Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Euskal udalerrien izenei buruz (II): Zornotza vs. Amorebieta-Etxano
Atalak: Euskara, Gizartea
Euskaltzaindiak dio Zornotza dela Bizkaiaren erdi-erdian dagoen udalaren izena. Udalak dio Amorebieta-Etxano dela. Hiru izenak euskal izen jatorrak dira, hirurak zuzen idatzita daude bere horretan, baina… Bestelako arrazoiek eragin dute desadostasuna, ikus dezagun zelan.
Ohitura hartu dugunez gero, Mikel Gorrotxategiren ezaupide entziklopedikoez baliatuko gara oraingoan ere. Hark esanda dakigu Zornotza dela, historikoki, gaur egun udaletxea dagoen lekuaren izena. Amorebieta, berriz, ibaiaren bestaldekoa zen, eliza zegoen aldea. Hirugarren elementua, Etxano, mendi tontorreko herrixka bat zen eta da, orain dela ez hainbeste bere udaletxea zeukana. Xabier Amuriza bertan jaio zenean, berbarako, independentea zen Etxano. Garai batean, Zornotza izeneko parajeko dorrean egiten ziren batzarrak, Zornotzako batzarrak hain zuzen, eta han elkartzen ziren inguruko hainbat herri: Amorebieta, Etxano, Gorozika, Ibarruri, Muxika… Herri horietako gehienak Gernikan txertatu zirenean, batzarrak desagertu ziren.
Frankismoaren ostean, herriek euskarazko izenak berreskuratzearekin batera, Zornotza zelan izendatu hasi ziren eztabaidatzen. Batzuek Zornotza proposatu zuten hori zelako inguru osoaren izen komuna, baina norbaitek argudiatu zuen hala eginez Etxano izena galduko zela. Ipin diezaiogun orduan Zornotza-Etxano, esan zuten lehenbizikoek. A ez, inola ere ez, erantzun zuten Amorebietakoek. Eta irabazi. Izen ofizialtzat Amorebieta-Etxano hautatu zuten, baina Euskaltzaindiak Zornotza hobetsi zuen. Bertako euskaldunek ere bai, baina zaharrek, eta auskalo zenbat gaztek, “Zorrontza” ahoskatzen dute. Erdarazko jardunean Amorebieta erabiltzen da gehien, Bizkaian osoan esango nuke. Izenaren etimologia ez dago argi; urte bi eta erdiko ikerketa egin ondoren, hala adierazi zuten iaz Ane Olabarri eta Rakel Iruarrizaga filologoek, Zornotzako toponimiari buruzko lana aurkeztu zuten egunean. Ekitaldi hartan bertan, Mikel Gorrotxategik argi utzi zuen, hori bai, Amorebieta euskal izena dela, dezente zabalduta dago-eta Zornotzaren erdal ordaina deneko ustea.
Bidenabar: de facto, gogorarazten du Gorrotxategik, desagertzen ari da Etxano izena, Amorebieta-Etxano esatea oso nekeza delako. Eta desanexiorako berandu da.
Bihar: Eaurta, Otsagi eta Olazti
·Euskal udalerrien izenei buruzko erreportajea ARGIA aldizkarian