Gure hondakinen arazoa hutsaren hurrengoa da CO2-ak eragindako kalteekin konparatuta” mezua zabalduko lukete, Joxerra Aizpuruaren ustez.
Zein desberdin ikusten diren gauzak orain. Analistek eztabaidatzen diharduten bitartean ea Japoniakoa historiako bigarren hondamendi nuklear larriena den, edo dagoeneko Txernobilekoa ere gainditu ote duen, oso iraganekoa iruditzen zait ARGIA ondoko kafetegian izandako elkarrizketa hura. Egunero iristen zaigun informazio tsunamian, Japonia da orain gailen; lurrikarak eragindako katastrofeaz gero eta gutxiago hitz egiten da, ez dago astirik, Fukushimako zentralaren leherketak zer nolako kalteak eragingo dituen kalkulatzea da orain lehentasuna. Fukushima eta Garoña zein antzekoak diren gogorarazi digute batzuek, etxera etorrita. Eta ia oharkabean igaro den albiste hau ere aurkitu dugu anabasaren erdian: Ecologistas en Acción taldeak salatu duenez, Espainiako Gobernua “nuklearraren aldeko” diru-laguntzak ematen ari da. Hain zuzen, herri-lanak egiteko dirua banatuko dute Larrialdi Nuklear Planen barruan dauden udalerrietan. Hau da, zentral batetik hamar kilometrora edo gutxiagora daudenetan. Subentzioaren helburua da balizko ebakuazio batean erabiliko liratekeen bideak hobetzea. “Energia iturri arriskutsu batentzat sostengu publikoa erostea da hori”, protestatu dute ekologistek. “Udalerri nuklearrak irabazle suertatzen dira, beren azpiegiturak hobetzeko beharra daukaten beste batzuen kaltean”.
Ecologistas en Acción-en prentsa oharrarekin batera ia, berriro Japoniara eraman nauen Joxerra Aizpuruaren e-maila iritsi zait. “Bi dira berehala erantzun ezin izango diren galderak”, dio. Bata, nahiko agerikoa: “Batetik, istripu nuklearraren ondorioz, itxura batean salbu daudenetatik zenbat hilko dira datozen hamarkadetan jasandako erradiazioaren eraginez, eta zeintzuk izango dira kalte ekologikoak?”. Presarik gabe erantzutekoa, Japonian badakite zer edo zer horretaz: oraindik ez dute burutu Hiroshima eta Nagasakiko kalteen behin-betiko zenbaketa.
Bigarren galdera, berriz, nik orain arte aditu ez dudan gai bati buruzkoa da: “Lurrikararen ondorioz Lurraren biraketa-ardatza mugitu al da? Zer ondorio izan dezake horrek mundu osoko ingurumenean?”. Hau idatzi orduko, adituek, direnak direla, kalkulatu dute baietz, Japoniako lurrikarak hamar zentimetro desplazatu duela planeta gaixo honen biraketa-ardatza. Galderaren bigarren zatiari dagokionez, Joxerra Aizpuruak hitz ematen du erantzunen peskizan ibiliko dela astero ARGIAn idazten duen zientziari buruzko orrialdean.
Nik ere badut galdera bat, baina hau erretorikoa da: zenbat graduko lurrikara beharko da munduko politikagintzaren ardatza, hamar zentimetro ez baina pittin bat bederen, desplazatzeko?