Birikak
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2010-02-15ean] Egun on, entzule. Gipuzkoan etxeetako hondakinen kudeaketaz hainbeste zalaparta dabilen honetan, Zubietako Intzineradoraren mehatxuarekin estu-estu lotuta doana, ezin ditut burutik kendu nire odolekoen arteko historia bi. Aita zenak gaztetan hilabete laburrez egin omen zuen lan fundizio handi batean eta kontatu ohi zuen nola aritzen ziren asto-lanetan, zeinek zenbat eta indar handiagoz zerbitzatuko nagusia....
Read MoreHaiti
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2010-01-18an] Egun on, entzule. Lurrikara basatiaren ondoren Haitira medikuak eta morfina baino lehenago iritsi zirenez telebistako kamerak, egunotan edozein ordutan kontsumitu dezakegu katastrofezko reality-show benetazkoa etxeko sofatik mugitu gabe. Esan baldin bazaigu milaka asko direla etxeen azpian harrapatuta hilak, zer berri erakutsiko digute hilotz usteltzen hasien irudiek? Espektakulu hutsa, ikusleari zezen baten...
Read MoreEguberri on
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-12-21ean] Egun on, entzule. Esku artetik ihesi doakigun urte hau zorionekoa izan da. 2009a izendatu genezake “herritar asko astotik erori gineneko urtea”. Astotik erori kristauek San Pablo Damaskorako bidean erori zela dioten moduan: Jainkoaren tximistak itsututa lurrera ziplo erori, kazkarreko galanta hartu… eta ikusi nahi ez zuen egiarekin egin topo. Guk 2009an ikusi dugu urte askotan sinetsi nahi izan...
Read MoreEliza pobrea
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-12-07an] Egun on, entzule. Berrikitan kristoren esaldia irakurri diogu egunkari batean Jose Mari Esparza tafallarrari. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformako kide izateaz gain editore eta idazle oparoa den Esparzak zera esan du: “Iruñeko elizbarrutia da Nafarroako etxe agentziarik handiena”. Eliza katolikoak protestarik publikatu ez duenez, pentsatu behar da gezurra ez dela. “Escándalo...
Read MoreSuperbibienteak
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-23an] Egun on, entzule. Joan den astean azaroaren 19 eta 20 seinalatuetan ospatutako urteurrenenen artean, Euskal Herriko bi superbibienterenak nabarmendu nahi ditut. ARGIA astekaria nik ikusten dut herioari atzaparretatik 90 urtetan behin eta berriro ihes egiten dion bizizale emankor bezala. Errepublika garaian Euskal Berpizkundean motore lana egitea, Francoren diktaduran berpiztu eta euskal kultur mugimendu berrian...
Read MoreBentajak
[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-11-09an] Egun on, entzule. Larritzeko gaiak badiren arren aktualitatean -hala nola Alakranako eskifaiaren estuasuna, erruki ditugu haien senideak- egunari irribarrez hastea hobe iruditu zait. Albiste alairik ez baita falta. Joan den astean gure ama Eustakik 84 urte betetzeko egun berean, broma ederra eskaini zigun Jaurlaritzatik Isabel Celaa sailburuak. Gure ama amonduari ez dakit nola kontatu txistea errez ulertzeko...
Read More

Iruzkin berriak