Odolaren mintzoa
    Hasiera »

    The ABCs of death

    2013-06-20  //  Giallo-a, Gore-a, Sailkatugabeak, Suspentsea, Zientzia-fikzioa  //  Iruzkinik ez

    Afixa ederra, baina filmaren edukia ongi islatzen ez duena

    Afixa ederra, baina filmaren edukia ongi islatzen ez duena

    Hainbat zuzendariren artean egindako filmak ez dira gauza berria (hortxe dugu, errate baterako, 1983ko Twilight Zone: The Movie, lau film egile –Joe Dante, John Landis, George Miller eta Steven Spielberg– bildu zituena), baina iduri luke azken bolada honetan modan jartzen ari dela berriz ere. Istorio laburrez osaturiko film mota horretako bi adibide inportante izan ditugu berriki, The Theatre Bizarre  (2011) eta V/H/S  (2012); azken honen bigarren zatia, gainera, martxan da. Atalka egindako film horiek gomendagarriak izaten dira denbora guti duen jendearendako: batzuetan film bat ikusteko bi orduko tarte bat harrapatzea zaila bada ere, ia-ia guziok izanen genituzke hogei minutu pantailaren aitzinean jartzeko. Hogei minutu horiek merezi ote duten bertze kontu bat da, jakina, maiz franko gorabeheratsua izaten baita horrelako talde-lanetan biltzen diren istorioen kalitatea. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Grabbers

    2013-03-30  //  Suspentsea, Zientzia-fikzioa  //  3 iruzkin

    Grabbers, edo nola egin film bat bi osagairekin: ostatu bat eta munstro bat

    Grabbers, edo nola egin film bat bi osagairekin: ostatu bat eta munstro bat

    Jon Wright Grabbers  komedia da; are gehiago, zenbait iruzkinen arabera, irri-ajataka aritzeko moduko komedia. Irlandaren eta Britainia Handiaren artean ekoizturiko filma denez, Edgar Wright-en Shaun of the dead-ekin konparatzen dute nire DVDren azalean. Egia erran, ez nago sobera ados ez batarekin ez bertzearekin. Bai, komedia da, komedia duina, baina niri irribarre batzuk baizik ez dizkit aterarazi: ez naiz aspertu, filmak nire arreta bereganatu du, baina ez dut algararik bota. Eta konparazioari dagoikionez, bi filmak irletan eginak direla (eta bi zuzendariek deitura berdina dutela) alde batera utzita, ez dute elkarren antz handirik. Edgar Wrightena jenerozaleei begira egindako komedia da; Jon Wrightenak munstro bat duen arren, familia osoak –tira, adin batetik aitzinat– ikusten ahal duen film entretenigarria da. Umorea ez da inoiz beltzegia edo lizunegia, eta aurrekontua efektu berezietan gastatu dute batez ere, odol faltsua erosten baino gehiago. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema

    2013-03-01  //  Gore-a, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

    Macabre

    Macabre

    Lagun talde bat, autostop-egile arraro samar bat, baso bazterreko etxe bakartu bat, bere dietan giza-haragiari lehentasuna ematen dion familia bat, motozerra erabiltzen trebea den seme gizen nazkagarria: osagai horiek aipatu, eta jenerozale anitzi Tobe Hooperren The Texas Chainsaw Massacre (1974) etorriko zaio burura. Beraz, Macabre-k ere osagai horiek guziak biltzen dituela kontuan hartuta, ez da harritzekoa kritiko batek baino gehiagok “Indonesiako Texaseko triskantza” izendatu izana. Eta, dudarik gabe, Hooperren klasikoaren itzala luzea da, luzea denez, Mo anaiek zuzendu film honetan. Egileek berek, DVD ingelesak dakarren elkarrizketa batean, slasher amerikarrak (horrela, oro har, izenik eman gabe) aipatzen dituzte eragin nagusi gisa, bai eta Indonesiako zinemara joera berriak ekartzeko asmoa ere, orain arte nagusi izan omen diren mamuak eta fantasmak alde batera utzita. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    American Mary

    2013-02-11  //  Beldurrezkoa, Gore-a, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

    American Mary, ebakuntza-tresnak eskuan

    American Mary, ebakuntza-tresnak eskuan

    American Mary (2012) Jen eta Sylvia Soska ahizpa bikien bigarren filma da. Lehendabizikoa, Dead hooker in a trunk (2009) –Kanadako bi zuzendarien beren hitzetan– dibertsio hutsa izan zen, tarte on bat pasarazi bertze asmorik ez zuen jenero-film bat. Bigarren lan honetan, ordea, bertze zerbait bilatu dute, film europarrago bat egin nahi izan omen dute. Aitortu behar dut ez dudala 2009ko filma ikusi, baina hura nolanahikoa zelarik ere, bistan da American Mary anbizio handiko lana dela. Soska ahizpek beren asmoa borobildu ote duten bertze kontu bat da. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Executive koala

    2013-02-07  //  Beldurrezkoa, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

    Executive koala

    Executive koala

    Neoculto liburu argitaratu berrian, Ángel Salak dio kultuko filmak sortzea dela Japoniako zenbait zuzendariren espezialitatea, atzerriko merkatuari begira betiere. Haiengandik zer film mota (eta zer xelebrekeria klase) espero dugun, huraxe ematen digute film-egile batzuek. Salak bi izen aipatzen ditu: Yoshihiro Nishimura eta Noburo Iguchi. Minoru Kawasakiren izena, ordea, ez da haren zerrendan ageri, ezta –nik dakidala– liburu osoan ere. Alta, Kawasakiren filmek kultuko bihurtzeko bokazio begi-bistako eta sendoa dute. Are gehiago, haren lana komentatzen ari direlarik, film kritikari batek baino gehiagok erran du WTF terminoa naski Kawasakiren filmak deskribatzeko asmatua izan zela. Izan ere, film xelebrerik eskas ez duen herrialde batean (Hitoshi Matsumotoren Big Man Japan-etik –2007– hasi eta Takashi Miikeren Zebra Man-eraino –2004–, Katsuhito Ishii, Shunichiro Miki eta Aniki hirukotearen Funky Forest –2005– atzendu gabe), haren filmografia zinez eta benetan xelebrea da. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Wrong

    2013-02-01  //  Egile-zinema  //  Iruzkinik ez

     

    Wrongeko protagonista, zakurren psikologia ikasten

    Wrongeko protagonista, zakurren psikologia ikasten

    Rubber-en (2010), Quentin Dupieux-en aitzineko filmean, gurpil bat dugu pertsonaia nagusia. Hobeki erranda, gurpil hiltzaile bat. Edo, are zehatzago adierazia, botere telekinetikoei esker jendearen burua leherrarazteko gaitasuna duen gurpil hiltzaile bat. Tartean, gainera, badira gogoeta meta-zinematografikoak, txiste maltzurrak eta basamortuan pozoiturik hiltzen diren ikusle xelebreak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    The cabin in the woods

    2013-01-07  //  Beldurrezkoa  //  3 iruzkin

    The cabin in the woods: sorpresaz beteriko etxola

    The cabin in the woods: sorpresaz beteriko etxola

    The cabin in the woods-ek bi sekretu ditu, bata txikia eta bertzea handixeagoa. Lehendabizikoa zein den jakiteko, aski da trailerra ikustea, edo ia-ia filmaren edozein iruzkin kritikoa irakurtzea. Bigarrena, handia, lehena baino sekretuagoa da, eta saiatuko naiz lerro hauetan ez hondatzen. Erran dezagun, halere, bigarren sekretu horrek oihartzun lovecraftiarrak dituela.

     

    Drew Goddard-ek zuzendua (haren lehen filma da; orain arte ekoizle eta gidoilari ibilia zen) eta idatzia (Joss Whedonekin batera), filmaren-barneko-filma baliabidea da The cabin in the woods-aren ezaugarri nagusia. Tira, zuzendariak ez du zehazki filmaren-barneko-filma baliabidea erabiltzen, filmaren barnean egiten dutena ez baita preseski fikziozko film bat, baina bai antzeko zerbait. Eta horren bidez, genero-zinemaren gaineko gogoeta egiten du eta egitera gonbidatzen gaitu. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Excision

    2012-12-29  //  Gore-a, Suspentsea  //  Iruzkinik ez

    Mad Movies aldizkarian (zine fantastikoaren zalearen biblian, alegia), arras iruzkin txarra egin zioten Excision-i, 2012ko Cannes zinemaldian ikusitako filmei eskainitako orrialdeetan (254. zenbakian): “prétentieux”, “incohérent dans sa caractérisation”, “désespérément répétitif”, “inoffensif, pour ne pas dire antipathique”. Komentarioak harritu egin ninduen: trailerra ikusia nuen Interneten, eta Richard Bates Jr. zuzendariaren lehen lan hau ikusteko irrikan nengoen, itxura ona baitzuen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Hichcock, t gabe: L’orribile segreto del Dr. Hichcock

    2012-12-26  //  Beldurrezkoa  //  Iruzkinik ez

    Tipo honek sekretu izugarri bat dauka

    Tipo honek sekretu izugarri bat dauka

    60ko eta 70eko hamarkadetan, Italiako zineman estrategia ohikoa izan zen atzerrian arrakasta zuen edozer film, estilo edota genero hartu eta, gutxi goiti-beheiti moldatuta, horren bertsio italiarra egitea. Hori izan zen, hein handi batean, spaghetti westernaren historia, eta ondorioak ez ziren batere txarrak izan, baina genero hori ez zen kasu bakarra izan. Maiz, zuzendariek edo ekoizleek tituluaren bidez bilatzen zuten lotura arrakastatsu izandako filmekin. Hor dugu, errate baterako, Lucio Fulci-ren Zombie 2 (1979), izenburu horretaz hornitua ikusleek pentsa zezaten George Romero-ren Dawn of the dead (1978) –Italian Zombie titulupean banatua– filmaren segida zela. Edo, bertze adibide bat aipatze aldera, Mario Bava-ren La ragazza che sapeva troppo (1963): filma ikusita, ezin erran zein den zehazki neskaren gehiegizko jakinduria hori, baina bistan da izenburuak gogora ekartzen duela Alfred Hitchcock-en The man who knew too much (1956), bi filmek elkarrekin deus ikustekorik ez badute ere. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Amer / Blackaria, edo giallo-a frantsesez mintzo delarik

    2012-12-04  //  Beldurrezkoa, Egile-zinema, Giallo-a, Gore-a  //  Iruzkinik ez

    Amer

    Amer

    Lehen begiratuan, arras antzekoak dira Amer eta Blackaria filmak. Bietan, bina zuzendari ditugu proiektuaren gibelean (Hélène Cattet eta Bruno Forzani lehendabizikoaren kasuan; François Gaillard eta Christophe Robin bigarrenaren kasuan), eta biak dira, bertze deus baino gehiago, zinema jakin baten omenez egindako estilo-ariketak: bata zein bertzea ulertu eta behar bezala gozatzekotan, ikusleak Italiako genero-zinema ezagutu (eta maite) beharko luke, bi filmetan erreferentzien jokoa baita gozamen iturri nagusia (edo nagusietarik, bederen). Hortik aitzinat, halere, bi lanen arteko desberdintasunak hasten dira: kalitatean, omendutako generoetan (Amer-en, film gotikoak, spaghetti-westernak eta giallo-a dira jomugan jarritako generoak; Blackaria-n, berriz, giallo-ra mugatu dute omenaldia), aurrekontuan (hutsaren hurrengoa Blackaria-n; oparoagoa Amer-en) eta emaitzen kalitatean (Amer film ona da, bertan aipatzen diren filmak ezagutu gabe ere gustagarria izan daitekeena; Blackaria, berriz, kaskarxeagoa da, eta bakarrik generoarekiko darion maitasunak salbatzen du). (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    1 / 3123Hurrengoa»

    Santi Leone

    Liburuak eta komikiak maite ditut, bai eta lagunekin solasean aritzea ere. Gabaz ez dut lorik egiten ahal, eta filmak ikusten ditut, kaskoak jantzita, ordenagailuan. Film arraroak gehienetan. Horietarik batzuk, blog honetan komentatuko ditut.

    @ororostorm Twitterren

    Jarraitu @ororostorm

    @ororostorm(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • The ABCs of death
    • Grabbers
    • Macabre, edo Indonesiatik heldu den zinema
    • American Mary
    • Executive koala

    Iruzkin berriak

    • Beñat --> Grabbers
    • Santi Leone --> Grabbers
    • Beñat Eizagirre Indo --> Grabbers
    • Edu Lartzanguren --> The cabin in the woods
    • Santi Leoné --> The cabin in the woods

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012

    Atalak

    • (Euro)-westerna
    • Beldurrezkoa
    • Egile-zinema
    • Giallo-a
    • Gore-a
    • Sailkatugabeak
    • Suspentsea
    • Zientzia-fikzioa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA