Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
@pellozubiria Twitterren
Atalak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Biografiak eta tabuak | Boligrafo gorria --> Elias Kerejetaren semea
- Pello Zubiria Kamino --> Elias Kerejetaren semea
- JOze pot --> Elias Kerejetaren semea
- Pello Joxe --> Zabor gutxiko herrien UEMA
- Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu ra | Zero Zabor --> Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
Artxiboak
- Ekaina 2013
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Azaroa 2008
- Apirila 2008


Zarama insolidarioak
Atalak: Kondarrak
“Ez opa lagun hurkoari zeure buruarentzako nahi ez duzuna” erakutsi omen zuen duela 2.000 urte kristauen fedea sortu zuen profetak. Ez bide da hain erreza, ordea, gizakiaren gene egoista domestikatzea. Elizara txintxo doanari ere barrutik ateratzen zaio platanoaren mamiari kosk egindakoan azala auzoaren ezkaratzera botatzea.
Insolidaritatearen apologetak dabiltza 2013an ingurukoei burua berotzen ez dezaten onartu nork bere hondakinak txukun sailkaturik entregatzea biltzaileei. Hau da, exijitu dezaten kutsatzeko eskubidea. Ozarki aldarrikatzen dute ez duela merezi endredotan sartzea Orendaingo jendeek bezala zabortegira 10 bidaltzeko, posible baldin bada donostiarrek bezala 65 lasai ederrean pasatzea beste norbaiti. Nori?
Txikiagoari, ahulagoari, bazterragokoari beti. Zarauzko kaletarrak Urteta auzoko baserritarrari oparitu diezaioke berak gaitzetsitakoa, esate baterako; aukeran gertutxo karrika turistikotik, baina begien bistatik kendu behintzat. Antiguako etxekoandrea kexatu daiteke hondakinak bereiztearen kontra, Sarriegiren danborrik merezi ez duen Zubietakoak isilik onartu beharko dizkio etxe-atarian. Irungo ziutate modernoko zaborrak selekzionatzeko sistemarik sortu ez bada oraindik munduan, egongo da Mutiloan zuloren bat Bidasoatik urrun. Bizkaikoak kiskaltzea txintik atera gabe onartzen duten metropolitarrek Gaztelako edo Extremadurako atzeratuei pasako dizkiete Zabalgarbiko labe erraldoian bildutako eskoria eta errautsak, zarama bizkaitarren herenik gaiztoena ez zaielakoan gaizki etorriko urrutiko tierra haietan lanik gabe daudenei, nori axolako zaio basamortu hartan.
Baina insolidario izaten hasita, lekuak adina aukera eskaintzen digu denborak. Hemen bertan ere lagatzen diegu propina ondorengo belaunaldiei. Injustizia, zapalkuntza eta pozoia esportatzeko modu bat, denboran urrutiratzea. Nik nahi ez dudana, bilobarentzako. Espainolei entzuten zaienez: “El que venga detrás, que arree“. Guk mamia aprobetxatu dinagu eta oskolekin hor konpon, 2049ko Mari-Anton.