Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina
Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”. Lasaitzen saiatu naiz kazetakide gaztea, begiratuko diat laster etxean makina piztuta, ikusi beharko zer dioten hedabide handienek, larria baldin bada Fukushimaz ari den blog sare zabalean mugituko diate gaia… Asteburua pasa da albiste askorik gabe baina...
Read MoreFukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak (bideoa)
Ostegunerako etxeetan egongo den ARGIAren Net Hurbilek (Walt Disneyk irakatsi zigun maitatzen ‘Gure lagun Atomoa’) bukaera aldean aipatuko duen Ian Thomas Ashen A2 dokumentalaren trailerra da hemen eskaintzen duguna gaur. Kna60 delako batek ingeleseratzen ditu japonieratik; Fukushima-over-blog egiten duen Pierre Fetetek gehitu dizkio frantsesezko azpitituluak. 2011ko martxoaren 22ko irudiekin hasten da, Fukushimako hondamendia hasi eta 12 egun urritara. Erradioaktibitate gaietan...
Read MoreGurasoei galdetu
Iñaki eta Ixiar (ala Manu eta Amaia dira, Esti eta Andoni agian?) ikastolako ikasle ohiak dira ikastolako guraso gazte bihurtuak. Egunotan jakin dute eskoletako (baita beren bi umeak hezitzen dituen horretako ere) neska-mutikoek maixtrarekin euskaraz egin ondoren patioan bezala jangelan erdaraz jarduten direla. Ixiarrek bezala Iñakik Manuk Amaiak umearekin euskaraz hitz egiten dute berehala helduen arteko bizi normalean erdaraz bizitzeko, ostatuan kafea hartzen, hori bai kamareroari euskaraz...
Read MoreNavajo eta aberats? (3/3)
[Bestelako Navajo (1/3) eta Navajoen harmonia (2/3) sarreren jarraipena] Tony Hillermanen lehenbiziko liburuak ingeles amerikarretik frantsesera Danièle eta Pierre Bondilek itzuli zituzten. Irakurleari gauzak errazteko, nobela bakoitzak amaieran hiztegi ttipia darama, Navajotarren eta gainerako indiarren ohituren azalpenekin.“Hilendantzaleku”ren (“Là où dansent les morts”) 247. orrialdean, Religion sarreraren ostean honela azaltzen dute...
Read MoreNavajoen harmonia (2/3)
[Bestelako Navajo (1/3) sarreraren jarraipena] “Baina, funtsean, Nashibittik ez zion sekula irakatsi garraztasun hori. Yeibichaia irakatsi zionean Gauaren Bidearen azken gauean, izentzat ezarria zioten Galderak Dagitzan Hori. Baina Leaphorn, hirutan hogei urte beranduago, Erantzuten duen Hori izendatu zuten. Nashibittik berak erakutsiak zizkion Leaphorni Bedeinkapenaren Bidearen hitz eta elezaharrak, berak azaldu zion Jainko Jendeak erakutsi ziola Lurrazaleko Jendeari nola bizi, berak...
Read MoreEmakumeen eskua
2010eko martxoaren 6an Hernaniko plazan hiru ziento herritar bildu ziren “Eman aukera bat Atez Atekoari” aldarrikatzeko. Maddalen Lujanbiok alaitu zituen “Eskuak zenbat dezaken” manifestuarekin. Urruneko gauza bailitzan gogoratzen dute ekitaldi hura geroztik hondakinen gaikako bilketa normaltasunez bizi duten hernaniarrek. Atez Atekoa abiarazteko bezperak ziren. Udalak antolatuta bilera ireki asko eginak ziren auzoka, xehetasunak eztabaidatu eta argitzeko. Herriko boluntario talde batek...
Read More

Iruzkin berriak