American Mary
American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...
Read MoreExecutive koala
Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio...
Read MoreThe cabin in the woods
The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritikoa irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun lovecraftiarrak dituela. Drew Goddard-ek zuzendua (haren lehen filma da; orain arte ekoizle eta gidoilari ibilia zen) eta idatzia (Joss...
Read MoreHichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock
60ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio...
Read MoreAmer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik
Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...
Read MoreCockneys vs Zombies
Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste...
Read More

Iruzkin berriak