Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Erregearen strip-teasea
Atalak: Gizartea
Hamarkada bi baino gehiago darama horretan, baina Bilbok ez du oraindik bere metamorfosia burutu. Eraldaketaren hurrengo pasarteetako bat Garellanoko ingurua goitik behera eraberritzea izango da, edo akaso hobe litzateke behetik gora esatea: aurreikusita dagoen auzunean 36 solairuko altueraraino iritsiko da eraikinetako bat, eta hogeitik gora aise egingo dute beste zenbaitzuk. Baina goazen astiro. Lehenbizi, hilabete honetan egingo den Udaletxeko Osoko Bilkurak proiektua onartu behar du, onartu egingo duela esan nahi dut, eta urte amaieran hasiko dira ez ezer eraikitzen, orain dagoena eraisten baizik. Hortxe bertan soldaduska egin zuten askoren oroiminak astindutxo bat jasango du seguruenik.
Garellano, airetik ikusita (Argazkia: Bilbao Ría 2000).
Bilbo industrialetik Bilbo industria-ostekora egiten den urrats oro ez txalotzea gaizki kontsideratutako jokamoldea da, eta hala ere noizean behin umeren batek “erregea biluzik dago eta!” oihukatzen du. Oraingoan, Basurtuko Auzotarren Elkarteak agertu ditu proiektuarekiko zalantzak, eta ez dira nolanahikoak. Hasteko, galdetzen dute, populazio egonkorra eta 17.000 bizitoki huts dituen hiri batek benetan behar ditu 1.052 etxebizitza gehiago? Bilbon hain urria den lurzoru publikoa horiek altxatzeko erabiltzea zilegi da? Bada, demagun baietz, zilegi dela. Baina orduan, zergatik 30 solairu baino gehiagoko dorretzarrak, auzoaren oraingo egiturarekin inolaz ere bat egiten ez dutenak? Bide batez, Basurtuko Auzotarren Elkarteak azpimarratu nahi du eratuko den espazio publikoa ez dela benetan publikoa izango, erdi-pribatua baizik, ia alde guztietatik eraikin berriek inguratuko baitute.
Hasieran esan dudanez, pasarte bat baino ez da Garellanokoa. Asko izan dira aurretik, eta izango dira aurrerantzean ere. Bilboren transformazioa eredu positibotzat hartua izan da mundu osoan, baina oso gutxi hitz egin da haren alde ilunez. Garellanoko proiektuak horietako zenbait biltzen ditu. Batetik, higiezin-espekulazioa; bestetik, gentrifikazioa: auzo baten “maila” igo, azkenerako bertan bizi zirenak alde egitera behartuta. Desagertutako industriak utzitako orube asko luxuzko eremu bihurtu dira. Espazio publikoa pribatizatu da, diote Garikoitz Gamarrak eta Andeka Larreak, gauzotaz berba egin duten apurretako bik, Bilbao y su doble liburuan. Egia da plaza, pasealeku, aretoak eraiki direla, museoren bat ere bai oker ez banabil; nola esan hori publikoa ez denik? Baina kontua da Guggenheimen aldamenean dagoeneko ez dela ageri garai bateko txatarra-biltzailea. Eta seguru ez dela Isozaki Atean bizi. Bilbotar gehienek txisteetan besterik ez daukate hainbeste diru.
Gauza hauetaz mintzatuko da datorren asteko ARGIAn erreportaje bat, hain justu –zin egiten dut ez zegoela planifikatuta– Iñaki Azkuna Bilboko alkateari egindako elkarrizketaren ostean. Gomendatzen dizuet: Sustrai Colinak primeran daki erregeak biluzten.