Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Ikerkuntzari bultzadak, aurreranzkoak edo atzeranzkoak?
Atalak: Zientzia eta teknologia
Ikerlariak laborategian
EHUk ikerkuntzarako diru-laguntza berriak iragarri ditu: milioi bi eta erdi euro 2008an zehar erabiltzeko. Zehazki, azpiegiturak finantzatzeko eta proiektu berriak bultzatzeko. Miguel Angel Gutierrez Ikerkuntza Errektoreordeak adierazi duenez, laster egingo dute beste deialdi bat giza-baliabideak indartzeko helburuz. Eta horretan, giza-baliabideetan du EHUk beharrik handiena hain zuzen, Ikertzaile Prekarioak (IP) elkartearen ustez. Laborategietan teknikari kualifikatu falta nabarmena dago, esaterako. Ikertzaileek eurek egin behar izaten dituzte teknikari batek egin litzakeen lanak, eta horrek atzerapenak eragiten ditu. Medikuek erizainen lana egin behar balute bezala.
Ez dira zientzia-ikerkuntzarako garairik onenak Europan, eta Espainiako Estatuan nabarmenagoak dira gabeziak. Mila bider entzungo zenuten ikertzaile izateko zer nolako zailtasunak dauden; ARGIAk berak, esaterako, iaz kaleratu zuen gai horri buruzko erreportaje zabala paperezkoan. Ikerkuntzak bultzada behar du, baina eguneroko lanean dabiltzanek diote bultzadatxoak baino ez dituela jasotzen, onenean. Horien artean, hasierako urratsak egiten ari direnek jasaten dute gehien egoera hori. Ikertzaile Prekarioak izena nahiko adierazgarria da.
EHUren azken deialdia horixe baino ez da, IPren bozeramale Aritz Lopategiren ustez: bultzadatxoa. Beharrezkoa, hori bai. “Egia da materiala berritzea guztiz beharrezkoa dela, baina guretzat giza-baliabideek dute lehentasuna”, adierazi digu Lopategik, “eta aurreko deialdian alde ilun asko egon da”.
Oraindik orain -otsailaren 29an, zehatzago esateko-, IPk protesta egin du EHUko iazko beka deialdian izandako irregulartasunengatik. “Errektoreak ikertzaile harrobiari lagundu nahi diola adierazi duen arren, berriz geratu da agerian unibertsitateko politika ez-nahikoa dela ikerkuntza alorrean”. Bekak ebazteko epea gehiegi luzatu da; ebazpena ez da ohiko lekuetan argitaratu, eta eskatzaileei ez zaie adierazi zenbat puntu lortu duten; EHUk eskaintzen dituen beken baldintza ekonomikoak inguruko eskasenetakoak dira, eta EHUk nahita darabil irizpide hori… Besteak beste, horiek leporatu dizkiote unibertsitateari. EHUk, berriz, “euskal gizartean I+G+B lerroen garapenean liderrak izateko programa berriak sortzekoa asmoa” agertu du. I+G+B alde batean, IP bestean. Zein siglak adierazten du errealitatea ondoen?