Llargoren arrazoiak
Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik. Müsikaren Egüna antolatzen duen Urdiñarbeko Bil Xokoa elkartera joan da Etxebarria Zuberoako maxkaradek ezagutu duten buhame autentikoenetako bati -galdetu adin bateko edozein zuberotar antzerkizaleri- galdezka. Dena oparitu digu mami Llargok. Ni honakook emozionatu...
Read MoreZure bularrak ondo zaindu (2)
[Zure bularrak ondo zaindu (1)en jarraipena] Rachel Camperguek idatzitako No Mammo ? oinarrituta omen dago, osasungintzari buruzko informazio kritikoa sortzen duen Formindep (goiburutzat aldarrikatzen du “pour une formation et une information médicales indépendantes de tout autre intérêt que celui de la santé des personnes“) gune prestijiodunaren iritzian, duela bost urte Danimarkako Nordic Cochran Centre institutuak plazaratutako ikerlan batean. Eztabaidatua bai baina orain...
Read MoreZure bularrak ondo zaindu (1)
Paris XIII unibertsitatean, Bobignyn, maiatzaren 3 eta 4an burutu da “Sur- et sous-médicalisation, surdiagnostics, surtraitements” biltzar txit interesgarria. Ondoko asteetan saiatuko naiz azaltzen han esan eta entzundakoetako batzuk, hasita esplikatzetik zergatik den hain inportantea gaia, gizakion malurretako asko bezala mundu osoko osasun sistemak bahituta dauzkan farma-industriaren jarduna ulertzeko. Hurrengo batean hori. Gaurkoan jakin ezazu, irakurle, martxoan ARGIAn...
Read MoreBakerik ez dugunon keinuak
Gesto por la Pazek ekainaren 1ean ospatuko omen du 28 urteko bere ibilbidearen itxiera, helburu nagusia lortu duelakoan: ETAk borroka armatua betirako baztertu izana. Giza eskubideekiko errespetua bermatzeko bidean funtsezkoena lortuta ei dagoelako, ETAk bere egitura desegitea baizik ez falta. Izan ere, zertarako bakearen aldeko keinugintzan segitu gizarte baketsu honen azken ertz itsusi batzuk leundu eta desegin artean… Tarteka atxilotu euskaldun batek salatzen du egurtu edo/eta...
Read MoreBestelako artista posible da
Anne Tyler (1941ean sortua, 20 nobela, horietatik 6 zinera eramanak…) elkarrizketatu du Andrea Aguilarrek. Eta dio 72 urteko artista aurkezteko lerroetan: Tyler mintzo da bere nobelagiletzako lanaren gainean onartuz berea beste edozein profesio bezalakoa dela, izan harotz edo autobus gidari. Garbi geratu da gorrotatuko lukeela horregatik harrotzea eta Tyler militantea dela honetan. Tyler: “Iruditzen zait zenbait gauza lekuz kanpo dagoela. Liburu bat idatzi duen bat zergatik...
Read MoreLegorretako osabari
Esanda alferrik, tio. Ematen du ez zaretela sekula espabilatuko. Ez al genizuen esan hau ez dela Alardea bezala, urtean behin joan, plastiko beltzak zabaldu eta marikoiei eta feministei kristorenak esan. Hau tabakoarena bezalakoa da, alde nagoela, kontra nagoela, baina azkenean denak tabernatik kanpora zigarroa erretzera, jendea balkoietan ikusten duzu-eta etxean ez pipatzeagatik. Gerra hau ez dela zuena, zuei burua berotzen aritu direnek ondo babestuta dauzkatela bizkarrak, horiek beti daukate...
Read More

Iruzkin berriak