Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Telebista eta umeak: Espainiako Estatuak lehengo lepotik burua
Atalak: Hedabideak
Umeak ez daude behar bezala babestuta telebistako edukiez
Hamaikagarrenez, Espainiako OCTA plataforma osatzen duten 45 elkarteek neurriak eskatu dizkiote Madrilgo Gobernuari, umeak hobeto babesteko telebistako edukiez. Aurrekariei jaramon egin behar badiegu, jai dute.
Orain dela gutxi, honela esan zigun Santiago Ramentolek, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko (CAC) kideak: “Telebistaren eremuan, Espainiako Estatua ez-ohiko kasua da herrialde demokratikoen artean, eta batik bat Europakoetan. Ez dauka ikus-entzunezkoen legerik, ez dauka ikus-entzunezkoen kontseilurik, eta ez ditu betetzen Europar Batzordeko zuzentarauak, ez Mugarik Gabeko Telebista, ezta haren errebisioa ere, legez hala egitera behartuta egon arren”.
Ramentolek aipatutako errebisioak Mugarik Gabeko Ikus-entzunezko Hedabideen Zerbitzu Zuzentaraua du izen amaigabea (itzulpena geuk egina da), eta 2007ko abenduan onartu zuen Europar Batzordeak. Luze gabe Espainiako Estatuak bere legedian txertatu beharko duenez -betetzea beste kontu bat da-, OCTAko kideei une egokia iruditu zaie umeek telebistaren aurrean duten lege-babesa areagotu dadin eskatzeko. Zerbait esatearren diot “areagotu”, izan ere babes hori oso eskasa baita orain. Zenbait kate pribatutan, hutsaren hurrengoa. Edo, zehatzak izate aldera, hutsa baino gutxiago.
OCTAk PSOEren Gobernuari gogorarazi dionez, espainiar legearen arabera edozein katek nahi duena eman dezake gaueko hamarretatik aurrera, pornografia gogorra zein bortizkeria latza. Ustez, haurrek ohean egon behar lukete ordu horretan, baina datuek besterik diote. Egia aitor dezagun, telebista kate handiek ez dituzte horrelakoak ematen prime time-n; kaltea aurretik egina dute, arratsaldeko programazioan. Ez, ez dut esan nahi arratsaldez pornoa ematen dutenik, ez gaizki ulertu… Tira, utz dezagun hori beste baterako, eta berriz jar dezagun arreta gaueko hamarretatik aurrerakoan.
Hain zuzen, honako proposamena egin du OCTAk: adin gabekoen garapen mental, fisiko edo moralari kalte egin diezaioketen edukiak, bakarrik adin nagusikoen baimenarekin ikusi ahal izatea. De facto, horrek esan nahi du mota horretako edukiak debekatuta egongo liratekeela gaur egungo kate analogiko irekietan. Gurasoen kontrol sistemadun kateetan besterik ezin izango lirateke ikusi, euskarri digitalean beti ere. Are gehiago: OCTAkoek eskatu dute saltzen diren telebista aparailu guztiek derrigorrez gurasoen kontrol sistema eduki dezatela. Gurasoez gehiegi fidatzea iruditzen zait, baina tira… Bestalde, OCTAk umeen eskubideak defendatzen oso lan ona egiten duela jakitun, harritu egin nau esaldi honek: “Adin gabekoen garapenari kalte egin diezaioketen edukiak, bakarrik adin nagusikoen baimenarekin ikusi ahal izatea “. Beraz, adin nagusikoen esku utziko dugu euren seme-alaben garapenari eraso egingo dioten programak hautatzeko aukera? Zein baldintzatan litzateke zilegi haur bati “bere garapenari kalte egin diezaiokeen” zerbait ikusten uztea?
Gero eta gutxiago ulertzen dut, banoa telebista ikustera…