Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Boto zenbaketan, nortzuk dira “besteak”?
Atalak: Politika
NOK
Bipartidismoaren Espainian ehun hautagaitza inguru aurkeztu dira hauteskunde orokorretara. Horietatik 34 ez dira 1.000 boto eskuratzera iritsi, eta asko ezta 100 ere. Alderdi zerrenda osoa irakurtzea dateke irribarre egiteko arrazoi bakarra, barregura gutxi eragin digun kanpainan. Denetik dago lapikoan: betiko alderdiak, garai batean handiak izandakoak, CDS bezala, gaur hutsaren hurrengo; autonomia erkidego bati dagozkionak, edo probintzia bati, edo (bai, badira halakoak) eskualde edo hiri bakarrean aurkezten direnak; eskuin muturrekoak; ezker muturrekoak, ez hainbeste; aldarrikapen zehatz bati lotutakoak, ez-erretzaileen alderdia esaterako; ekologista-berdeak, kolore horren ñabardurak adina hautagaitzarekin; balore tradizionalen aldekoak; txantxa egitearren aurkezten direnak… Sailkaezinak ere badira, bozka sistema elektronikoaren aldeko alderdia edo boto zuria eskatzen duena, berbarako.
Ez dira hedabideetan agertzen ia, baina batzuk gauza dira uste baino boto gehiago lortzeko. Zezenketen eta animalienganako tratu txarren aurkakoek, 41.000 estatu osoan, zezenek bozkatu ezin duten arren. Los Verdes-Grupo Verdek, probintzien erdian soilik aurkeztu arren, 30.000 (orlegi guztiak batuko balira…). Por Un Mundo Más Justo-k (Mundu Justuago Baten Alde), ia 22.000.
Beste batzuek gehiago kezkatzen gaituzte. Eskuin muturreko taldeez ari gara, jakina. Esate baterako, orotara hiru Falange desberdin dituzu, atzamar osoa. Hiruren artean 18.000 boto atera dituzte. Argitu dezagun, hala ere, horietako bat Asturiasen baino ez genuela, eta 60 papertxo eraman dituela. Beste biek 500 boto pasatxo eraman dituzte Hego Euskal Herrian. Bistan denez, ez die inork ukatu parte hartzeko aukera. Ezta AuN edo Frente Español-eri ere (4.000 boto inguru bien artean, horietako 109 Araba eta Bizkaian eskuratuak).
Eta ez genuke gainbegiratu hau alderdi bi aipatu gabe amaitu nahi. Batetik, hamaika herrialdetan -tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa- bozkagai izan den Alternativa Motor y Deportes (Motorra eta Kirolak Alternatiba), 3.764 botoren irabazle, horietatik 1.000 baino gehiago euskal lurraldeetan. Dakigunez, egunkari salmenten kopuruek eta hauteskundeen emaitzek ez dute bat egiten, bestela erne hauekin… Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoak, berriz, Nafarroan ez ezik, estatuko beste hiru probintziatan aurkeztu du bere burua, eta guztietan boro kopurua handitu du. 7.700 atera ditu guztira.
– Hauteskundeetara aurkeztutako alderdi guztien zerrenda: www.generales2008.mir.es