Hasiera »
Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
@pellozubiria Twitterren
Atalak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)
- Zure bularrak ondo zaindu (2) | Xehe --> Zure bularrak ondo zaindu (1)
- Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia batera sei hilabetez | Zero Zabor --> Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea
- Txingudiko pilotuen ontzia | Xehe --> Zabor-etikazko hiru lezio
- Legazpiko galdeketaren biharamunekoak | Zero Zabor --> Zabor-etikazko hiru lezio
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Azaroa 2008
- Apirila 2008


Txingudiko pilotuen ontzia
2013-04-24 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Aipatu bezain laster -barkatu autozita, badakit ez dela elegante geratzen- Legazpi, Beraun eta Zumaiako ereduak “zabor-etikazko hiru lezio“tzat, beren protagonismoa eskatuz heldu dira Txingudiko mankomunitateko arduradunak, bai, guk ere egon nahi dugu inmoralitatearen rankingean. (gehiago…)
Zabor-etikazko hiru lezio
2013-04-22 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Hona hiru ikasgai 2013ko apiril honek eman dituenak etikako irakasleek eskoletan erabiltzeko modukoak, bihar herritar heldu izanen diren neska-mutikoei balio moralak txertatzeko. (gehiago…)
Legorretako osabari
2013-04-17 // Iritzia, Kondarrak // Iruzkinik ez
Esanda alferrik, tio. Ematen du ez zaretela sekula espabilatuko. Ez al genizuen esan hau ez dela Alardea bezala, urtean behin joan, plastiko beltzak zabaldu eta marikoiei eta feministei kristorenak esan. Hau tabakoarena bezalakoa da, alde nagoela, kontra nagoela, baina azkenean denak tabernatik kanpora zigarroa erretzera, jendea balkoietan ikusten duzu-eta etxean ez pipatzeagatik. Gerra hau ez dela zuena, zuei burua berotzen aritu direnek ondo babestuta dauzkatela bizkarrak, horiek beti daukate kotxe galanta zabor poltsa auzoko herrira eramateko, edo etxea garbitzen dien interinari esaten diote, edo txintxo-txingo egingo dute, moldatuko dute berena. Ondo dago hatxebekoen kontra egotea baina azkenean nor gelditu da lotsakizun? Diario Vascok berak dio-eta 50-60 familia geratu zaretela bila joan gabe, eta zaborrak nahasturik zuek botatzen dituzuela. Bale, osaba, geuk eramango dizkizuegu kuboak udaletxean jasota, baina marka da honela ibili beharra.
Errefusaren hizkuntzak
2013-04-11 // Kondarrak // Iruzkinik ez
Usurbil edo Hernaniko euskaldun zahar petoak nekez asmatuko luke (ala bai?) etxeko hondakin guztiak ongi sailkatutakoan geratzen den azken errefusa ez dela besterik haiek beti erreuxa deitu izan dutena baino. (gehiago…)
Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
2013-04-08 // Fukushima, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia… (gehiago…)
Itsasuko harria 2013
2013-04-05 // Iritzia // Iruzkinik ez
2013ko Aberri Egun bezpera era berezian ospatu da Lapurdiko Itsasun, aurten bete baitira 50 urte Enbata mugimenduak Itsasuko Harri famatua finkatu zuen 1963ko aberri egun hartatik. Joan den larunbatean Itsasuko harriaren aurrean esan zirenetatik Kazeta.infori esker irakur dezakegu Abertzaleen Batasuna, Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Sortu alderdiek adostutako “Herri borondateari errespetua” agiria. Aldiz, orriotara ekarri ditugu Itsasun entzundako beste bi hitzaldi, han izandako adiskideei esker eskuratuak, nire ustez markatuta geratu beharko luketenak gure ondorengoentzako.
(gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (eta 4): betirako irekita
2013-03-14 // Fukushima // Iruzkinik ez
Bi soziologok hartu dute parte Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentalean. Alde batetik, “arriskuaren gizarteaz” usu mintzatu den Ulrich Beck alemanak; bestetik Eiji Oguma japoniarrak. Bion lekukotasunak euskaratuta bukatzen dugu lau ataleko “Fukushima osteko munduan” sailtxoa. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (3): damuak
2013-03-13 // Fukushima // Iruzkinik ez
Kenichi Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean Japoniako iritzi publikoa baldintzatzea zer den ondo dakiten bi gizonen iritziak entzuten dira. Hiroyuki Akiyama Tokyo Broadcasting System (TBS) telebista kateko kazetaria zen eta da. Naoto Kan lehen ministroa zen 2011ko martxoaren 11 hartan. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (2): irradak
2013-03-12 // Fukushima // Iruzkinik ez
Dio offeko ahotsak Watanaberen Fukushima osteko mundua filmean, 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea besterik”. Zenbait atal hautatu euskaraturik. (gehiago…)
20110311+2 Fukushima osteko munduan (1): emakumeak
2013-03-11 // Fukushima // Iruzkinik ez
“Fukushimako istripu nuklearra -laburbiltzen du offeko ahotsak Kenichi Watanabek zuzendatako Le Monde apres Fukushima dokumentalean, 12. minutuan – gertatu zen 2011ko martxoaren 11an. Bazkalondoko 14:45 inguruan lurrikara bat jazo zen 9 mailakoa. Ordu bete igaro aitzin, 15 metroko tsunami batek suntsitu zituen Fukushima Daiichiko instalazio nuklearrak, birrinduz erreaktoreak hozteko sistemak. Hor hasi zen errore eta berandutze kate bat: gezurra, omisio, ezjakintasuna edo kalkuluak direla medio, arduradun politiko eta zientifiko gehienak ahaleginduko ziren gaiari garrantzia kentzen, arriskuak gutxitzen saiatzeko ordez”.
Watanabek berak dio 40. minutuan: “Etsigarria da ikustea: hondamendiak jotako paisaiak galdezkatzen gaitu sistema baten kiebraz. Fukushimako istripua eragin dute martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak, baina kausak urrunago daude. Nuklearraren kudeaketaren akatsetan daude. Arriskuak mesprezatu dira. Informazioak ezkutatu. Azkenean, koste ekologiko, ekonomiko eta humano ikaragarria. Lurrikarak kolpea jo duenean, ez du egin besterik harroa bezain itsua zen sistemaren arraildurak azalaraztea baizik”.
Fukushima Daiichiko hondamendi nuklearra hasi zela bi urte betetzean, frantsesez eta alemanez hedatzen den Arte telebistak Kenichi Watanaberen Le Monde apres Fukushima dokumentala eskaini du. Baditu Watanaberen lanak gaur Fukushimak eta oro har Japoniak bizi duten egoera usaintzeko elementu ederrak. Guk hor esaten diren batzuk bilduko ditugu atalka euskaraturik. Ondoren datozenak zatien transkribapenak dira, bideoaren zein minututakoak diren garbi markatuta. Gaurko atalean, Fukushimako emakumeak. (gehiago…)