Pedro Grijalbaren azken erreleboa
Hernaniko Kronika egunkariak jakinarazi digu: “Pedro Grijalba hil da, amiantoak eraginda“. 57 urte ez da aski zahar bizia amaitu zaizula onartzeko. Grijalbari lanerako ezintasuna aitortzearekin batera jakinarazi zioten: asbestosiak jota zaude, hilabete gutxiko bizia daukazu. Jesus Uzkudun CCOOko sindikalista historikoak esanik dakigu langile ezkertiarrak erabaki zuela “morir matando“, esan nahi baita bere kasua kontatuz herriari. Kronikan biluztea onartu zuen Uzkudunek...
Read MoreZabor gutxiko herrien UEMA
UEMAk bildu zituen bezala biztanleen %80 euskalduna duten udalerriak, euskara hutsez funtzionatzeko ahalmenaz gain gogoa zutenak, gisa berean iritsia da hondakinak gaika %80 edo gehiagoz sailkaturik kudeatzen dituzten herrien federazio, mankomunitate edo elkartea antolatzeko unea. Bestela esanda: etxeetan sortutako hondakinen baitako zabor nahasia %20 baino gutxiago izatea egunero lortzen dutenena. Hernanin Zero Zabor taldearen izenean Bego Zuzak egin du proposamena prentsan azaldutako...
Read MoreOñatiarron burua eta bihotza
Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari. Munduan ditugun mila aukera eta arazoak neurtzeko norbere interesen kalkulu hotza baino ez darabilen hainbesteren artean, etxeko ataritik hasita mundua hobetzeko ahaleginean buruaz gain bihotza darabilten oñatiarrok hunkitu naute. Oñatik ozen zabaldu...
Read MoreRoberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten...
Read MoreRoberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena. Titulu berarekin Roberto Cavallo hondakinetan adituak 2011an argitaratutako liburuan oinarritua, “Gure zakarrontzia errejimenean jartzeko errezetak” darama lelo. Filmak bi bidairen kontakizuna egiten du. Lehenengoan Roberto Cavallo adituak berekin eramango du Andrea...
Read MoreZaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak
2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian. Ordurako pausoren batzuk finkatuak izango dira zabor mendi horiek tratatzeko beharrezkoak diren azpiegitura handiak abiarazte aldera, izan TMBa eta beste azpiegiturak eraikitzea, edo Zubietako...
Read More

Iruzkin berriak