Odolaren mintzoa
    Hasiera » Gore-a
    eka20 0

    The ABCs of death

    Posted in Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa

    Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre  (2011) eta V/H/S  (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka...

    Read More
    mar01 0

    Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema

    Posted in Gore-a, Suspentsea

    Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana....

    Read More
    ots11 0

    American Mary

    Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

    American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...

    Read More
    Abe29 0

    Excision

    Posted in Gore-a, Suspentsea

    Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen,...

    Read More
    Abe04 0

    Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

    Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a

    Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...

    Read More
    Aza06 5

    Cockneys vs Zombies

    Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

    Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste...

    Read More
    1 / 212Hurrengoa»

    Santi Leone

    Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

    @ororostorm Twitterren

    Jarraitu @ororostorm

    @ororostorm(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • The ABCs of death
    • Grabbers
    • Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
    • American Mary
    • Executive koala

    Iruzkin berriak

    • The ABCs of death | Odolaren mintzoa | sare soz... --> The ABCs of death
    • Beñat --> Grabbers
    • Santi Leone --> Grabbers
    • Beñat Eizagirre Indo --> Grabbers
    • Edu Lartzanguren --> The cabin in the woods

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012

    Atalak

    • (Euro)-westerna
    • Beldurrezkoa
    • Egile-zinema
    • Giallo-a
    • Gore-a
    • Sailkatugabeak
    • Suspentsea
    • Zientzia-fikzioa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA