Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Darwin gogoan… ez denek asmo onez
Atalak: Zientzia eta teknologia
Charles Darwin jaio zela 200 urte betetzen dira gaur
Darwinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da gaur mundu osoan. Baina ez dute denek ospatuko. Bere garaian ingeles biologoa jipoitu zutenek oinordeko asko dute oraindik. Eta oraindik, lehen bezala, Eboluzioaren Teoria ukatzen dute. Hori bai, kreazionista zurrunak, munduaren historia hitzez hitz Biblian ageri den berbera dela diotenak, gero eta gutxiago dira. Planeta honek 6.000 urte besterik ez duela defendatzeko adore handiegia behar da. Baina kreazionismo moderno bat badago, itxura onekoa, bere burua “zientziaz” mozorrotu nahi duena, eta Sarah Palin bezain ordezkari boteretsuak dituena nominan. Diseinu inteligentearen aldekoak dira. Jainkoak konfesatuta harrapa gaitzala.
Charles Darwin 1809ko otsailaren 12an jaio zen Shrewsburyn (Ingalaterra). 50 urte geroago bere “kumerik” ezagunena aurkeztu zion munduari: Eboluzioaren Teoria. Sekulako kolpea izan zen iritzi publikoarentzat, are gehiago Elizarentzat. Kalean inkesta eginez gero, jende askok, akaso, “gizakia tximinotik dator” xume batez laburbilduko luke Darwinek proposatu zigun iraultza. Hori baino konplexuagoa da jakina, baina balio dezake. Kontuak kontu, ia denok dakigu haren lanaz zerbait. Izan ere, Darwin da Historiako zientzialaririk garrantzitsuenetako bat -Einstein, Galileo eta beste gutxi batzuekin batera-; haren lana gure pentsamoldean izandako eragina ikaragarria izan da. Ez da harritzekoa beraz, mundu osoan egiten ari den ospakizun andana. Darwin urtea da 2009, Darwin hilabetea otsaila. Gaur, Darwin eguna.
Benetako izena askoz luzeagoa da, baina laburtzeko Espezieen jatorriaz esaten zaio Darwinen lan nagusiari. Han eman zuen bere teoriaren muina. Zientzia-saiakera izan arren, best seller-a izan zen, eta erreakzio asko eragin zuen. Bortitzena Elizarena izan zen, Darwinen teoriek hankaz gora jartzen baitzuten Bibliak dioena. Ezagun dira garai hartan eboluzio kontzeptuaren inguruan sortutako eztabaida sutsuak. Denboraz zientziak irabazi zuen gudua, baina nola Asterixen herrixkako galiarrek, ebidentziari aurre egiten segitu zuten eta segitzen dute batzuek. Batez ere eliza protestanteetan aurkitu daitezke halako jarrerak, eta batez ere AEBetako hego-ekialdean, Hesi Bibliko ospetsuan.
Eboluzioaren aurkakoek eboluzionatu egin dute, hala ere. Milioika urte dituzten fosilak gezurrezkoak direla eta zientzialariek nahita hor jarri dituztela esaten tematzea ez da norberaren buruaren marketing onena, gauden-gaudenean. XXI. mendeko kreazionistek tesi errespetagarria-edo darabilte, zientzia zaporedun edabe magikoa: diseinu inteligentea. Ahalik eta laburren esanda: selekzio naturalaren bidezko eboluzioa, Darwinen eredua alegia, ez da nahikoa biziaren konplexutasuna esplikatzeko. Zerbait gehiago behar da, eta “zerbait” hori, zer esanik ez, diseinatzaile inteligentea da. Jainkoa, esaterako. Diseinu inteligentearen aldeko argudio nagusia “sistema erabat konplexuak” dira; auskalo zergatik, gehienetan giza begia jartzen da horren adibide. Begiari zati bat kenduz gero, ezin du funtzionatu, beraz ezinezkoa da selekzio naturalez sortu izana. Ez du zentzurik guztiz burututa egon arte funtzionatzen ez duen organo batekin milaka edo milioika urtez bizitzeak , eta begiaren osagai guztiak aldi berean mutazioz sortzea kasualitate handiegia da.
Argudio horri eta antzekoei erantzuna eman die dagoeneko zientziak. Ez gara orain murgilduko ur horietan, jakin-mina duenak Wikipedian aurkituko du informazioa (gazteleraz / frantsesez), urrunago joan gabe. Kontua da 150 urteko biologia ez dela nahikoa izan kreazionismoa itzaltzeko. Eskoletan eboluzioaren aipamena ere egitea eragotzi nahi lukete, eta larriena da botere nahikoa dutela eskola askotan helburua lortzeko. Mister Darwin, ez ezazu burua altxa.