Hasiera »
Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu planeta salbatu behar. Hura ez baitago arriskuan, berdin jarraituko du biratzen. Hobe dugu, zalantzarik gabe, gu geu salbatzea gure itsumenaz.
@unaibrea Twitterren
Azken bidalketak
- Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
- Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
- Afganistango gerraren benetako arrazoiak
- Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
- Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
Iruzkin berriak
- Unai Brea --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
- Jon --> Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
- Etengailu endokrinoen aurrean babes eske | Mundua ez da biribila --> Historia europar bat
- Frackingaz zure iritzia jakin nahi Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik | Mundua ez da biribila --> Lehertuko den hurrengo burbuila frackinga ote da?
- Airearen Urtea (II): PM2,5 partikulak, administrazioaren arguragabekeriaren adibide bat | Mundua ez da biribila --> Airearen Urtea (I): legedia gogortzeko ausardia edukiko du EBk?
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Otsaila 2009
- Abendua 2008
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Uztaila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008


Haustura hidraulikoaren emaitzak justifikatzen al du inbertsioa?
2013-05-17 // Energia // Iruzkinik ez
Haustura hidraulikoaren hondamena txostena aurkeztu zuen atzo Madrilen Ekologistak Martxan taldeak. Teknika horrek sor ditzakeen kutsadura arazoez eta bestelako zenbait kaltez oso aipamen xumea egiten du dokumentuak; gehienbat, hidrokarburo ez-konbentzionalek energiaren ikuspuntutik zein probetxu txikia ematen diguten aztertzen du. Baita erregai mota horri lotutako espekulazio-burbuilaren nondik norakoak ere. Lehenbiziko puntuari erreparatuko diot, eta beste baterako utziko dut bigarrena. Ondoren datorrena txostenetik hartua eta nire erara moldatua da. Osorik irakurtzeko (gaztelaniaz dago), klik egin hemen. (gehiago…)
Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak
2013-05-14 // Energia, Ingurumena, Nazioartea // Iruzkinik ez
Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada, izan ere iaztik ari dira zeregin horretan. CEO elkarteak adierazi berri duenez, akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan. Zehatzago esateko, CETAk –behin betiko onarpena bitartean aldaketarik eman ezean– gas ez-konbentzionala ustiatu nahi duten enpresen eta frackinga erregulatzea erabakitzen duten erakunde publikoen arteko ebazpen-mekanismo bat aurreikusten du. Beren “eskubideak” zapaldu direla uste duten konpainiek bertara jo ahal izango dute, ordain eske. (gehiago…)
Afganistango gerraren benetako arrazoiak
2013-05-10 // Energia // Iruzkinik ez
Oso mamitsua izan zen Gasteizko Energia Jardunaldien bigarren hitzaldi saioa. Mikel Oterok, Fracking Ez Araba plataformako kideak, haustura hidraulikoa gurera nola iritsi den, horretan interesak dituzten enpresek eta Jaurlaritzak zer nolako asmoak dauzkaten eta plataformak zer erantzun eman dezakeen azaldu zuen. Interesgarria, oso. (gehiago…)
Borrokak ez duenean fruiturik ematen, zein da borrokalariaren hurrengo urratsa?
2013-05-09 // Energia // Iruzkinik ez
Gasteizko Energia Jardunaldien lehen eguna izan zen atzo. Energia, garapena eta erresistentziak hizpide, eta lehen hizlaria Juantxo Estebaranz, historian doktorea eta kapitalismoaren aurkako aktibista ezaguna. Berak jaurti zuen, beste era batera formulatuta bada ere, izenbururako hautatu dudan galdera. (gehiago…)
Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
2013-04-16 // Energia, Ingurumena // 2 iruzkin
Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena. (PSOEren jarrera analizatzeari uko egingo diot momentuz, ulergaitza baitzait kasik auzo batetik bestera hain mezu kontrajarriak erabiltzea). Halaber, albiste pozgarria behar luke, eta hein batean bada noski, frackingaren aurka dagoen ororentzat. Baina Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanbladakoak ez dira fio. (gehiago…)
Eta klima aldaketarena uste baino are okerragoa balitz?
2013-04-11 // Ingurumena // Iruzkinik ez
Joan den hilabeteko artikulu bat irakurtzen ari naiz New Scientist aldizkariaren webgunean: lehenbiziko aldiz, frogatu egin da klima aldaketa giza hondamendi baten kausa izan dela. 2011n, gutxienez 50.000 pertsona hil ziren Afrika ekialdean lehorteak eragindako gosetearen ondorioz, eta lehorte haren arrazoietako bat negutegi efektuko gasen igorpena izan zen.
(gehiago…)
Etengailu endokrinoen aurrean babes eske
2013-03-26 // Osasuna // Iruzkinik ez
Denok duzue entzun argia dela existitzen den gauzarik azkarrena. Ez nahasi, hori esan zuena ez zen hedabide honetaz ari. Horren lekuko ondoren datorrena. Asterixen herrixkako arrain-saltzailea nola, duela bi asteko albistea iruzkintzera natorkizue freskoa bailitzan. (gehiago…)
Teoria kosmologikoak berraztertzera behartuta
2013-03-22 // Zientzia eta teknologia // Iruzkinik ez
Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin.
(gehiago…)
Frackingaz zure iritzia jakin nahi du Europar Batzordeak, gogoak ematen diona egin aurretik
2013-03-12 // Energia, Ingurumena // Iruzkinik ez
Bageneramatzan aste batzuk frackingaz hitz egin gabe, baina azken orduetan albiste bi suertatu dira, ezohiko isiltasun hori hausten lagunduko digutenak. Bata etxekoa da: EHNE sindikatuak eskaria erregistratu du Eusko Jaurlaritzan, EAEko lurraldean haustura hidraulikoa debekatu dadin. Eskari horren zergatiak EHNEk berak esplikatuko dizkizu hemen. Ez dugu guk horiek errepikatzen denbora alferrik galduko, dagoeneko mila aldiz errepikatu diren arrazoiak dira eta. (gehiago…)
BABen arnasa hartzea arrisku kirola izan daiteke
2013-03-07 // Ingurumena // Iruzkinik ez
Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua izenburua ipini nion aire kutsadurari buruz iragan abenduan idatzitako erreportaje honi. Kutsatzaile kopurua neurtzen duten estazioetako datuak eskuetan kalitate oneko airea arnasten dugula esan ohi dute gure erakunde publikoek, Europar Batasunak ezarritako mugak ia inoiz ez baitira gainditzen. Muga horietan dago tranpa, ordea. Substantzia gehienen kasuan eskuzabalegiak dira Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatzen dituenekin alderatuz. Eta ezin esan OMEren bekatua gehiegizko zorroztasuna izan ohi denik. (gehiago…)