‘Foray 48B’ pinuentzat… eta guztiontzat
Foray 48B ari zen zabaltzen abioneta bat Irungo mendietan urriaren 11an, goi tentsioko kable bat jo eta doi-doi iritsi zenean Hondarribiko aireporturaino. Intsinis pinua Prozesionario (Thaumetopoea pityocampa) deitu harrak kutsatu duenez, hura sendatzeko asmoz Gipuzkoako mendiak eta bide batez haietako zein inguruetako baserri, sagasti, belaze, etxadi, erreka eta jendeak igurtzi dituzte Foray 48Bz. Hemerotekan erreparatuz gero, duela lau hilabeteko kroniketako batzuek -Noticias de Gipuzkoako...
Read MoreVespa Velutinarenak
Ez dakit irakurleak asko estimatuko zuen irudimen urriko kazetari hau urtegarai honetan fikziotan hastea aste honetako paperekoan: “Vespa Velutina eta mundializazioa. Liztor asiarraren mezua“. Irakurgaia eskaintzen duenaren lehen mandamentua horrela saiatu naiz betetzen, aldizkaria orri horretan ireki duen ezezaguna ez aspertzen. Interesatu zaizula? Hona hemen liztor malapartatu horretaz erreferentzia gehiago. - ARGIAren Erlea & Apiterapia blogean gai honetaz: “Bernadette...
Read MoreErleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (2)
Kefyn M. Catley biologo eta erlezainaren Taming the Mighty Mite: Some Thoughts on Living with Varroa [Akaro ikaragarria baretzeko, Varroarekin bizitzeaz zenbait burutazio] artikuluaren bigarren erdia. (Lehen zatia hemen). Aldi berean, ulertu behar ditugu erlea-akaroa harremana iraunkor batera eramango duen prozesuaren oinarriak. Selekzio naturala da prozesu bat zeinetan organismo bati bizirauteko eta arrakastaz ugaritzeko aukera handiagoak ematen dizkioten herentziazko zenbait ezaugarri ohikoak...
Read MoreErleak zaindu Varroaren kontrako tratamendurik gabe (1)
Garaiotan Vespa Velutina liztor asiarra den arren telebista eta egunkarietako izar hitzailea, Apis mellifera erle mendebaldarra zaintzen dugunon amesgaiztoa Varroa destructor akaroa da. Gureganaino 1980ko hamarkadan iritsia, bera da Europa eta Amerikako erleen ahultzearen errudun nagusietakoa. Euskal Herrian erlezain guztiek erremedioz tratatzen dituzte beren kofoinak, gehienek akarizida sintetikoz, gutxienek sistema ekologikoz. Denek? Ez, badira erlezain egoskor ale bakan batzuk beren...
Read MoreErle arren masakrea
Gaur gogorarazi digu Susa argitaletxeak bere Emailuan Maurice Maeterlinck idazle belga (frantsesez idatzi zuen flamandarra) jaio zela duela 150 urte. Haren erreferentziak aurkituko dituzue Armiarma guneaz gain Wikipedian eta beste. Maeterlinck idazle kontserbadore eta diktadurazaleak idatzi zituenen artean famatua da “Erleen bizimodua”, zeinetan, “Inurrien bizimodua” eta “Termiten bizimodua” liburuetan bezala, xomorroei buruzko ezagutza baliatzen duen gogoeta...
Read More

Iruzkin berriak