Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Martxoaren 8aren jatorria eztabaida ideologikoa ere bada
Atalak: Historia
AEBetako Women´s Day
Oso bertsio zabalduaren -apika zabalduenaren- arabera, aurten betetzen dira 100 urte martxoaren 8ko ospakizuna eragin zuen gertakari lazgarritik. Baina askok ukatu egiten dute hori. Garrantzi handirik gabeko akats historikoa baino, ezker eta eskuinaren arteko borroka izan liteke desadostasun horren jatorria.
1908ko martxoaren 8a, New York (AEB). Cotton enpresako ugazabak bere fabrikari su eman eta barruan itxialdia egiten ari ziren emakume guztiak erre egin ziren. 146 hildako, iturri batzuen arabera; 129, beste batzuen esanetan. Ez da eztabaida larria, ze, azken batean, ikerketa ugarik diote sute hori ez zela gertatu. Edo hobeto esanda, gertatu bai, baina ez data horretan, eta ezta fabrika hartan ere. Noiz, orduan? Gauzak gehiago nahasteko, bertsio desberdinak daude horren inguruan, baina bat gailentzen da: 1911ko martxoaren 25a. Lekua, Triangle Shirtwaist Company. Eta garrantzitsuena, lehenbiziko Emakumeen Nazioarteko Eguna sutea baino lehenago ospatu zen, beraz ezin haren ondorioa izan.
Nondik dator Cotton fabrikaren istorioa? Ezkerreko iritzi-korronte batek dio eskuindarrek zabaldutako bertsioa dela, Emakumeen Nazioarteko Eguna sozialismoaren altzoan sortu zela ezkutatzeko. Nahiko argi dago -kontsultatutako iturri guztiak bat datoz horretan behintzat- Clara Zetkin alemaniar buru sozialistak proposatu zuela Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzea, hasiera batean data finkorik gabe. Itxuraz, Zetkinek AEBetako Women´s Day izan zuen eredu. Women´s Day 1908an hasi zen ospatzen -1913ra arte iraun zuen-, otsaileko azken egunean, Amerikar Alderdi Sozialistaren eskutik, eta emakumeen bozkatzeko eskubidea aldarrikatzeko helburu hutsa zuen. Azken esaldiko aditz guztien aurrean “omen” jartzea gomendatzen dizuegu, historia honek iturri adina aldaera ditu eta.
1917 urte garrantzitsua izan zen anabasa honetan. Errusian, emakume altxamendua izan zen. Baina, -ezetz asmatu!- haren arrazoi desberdinak aipatzen dira han-hemenka: janari falta izan zitekeen protestaren arrazoia, edo agian errusiar soldadu gehiegi hil izana Lehen Mundu Gerran. Kontuak kontu, borroka hura izan zen Errusiar Iraultza hasi zuen txinparta. Otsailaren 23a zen egutegi juliotarrean, martxoaren 8a gregoriarrean. Desadostasuna horretan ere.
50eko hamarkadatik arrera, eta ezkerreko hainbat mugimenduren iritziz, mendebaldar historiografia ofizialak estali egin zuen 1917ko gertakari hark martxoaren 8ko ospakizuna egonkortzeko eduki zuen garrantzia, beraren ordez Cotton fabrikako sutea edo bestelako bertsioak eskainiz, 1857ko martxoaren 8an egindako ustezko emakume manifestazioa esaterako.
Azkenik, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an izendatu zuen martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Egun, 1917ko protestak aipatu ere egin gabe, salatzen dute batzuek. Orain dela mende bat inguru Clara Zetkinen proposatutako Langile adjektiboa kendu egin zuen gainera NBEk. Horrek ez du eragotzi, jakina denez, gaur egun talde feminista askok beren deialdietako kartel edo afixetan hitza aipatzea. Nori berea, eta ezkerrari ere bai.
Lotura interesgarriak: