Hasiera »
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
@pellozubiria Twitterren
Atalak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu ra | Zero Zabor --> Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
- Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan | Zero Zabor --> Energumeno baten zigarroa
- Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
- Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
- inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Azaroa 2008
- Apirila 2008


Ez ahaztu 2003ko otso-hila
2013-02-20 // Iritzia // Iruzkinik ez
Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai? (gehiago…)
Fukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
2013-02-18 // Fukushima, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur.
(gehiago…)
Txitxardin beltzak
2013-02-12 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Ez digute esan Aginagakoak ziren txitxardinak, o sea angulak, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko nagusiek Ahaldun nagusia buru zutela Inbertsioetarako Europako Bankuaren hiru goi kargurekin bazkaldu zituztenak Donostialdeko restaurant batean, ospatzeko goiz hartan lotua zutela hondakin giputzek behar ei zuten errauskailuarentzako finantziazioa. Angulak codium izeneko zera exotikoarekin eta gehiago ere bai, hala nola Garak erakutsi menuaren fakturak euskal sukaldaritza berriaren trending topic bihurtu zuen “Huevo con temblor de tierra” galaktikoa, euskaraz “Arrautzikarak” aidanean. (gehiago…)
Zarama insolidarioak
2013-02-06 // Kondarrak // Iruzkinik ez
“Ez opa lagun hurkoari zeure buruarentzako nahi ez duzuna” erakutsi omen zuen duela 2.000 urte kristauen fedea sortu zuen profetak. Ez bide da hain erreza, ordea, gizakiaren gene egoista domestikatzea. Elizara txintxo doanari ere barrutik ateratzen zaio platanoaren mamiari kosk egindakoan azala auzoaren ezkaratzera botatzea. (gehiago…)
Katalanen kontuak
2013-02-04 // Euskara, Iritzia // Iruzkinik ez
2013ko urtarrilak 30, asteazkena. La Vanguardia egunkaria, gaztelaniaz, monarkikoa, kontserbadorea. 23. orrialdean, Opinión atalak badu azpiatal bikoitz bat: El lector expone eta galdetzaileari erantzunez gai horri dagokion arduradunen bati egunkariko kazetariek arduradunari eskatu dioten La respuesta. (gehiago…)
Gurasoei galdetu
2013-02-01 // Euskara, Iritzia, Sailkatugabeak // 5 iruzkin
Iñaki eta Ixiar (ala Manu eta Amaia dira, Esti eta Andoni agian?) ikastolako ikasle ohiak dira ikastolako guraso gazte bihurtuak. Egunotan jakin dute eskoletako (baita beren bi umeak hezitzen dituen horretako ere) neska-mutikoek maixtrarekin euskaraz egin ondoren patioan bezala jangelan erdaraz jarduten direla. (gehiago…)
Zergatik ez dakar?
2013-01-30 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak. (gehiago…)
Kurrin Zero Zabor
2013-01-29 // Kondarrak // Iruzkinik ez
“Nola ikusiko zenuke herriko familiek taldeka txerri bana apadrinatzea?” galdetu zioten Alfonso del Val hondakinetan aditu ezagunari Usurbilen publikotik. 2011ko udaberria zen. Usurbil, Hernani eta Oiartzungo herriek hondakin organiko guztiak txukun biltzea lortua zuten atez ate, baina arazo handiak zeuzkaten gero haiek konpostatzeko: Gipuzkoako konpost planta bakarra zeukan Azpeitiako Lapatxen kristoren bordela zegoen, epaitegiek debekatu zioten Usurbili konpostegi berria eraikitzea, luzatzen ari ziren organikoa Lapurdiko Itsasuko Loreki lantokira (“Usurbil quiere llevar las basuras a Francia” publikatu zuen egunkaririk salduenak) eramateko bidea… (gehiago…)
Zabor-turista in fraganti
2013-01-21 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Pentsa ezazu, irakurle, hernaniar jator hau datorren autobus gorria Astigarragan gelditu dutela txapelgorriek, ez esan zipaioak mesedez. Urumea ibarrean jende susmagarri asko ibiltzen da batetik bestera eta ez denak errumaniarrak. Gure gizonak ez dauka planta onik, txapela darama buruan begibistakoa izan arren horretarako adinik ez duela. “Ea, zabaldu motxila hori mesedez”. (gehiago…)
Oñatiko plataformak aurkitu du
2013-01-17 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Gaur Diario Vascok plazaratu du Oñatiz: “La plataforma contra el PaP se disuelve por las ‘represalias’ sufridas“. Beranduago Goienak osatu du informazioa. Seguru ondoko egunetan jakingo ditugula Oñatin bizi duten giroari buruzko albiste gehiago, ezagutzeko zer izan diren errepresalia horiek. Gainerakoan, plataformakoek despedidakoan oñatiarrak animatu dituzte Atez Atekoaren kontrako protestan segitzeko, balkoietan zabor zorroak eskegiz. Baina gainera, Atez Atekoaren kontrako argudio berri bat aurkeztu dute. (gehiago…)