Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Ipuinetako gaiztoa beti otsoa izatearen ondorio larriak
Atalak: Ekonomia, Zientzia eta teknologia
Barra-barra hil ditugu harrapari handiak, eta natura, ordainetan, harrapari ertainez egindako odolkiak ematen ari zaigu orain.
Hona hemen kate-erreakzio baten adibide polita: mundua mundu denetik existitu den harraparirik arriskutsu eta ankerrenak, hau da, guk, kate trofikoko gainerako harrapari handiak desagerrarazten ditu: otsoak, marrazoak, lehoiak eta bestelako piztiatzarrak. Horrek eragiten du harrapari ertainen populazioek gora egitea, behin arerioak paretik kenduta. Eta harrapari ertainak lasai eta kontent ibiltzeak kalte larriak eragiten dizkie bai ekonomiari bai ekosistemei.
Horiek dira Oregoneko Unibertsitatean, Estatu Batuetan, non bestela, egindako ikerketa baten emaitzak. Urri hasieran argitaratu zituzten Bioscience aldizkarian, eta Interneten halako informazioek eduki ohi duten fluxuaren erritmoarekin, egunotan iritsi dira guregana. Artikulua irakurrita, esandakoaren adibide batzuk aurkitu daitezke, ez naiz luzatuko, jo ezazue hona edo hona eta hortxe dauzkazue (gaztelaniaz eta frantsesez daude web orriok, ez dut ezer aurkitu euskaraz). Ikuspegi orokor bati helduta, William Rippleren lantaldeak idatzitako txostenak dio Ipar Amerikan, azken 200 urteetan, harrapari handi guztien populazioek behera egin dutela, eta aldiz, ertainen %60 zabaldu egin dela. Datuok, zehaztasun horrekin ez bada ere, mundu osoan gertaturikoa azaltzeko balio dute.
Ondorioak, esan dugunez, katastrofikoak dira ekonomiarako eta ekosistemetarako. Bitxia iruditu zait hala ere, Interneten ikusi ditudan albistearen bertsio guztietan alderdi ekonomikoa nabarmentzen dela; kaltetutako ekosistemen adibide gutxi aipatzen da, eta ia-ia zeharka. Ez dakit Oregoneko zientzialarien jatorrizko lanean –ez baitut irakurri, hori aitortuz hasi behar nintzen beharbada– jite berekoak diren ondorio nagusiak, baina behintzat sarean barrena hedatu diren analisiek azpimarratzen dutena da harrapari ertainek, euren pribilejio egoera berrian, uzta, artalde eta arrain-sarden hondamendia dakartela. Irakur bedi nekazari, abeltzain eta arrantzaleen hondamendia. Eta ez, ez naiz erratu nekazariak aipatzerakoan: harrapari ertain askok, handiek ez bezala, denetik dakite jaten, barazkiak eta horrelakoak barne. Etxean ondo hezita omen.
Eta egon oraindik, ze harrapari ertainak kontrolpean edukitzea oso-oso garestia dela esan dute Ripplek eta konpainiak. Baina tira, zerbait egin beharko da. Nola liteke piztia lotsagabe horiek, geuk eragindako egoera baten ondorioz, gure ekonomiari –bestela ere dar-dar ederrean dabilena– eraso egitea? A, ez, hori ez. Ikusiko dute! Bon, eta bide batez ekosistemaren bati oreka itzultzen badiogu… Animaliek karikaturak marrazteko gaitasunik balute, planeta honetako gizaki guztiok Osaba Samez mozorrotuta agertuko gintuzketelakoan nago.