Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Adreilu eta estalaktiten CSI
Atalak: Zientzia eta teknologia
Pozalaguako leizearen barrualdea
Kimikariak detektibe. Areetako (Getxo, Bizkaia) Evaristo Txurruka moilan dagoen eraikina zaharberritu zutela ez dira hamar urte igaro eta, hara, lehen baino okerrago dago jada. Nor da erruduna? Ibaizabalen alde aberatsean gaude eta oraindik badira, etxe batzuetan, maiordomoak, baina zilegi da haiei errua leporatzea? Ez. Kasu hau ez da Grissomentzat, EHUko Kimika Analitikoa Sailekoentzat baizik. Beren tresneriarekin iritsi, beren analisiak egin, eta epaia eman dute: susmagarri nagusia, Abrako kresala, errugabea da. Ez dago klorurorik eraikinean, bai ordea nitrato ugari. Erantzulea, beraz, ez da itsasoa, itsasontziak baizik; haiek eragindako kutsadura, zehazki.
Horrelako adibideez hornitu zen ostegunean Juan Manuel Madariaga EHUko kimika irakasleak Zientziaren Astearen kariaz emandako hitzaldia: Kimika Artean. Lehenbizi, hori bai, arte kontzeptua asko zabaldu behar izan zuen, bestela ia ezerezean geratuko zitzaion berriketaldia. Koadroez ere aritu zen, baina gehiago eraikinen hormez. Eta leizeez, eta elizetako erretaulez… Erreakzio kimikoen menpe daude denak, ustekabeko eraldaketak jasanez. Gure amak, behin, “baina kimika non atzeman daiteke bizitzan, ba?” galdetu zuen bazkaloste batean. Madariagari entzun ostean errazago edukiko nukeen erantzuna gertu.
Beste kasu zail bat, Bilboko Bidebarrieta kalean. CSIkoa baino, Cold Case telesailekoa dirudi honek. Adreiluak ahuldu eta jausi egin dira. Nor izan da? Adreiluan, batez ere, kaltzio oxidoa daukazu; ura sartuz gero, oxidoa hidroxido bihurtzen da. Hidroxido horrek, denboraz, aireko CO2-a hartzen du, eta hainbat prozesuren ostean kaltzio karbonatoa da emaitza. Hark, berriz, giroan flotatzen dabilen azido nitrikoaren erasoa jasaten du, hala nola amonio nitratoa izeneko konposatu batena. Bidebarrietan bigarren hori izan da erantzule nagusia, hain justu. Azkenik, kaltzio nitratoa dago adreiluan, kohesio ahalmen txikia daukan konposatua. Adreilu puskak erori egiten dira, eta kimikariak datoz gertatutakoa ikertzera. Plan konplikatua izan da, konplize askokoa alegia. Baina nola liteke amonio nitratoa (NH4NO3 lagunentzat) izatea azken erantzulea, batik bat deskonposizio organikoen emaitza izanik? Bidebarrietan giro ederra bai, baina behiak-eta gutxi. Hara: 1983ko uholdeek ekarri zuten. Preskribitu ote du?
Karrantzako (Bizkaia) Pozalagua leizean beste adibide bat, honek bai lotura zaila artearekin baina aurrera hitzaldiak. Ibili eta ibili, estalaktita mota bi daudela ohartu dira kimikariak. Ohikoez gain, ilargi-esne deritzan fenomenoak sortutako beste batzuk daude. Politak, baina kobazuloa “jan” dezakete. Zerbait egin behar da. Aurrena, “nola sortu dira?” galderari erantzun. Zorionez, naturaren prozesuek lotsagabe uzte dute euren “ADNa” edonon. Eta hemen ere, nitrato asko agertu da, larregi. Kanpoko urak dakar, nondik ordea? Bada, sabaitik. Goiko aldean pozik dabiltzan behiengandik. Ikerlari taldeak erakundeei txostena eman eta gero, orain dela pare bat urte-edo, lau hankadunek beste leku batzuetan bilatu behar dute bazka, Pozalaguaren atikoan ibiltzea debekatu diete. Baina ez dira errudun bakarrak, konplizeak izan dituzte haiek ere: CO2 kontzentrazio handiegia neurtu zuten koba barruan, kanpokoa baino hogei bider handiagoa batzuetan, eta horrek prozesua azkartzen du. Ondorioa: turista gehiegi sartzen zen bertara, eta arnas hartzeko ohiturari ezin eutsi leize barruan. Pozalagua oso itxia da, komeriak ditu barne-giroa birziklatzeko, eta halakoak gertatzen dira gero. Beste txosten bat eta gehienezko bisitari kopurua gutxitzeko agindua eman zuten, emateko gaitasuna zeukatenek. Kimikariek erruduna aurkitu baino ez dute egiten, sententzia beste batzuen eskutik dator.