Mundua ez da biribila
    Hasiera » Osasuna » Minbizia
    ots28 0

    Minbizia

    Atalak: Osasuna

    (Argazkia: www.aorana.com)

    (Argazkia: www.aorana.com)

    Askotan aipatu ere nahi izaten ez dugun gaitza, bat-batean bere izen osoarekin agertzen hasi zaigu han-hemen. Euskal politikari ezagun batek esan du minbizia duela, egun batzuk lehenago Espainiako beste politikari batena jakin genuen, minbizia letra guztiekin, eufemismorik gabe, horiek norbait hiltzen denerako gordetzen ditugu, nonbait: “Gaixotasun luze baten ondorioz zendu da”.

    Osasunaren Mundu Erakundeak ere minbiziari buruz argitaratu du ohar bat, ohar deskriptiboa esaten diote beraiek, gaur zenduko den otsail honetan. Honela deskribatzen du OMEk gaixotasuna, edo zehatzago esanda, minbizi izenez ezagutzen dugun gaixotasun taldea:

    Munduan hilkortasun arrazoi nagusia da minbizia: 2008an haren ondorioz 7,6 milioi heriotza izan zirela estimatzen da (osoaren %13a)

    Tabakoa erretzea minbizia hartzeko arrisku-faktore garrantzitsua da. Alkohol kontsumo “kaltegarria” (sic), elikadura txarra eta ariketa fisikorik eza ere aipatzeko moduko faktoreak dira.

    Biztanleen diru-sarrerak ertainak eta txikiak diren herrialdeetan, minbizien %20ak infekzioetan du jatorria. Herrialde aberatsagoetan %9ra jaisten da portzentaje hori.

    Minbiziarengatiko heriotzen %30 baino gehiago prebenitu daiteke.

    Aurreikusten da minbiziarengatiko heriotza kopuruak handitzen jarraituko duela, eta 11 milioi baino gehiago izango dela 2030ean.

    Prebentzioari garrantzia ematen dio OMEk, nola ez. Minbizi kasuen heren bat inguru saihestu litezke, diotenez, ohitura osasungarriagoak izanda: ez erre, alkoholik ez edan edo edan neurriz, jan barazki eta fruta gehiago, kontrolatu gain-pisua, egin kirola, eguzkia gutxixeago hartu… Hirietan arnasarik ez hartu, gaineratu genezake, OMEk hirietako airearen kutsadura ere aipatzen baitu arrisku-faktore gisa. Gainerakoak, bi izan ezik (giza-papilomaren birusarekin kutsatzea, eta erregai solidoak erretzeagatik etxebizitzetan sortzen den kea), gure erruzkoak dira. Ez dugu geure burua behar bezala zaintzen, eta minbiziak gora egiten du. Noski, hirietan ez bizitzeko gomendiorik ez du egiten OMEk.

    Dominique Belpomme medikua ez dator minbiziari buruzko bertsio ofizialarekin  (Argazkia: Dani Blanco).

    Dominique Belpomme medikua ez dator bat minbiziari buruzko bertsio ofizialarekin (Argazkia: Dani Blanco).

    Beste batzuek ere hitz egiten dute minbiziaz, eta bestelako ikuspegiak eskaintzen dizkigute. Ez da denbora luzea Dominique Belpomme ekarri genuela ARGIAko orrialdeetara; oso garbi mintzatu zen mediku frantziarra, gaitzaren arrazoi nagusiez. Berrikiago, Pello Zubiriak idatzitako artikulu honen bidez, Marie-Monique Robin kazetariak ondutako Notre poison quotidien (Eguneroko gure pozoia) dokumentala estreinatzear dela jakin dugu. Seguru hor ere hitz egingo dela, luze, zabal eta batez ere sakon, minbiziaren gorakadaren zergatiaz.

    Minbiziaren kontra borrokatzeko makina bat ekitaldi antolatzen da munduan urtero. Horietan lortzen den dirua farmazeutiken negozioa mantentzera bideratzen dela salatzen dute askok, benetako tratamendu alternatiboak bilatu beharrean (Argazkia: cancer.iaea.org).

    Minbiziaren kontra borrokatzeko makina bat ekitaldi antolatzen da munduan urtero. Horietan lortzen den dirua farmazeutiken negozioa mantentzera bideratzen dela salatzen dute askok, benetako tratamendu alternatiboak bilatu beharrean (Argazkia: cancer.iaea.org).

    Le monde selon Monsanto gogoangarriaren jarraipena omen Notre poison quotidien. Ez daukat ikusita transgenikoen erraldoiari buruzko dokumentala, baina bai liburua irakurrita; inoiz ikusi dudan kazetaritza lanik onenetakoa, nire iritziz. Era guztietako pertsonaiak dabiltza harat-honat beraren orrialdeetan. Horietako bat da Samuel Epstein doktorea, Cancer Prevention Coalition (Minbizia Prebenitzeko Koalizioa) elkartearen sortzailea eta seguruenik Robinen lan berrian ere aipatua. Belpommeren ildo beretik, Epsteinek ez die egozten minbiziaren gorakadaren erru nagusia gure bizi-ohitura kaxkarrei, kutsadurari baizik. Lindanoa, pestizidak, elikadura-gehigarriak, airearen kutsadura… Cancer Prevention Coalitionen webgunean irakur daiteke minbiziaren gerra irabazteko benetako prebentzioari ekin beharko diogula… gaur egun ez bezala. “Minbizia milioi dolar askoko negozioa da oraintxe. Prebentzioa txarra da negoziorako? Txarra da farmazia-enpresentzat eta mamografien negozioarentzat. Industria horiek lotura estuak dituzte AEBetan politikak erabaki behar dituztenekin”. Cancer Prevention Coalition-ek, beste zenbait elkarterekin batera, behin baino gehiagotan salatu du American Cancer Society (Minbiziaren Elkarte Amerikarra) ofizialak ez duela sustatzen minbiziaren aurkako tratamendu alternatiboen ikerketa. AEBetan elikagaiak merkaturatzeko baimenak ematen dituen FDAri ere enpresekin eskuzabalegi jokatzea leporatzen diote. Bestela esanda, pozoia irensten dugula janariarekin batera. Eta “dugula” diot europarrak ez gabiltzalako estatubatuarrak baino askoz hobeto.

    OMEri ez diot ezer irakurri horretaz.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Kausa-ondorio (minbizia eta beste) - [...] honekin lotutako artikulua: “Minbizia” (2011-2-28) Etiketak: alergiak, Bularretako, Minbizia, Rafael [...]

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Unai Brea

    Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.

    @unaibrea Twitterren

    Jarraitu @unaibrea

    @unaibrea(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Zeru arrosa, fracking segurua
    • Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
    • Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
    • Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
    • Afganistango gerraren benetako arrazoiak

    Iruzkin berriak

    • Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
    • Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
    • Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
    • Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Otsaila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008

    Atalak

    • Artea
    • Bertsolaritza
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Ingurumena
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA