Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Castejón, Muskiz: arauak ad hoc
Atalak: Gizartea, Ingurumena
Gara egunkariak Jesus Mari Tomasi egindako elkarrizketa dakar gaur. Ribera + Centrales No (Erriberan zentral gehiagorik ez) plataformako kidea da Tomas. Dioenez, Nafar Gobernuak arau bat aldatu du legez kanpokotzat joa izan den proiektu bat aurrera atera ahal izateko. “Iragarri zutena egin dute, hain zuzen”, gehitu du Tomasek.
Castejóngo zentral termikoa (Argazkia: ecologistasextremadura.blogspot.com).
Hidrocantábrico enpresak Castejónen daukan zentral termikoa handitu zuenean, herriko etxeetatik 500 metro baino gutxiagora egin zituen hainbat eraikin, Garak dioenez. Legeak ezartzen du gutxienez 2.000 metroko distantzia egon behar dela. Jesus Mari Tomasek ordezkatzen duen plataformak salaketa ipini zuen eta Nafarroako Justizia Auzitegia Nagusiak arrazoi eman zien, ez behin, bitan baizik. Zentral termikoaren zabakundea legez kanpokoa da. Gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen epai horren kontra, baina ez du pazientziarik eduki edo agian garbi dauka helegiteak etorkizun beltza duela. Hala, Sanzen exekutiboak PSIS siglak dituen plan berria onartu berri du, zeinaren bitartez Hidrocantábricoren proiektua legearen barruan egongo den. Neurriko soinekoa egin diote zentralari, Tomasen hitzetan. Zentraleko arduradunek adierazi zutenean epaiak epai euren asmoekin aurrera segituko zutela, agian bazekiten zerbait.
Euskal Herriko beste muturrean, Muskizen, kezka handiz dakusate askok EAJk PSOErekin egin duen akordioa, Petronorrek beste 30 urtez (eta ez 40, hasieran esaten zen bezala) irauteko orain dagoen lekuan. Garaipen handi lez aurkeztu dute jeltzaleek eta hainbat hedabidek akordio hori. Gutxiagotan aipatzen da legedia moldatu behar izan dutela helburu horrekin; izan ere, orain gutxi arteko legeak eskuetan, Petronorrek luze gabe utzi beharko zuen hutsik orain betetzen duen espazioa, guztia ez bada bai behintzat gehiena. “EAJ eta PSOEren arteko paktua Itsasertz Legea saihesteko”, dio Meatzaldea Bizirik elkarteak bidali digun prentsa oharraren izenburuak. Gehiago zehaztu dute gero: alderdi biek adostu dute berriki onartutako Ekonomia Jasangarriaren Legeari zuzenketa bat ezartzea, Itsasertzeko Jabari Publikoa okupatzen duten findegiei beren kontzesioak luzatzeko aukera ematen diena. Orain arte ez bezala. Alegia, Petronorrek orain dagoen lekuan jarraitu ahal izateko propio egindako araua. Disimulu handirik gabe. Findegiko arduradunek lasaitasun osoz abiatu zutenean URF plantaren proiektua, itxuraz behintzat funtzionatzen hasi orduko itxi egin beharko zuten arren, agian bazekiten zerbait.
Petronor (Argazkia: www.cecotrans-biz.com).
Egunotan, beste askotan bezala, mila eta bat adierazpen entzun/irakurri dugu zuzenbide estatuaren tinkotasuna, zorroztasuna, irmotasuna… aldarrikatzen. Baina Castejóngo Jose Mari Tomasek gogorarazten duenez, zuzenbide estatua oso gauza malgua da. Ia beti alde berera tolesten da ordea, hori da arazoa.