Odolaren mintzoa
    Hasiera » Beldurrezkoa
    ots11 0

    American Mary

    Posted in Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea

    American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska...

    Read More
    ots07 0

    Executive koala

    Posted in Beldurrezkoa, Suspentsea

    Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio...

    Read More
    urt07 3

    The cabin in the woods

    Posted in Beldurrezkoa

    The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritikoa irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun lovecraftiarrak dituela.   Drew Goddard-ek zuzendua (haren lehen filma da; orain arte ekoizle eta gidoilari ibilia zen) eta idatzia (Joss...

    Read More
    Abe26 0

    Hichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock

    Posted in Beldurrezkoa

    60ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio...

    Read More
    Abe04 0

    Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

    Posted in Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a

    Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita...

    Read More
    Aza06 5

    Cockneys vs Zombies

    Posted in Beldurrezkoa, Gore-a

    Beldurra, gorea eta umorea uztartzea ez da kontu berria: zuzendariak behin baino gehiagotan saiatu dira konbinazio zail hori lortzen beldurrezko zinemaren historian. Beharbada, 80ko hamarkada izan zen bereziki ona ikuspuntu horretatik; 70eko hamarkadako film batzuen bortizkeria lehorraren ondoren, 80etan ikararekin batera irri-algarak sorrarazten zituzten film batzuk ikusteko aukera izan genuen: Sam Raimi-ren Evil Dead (1981), Stuart Gordon-en Re-animator (1985) edo Peter Jackson-en Bad Taste...

    Read More
    1 / 212Hurrengoa»

    Santi Leone

    Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

    @ororostorm Twitterren

    Jarraitu @ororostorm

    @ororostorm(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Grabbers
    • Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
    • American Mary
    • Executive koala
    • Wrong

    Iruzkin berriak

    • Homepage --> Douce France (I)
    • Beñat --> Grabbers
    • Santi Leone --> Grabbers
    • Beñat Eizagirre Indo --> Grabbers
    • Edu Lartzanguren --> The cabin in the woods

    Artxiboak

    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012

    Atalak

    • (Euro)-westerna
    • Beldurrezkoa
    • Egile-zinema
    • Giallo-a
    • Gore-a
    • Suspentsea
    • Zientzia-fikzioa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA